
233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6246
EDIKTUA, hipoteka-betearazpen bati buruzko 930/03 prozeduraren ondoriozkoa.
EDIKTUA
Francisco Javier Alberdi Azuabarrena jaunak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegiko idazkariak
Jakinarazten dut: Diru-zenbateko bat eskatzeko, María del Mar Rodríguez García andrearen eta Miguel Ángel San Miguel Sacristán jaunaren aurka, Banco Santander Central Hispano SA-k eskaturik, epaitegi honetan burututako 930/03 zk.ko exekuzio prozeduran honako hau erabaki da: hogei eguneko epearen barruan, tasazio-prezioarekin ondoren zehazten diren ondasunak enkantean jartzea:
Hiri-finka. Zortzi zenbakiko elementua. Abanto Zierbenako udalerriko Gallarta auzoko Peñucas etxe-multzoan hamar zenbakiarekin adierazita dagoen etxeko lehenengo goi-solairuko ezkerreko etxebizitza. Berrogeita bat metroko eta laurogeita hamahiru dezimetroko azalera erabilgarria dauka. Iparraldean hamaika zenbakia duen etxearekin egiten du muga; hegoaldean, eskuineko etxebizitzarekin eta eskailera-kaxarekin; ekialdean, etxe-multzoko kalearekin eta hor dauka sarrera; eta mendebaldean, berriz, lorategiarekin eta etxe-multzoko kalearekin. Elementu komunetan ehuneko zortzi osoko eta berrogei ehuneneko partaidetza-kuota du. Finka honek 12261. zenbakia duen finkan du jatorria, eta hemen dago inskribatuta: 1022. liburukian, 138. liburuan, 49. folioan; 1. inskripzioa.
Balioa: 77.718,52 euro.
Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da (Bide Onera z/g, 3. solairua, 48901 PK), urtarrilaren 19ko 10:30etan.
Enkanteko baldintzak:
1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:
1.a Behar bezala identifikatu beharko dira.
2.a Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.
3.a Ondasunen tasazio balioaren %30 epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailu kontuan (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito, 4686-0000-06-093003 zk.) sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu behar dute; edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria. Gordailua zati baten edo osorik beste batengandik jasotako zenbatekoekin egiten bada, halaxe jasota utzi beharko da ordezkagirian, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.
2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du postura, errematea beste bati lagatzeko ahalmena atxikiz.
3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke posturak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez aurkeztu beharko dira.
4.– Posturarik onena balorazioaren %70etik gorakoa bada, errematea postura handiena egin duenari ematea onartuko da; Txikiagoa bada, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 670. artikuluan zehaztutakoa bete beharko da.
5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago erregistroko ziurtagiria.
6.– Egintzako kredituari dagozkion zergak eta kargak indarrean dirautela, lizitatzaileak —enkantean parte hartzen duelako— bere egiten ditu; eta lizitatzaileak, halaber, bere egiten du haien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea berari esleitzen badiote.
Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, exekuziopekoaz kanpo.
Epaitegiari ezin egotzi dakion ezinbesteko kausa bat dela-eta, enkantea ezin bada egin izendaturiko egun eta orduan, edo, errakuntzaz, igande bat edo jaiegun bat izendatu bada, hurrengo egun baliodunean (larunbatean ez) eta ordu berean egingo dela ulertu beharko da.
Zordunak euren bizilekuan ez badaude eta enkantea hor jakinaraztea ezinezkoa izan bada, ediktu honek balioko du zordunei enkantearen berri emateko.
Barakaldo (Bizkaia), 2004ko urriaren 27a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS