Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6243

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 4koa, Turismoa Antolatzeko zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren itzalpean eman diren laguntzen onuradunen zerrenda. Izan ere, agindu horrek euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko laguntz-programa ezarri du, eta 2004. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egin da.

Aipatu agindu horretako 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoek aurkeztu ziren eskabideak aztertu eta ebazpen proposamena eman zuten.

Turismoa Antolatzeko zuzendariak laguntzetarako proposamenak ebatzi ditu eta ebazpenak interesatuei jakinarazi zaizkie. Hori dela bide, laguntza hauek arautzen dituen Aginduko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduan jasotzen diren laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, onuradunei jakinarazi zaizkien Turismoa Antolatzeko zuzendariaren ebazpenen arabera. Agindu horrek euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko laguntza-programa ezarri du, eta 2004. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egin da. Jarraian onuradunen zerrenda ematen da:

Onuradukak	Diru-laguntza

Beneficiarios	Subvención

		

Gipuzkoa		

Olamar Sol S.A.	1.084,05	

Centro Kursaal - Kursaal Elkargunea S.A.	6.000,00	

Hotel Amara Plaza S.A.	612,65	

Sucesores de Urbistondo, S.L.	1.778,29	

Equinocio Viajes, S.A.L.	3.609,00	

Hotel Zarauz, S.L.	5.804,07	

Hotel Lintzirin S.A.	6.000,00	

Hostelería del Urola S.L.	6.000,00	

José Manuel Zubizarreta Zaldua	6.000,00	

		

Bizkaia		

Gran Hotel Ercilla	309,90	

Restaurante La Escuela, S.L.	185,94	

Ezkertza Beko, S.A. 	3.182,36	

Mazarredo 77, S.L. 	5.426,28	

Hotel Rural Matsa, S.L.	2.889,00	

Hoteles Nervión, S.A.	198,00	

Viajes Galea, Sa	498,84	

Gumil Hosteleros, S.L.	492,40	

Viajes Aguirre Bidaiak, S.A.	469,56	

Dacma Igeretxe, S.L.	6.000,00	

Iñaki Aguiriano Losada	154,95	

Restaurante Andra Mari, S.L.	232,42	

Aretxondo Asua Anaiak, S.L.	232,42	

Francisco Javier Fernández Moreno	2.200,00	

Concepcion Bengoetxea Zamaioa y otras,S	1.855,64	

María Teresa Bilbao Iriondo	3.837,50	

M.ª Luisa Elgezabal Oruetxebarria	309,91	

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 4a.

Turismoa Antolatzeko zuzendaria,

MERCEDES RODRÍGUEZ LARRAURI.


Azterketa dokumentala