Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6245

EBAZPENA, 2004ko abenduaren 1ekoa, Gizarteratze sailburuordearena. Honen bidez jendaurrean jartzen da diru-laguntzak —gizarteratzeko programak gauzatzeko errefortzuko langileak kontratatzeko direnak— 2004. urtean banatzeko erabiliko den gehienezko zenbateko orokorraren aldaketa.

2004ko maiatzaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 91. zenbakikoan, argitaratu zen 2004ko maiatzaren 5eko Agindua, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, gizarteratzera bideratutako programak burutzeko errefortzuko langileak kontratatzeko diru-laguntzen banaketa arautzen duen Agindua 2004ko ekitaldian ezartzeko egokitzen duena.

Agindu horretako 3. artikuluaren arabera, 4.447.489 euro eskaintzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-atalaren kontura. Artikulu horretako bigarren paragrafoan aurreikusten denez, guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuan ahitu gabe geratutako dirua eta diru-laguntzak ebatzi gabe baldin badaude. Era berean, xedatzen da adierazitako aldaketaren berri Gizarteratze sailburuordearen ebazpen bidez eman beharko dela.

Eskatutako laguntzen kopurua ezarritako aurrekontu-esleipena baino handiagoa dela ikusirik, eta Kontrol Ekonomikorako Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ordainketa-kreditu egokia eta nahikoa dagoela egiaztatu ondoren, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren 2004ko maiatzaren 5eko Aginduan ezarritako gehienezko zenbateko osoaren aldaketaren berri ematea. Agindu horrek egokitu egiten du, 2004ko ekitaldian ezartzeko, honako agindu hau: errefortzuko langileak —gizarteratzera bideratutako programak burutuko dituztenak— kontratatzeko diru-laguntzen banaketa arautzen duena. Horrela bada, zenbateko hori 620.000 eurotan igo eta 5.067.489 eurokoa izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 1a.

Gizarteratze sailburuordea,

MANUEL VIGO GARCÍA.


Azterketa dokumentala