Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6247

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzio bati buruzko 893/03 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

IZO: 48.02.2-03/012788.

Prozedura: L2 893/03, desahuzioa egiteko hitzezko judizioa.

Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.

Demandatzailea: Ignacio Roque Fernández López.

Prokuradorea: Jesús Fuente Lavín.

Demandatua: Jaime Vallejo Fuertes.

ORDENAZIO-EGINBIDEA

Eman duen idazkari judiziala: Francisco Javier Alberdi Azuabarrena jauna.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: 2004ko azaroaren 5a.

Denbora pasa arren, martxoaren 15eko jaso izanaren agirian azaltzen den Jaime Vallejo Fuertes jaunaren epaia jakinarazten duen ediktua ez dela bidali ikusi dugu. Horrenbestez, lehenbailehen ediktuaren kopia bat bidaltzeko eskatzen da.

Epaileari eginbide honen berri eman zaio.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan idazkia aurkeztuz; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan, aurkeztu beharko da idazkia, inpugnatzailearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; eskakizun horiek ez badira betetzen, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 224. eta 452. artikuluak).

Hori xedatu eta sinatu dut. Fede ematen dut.


Azterketa dokumentala