
233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6248
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 818/04 prozeduraren ondoriozkoa.
Identifikazio-zenbaki orokorra: 48.02.2-04/008683.
Prozedura: L2 818/04, prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Nork: Luis Oscar Uriarte Arranz jaunak.
Prokuradorea: Ana Fernández Samaniego andrea.
Noren aurka: Manuela Magdaleno Escuderoren jaraunspen jasogabe eta jaraunsleen aurka.
Prokuradorea:
EDIKTUA
Aipatutako autoen gainean ebazpen hau hartu da:
AUTOA
Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga andrea.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta lauko irailaren zortzia.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Fernandez prokuradoreak, Luis Oscar Uriarte Arranz jaunaren izenean eta ordez jardunez, judizio arrunteko demanda aurkeztu du eta halaxe frogatzen du eransten duen ahalordean. Demandatuak Manuela Magdaleno Escuderoren jaraunspen jasogabea eta jaraunsleak dira; helbidea Barakaldon (Bizkaia) dago. Demanda horretan kopuru bat erreklamatzearen gaineko epai emateko eskatzen da.
Bigarrena.– Auzi-jartzaileak adierazten duenez, demandako zenbatekoa 4.551,87 eurokoa da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak, uste da alderdi demandatzaileak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6., 7., 23. eta 31. artikuluetan (PZLb).
Bigarrena.– Demandan adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, betiere aipatu lege prozesaleko 36.artikuluarekin bat etorriaz. Hala ere, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan; errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura
Idazkariaren sinadura
PROBIDENTZIA
Magistratu-epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga andrea.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta lauko irailaren hogeita zazpia.
Fernandez prokuradoreak demanda-eskaera zuzentzeko idazkia aurkeztu du. Idazki hori dagozkion autoekin batera jarri.
1.– Demandaren izapideak egiteko zenbatekoa zuzendutzat jotzen da. Beraz, demandaren zenbatekoa 4.957,48 eurokoa da orain.
2.– Demandatuak, Manuela Magdaleno Escuderoren jaraunspen jasogabe eta jaraunsle ezezagunak alegia, epatzeari dagokienez, eginbidea bete bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratuko diren ediktuen bidez; auzi-jartzaileari ere eman bekio.
Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa, epaitegi honetan; hori gorabehera, gauzatu egingo da ebatzitakoa. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtso-egilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).
Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura
Idazkariaren sinadura
Manuela Magdaleno Escuderoren jaraunsle ezezagunei jakinarazpena eta epatzea egiteko balio dezan ematen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), 2004ko irailaren 27an.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS