Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6242

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 4koa, Turismoa Antolatzeko zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 21eko Aginduaren itzalpean eman diren beken emaitza. Izan ere, agindu horrek turismo sektorean unibertsitate-ikerketa sustatzeko beken programa arautu du, eta 2004. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egin da.

Aipatu agindu horretako 8. eta 9. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, berariaz eraturiko Hautapen Batzordeak aurkeztu ziren eskabideak aztertu eta ebazpen proposamena eman zuen.

Turismoa Antolatzeko zuzendariak proposamenak ebatzi ditu eta ebazpena interesatuei jakinarazi zaie. Hori dela bide, laguntza hauek arautzen dituen Aginduko 11.3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 21eko Aginduaren itzalpean eman diren beka eta laguntzaren onuradunen izenak argitaratzea (bekaduna zein unibertsitatea), Turismoa Antolatzeko zuzendariaren 2004ko urriaren 4ko Ebazpenaren arabera eta interesatuei jakinarazi ondoren. Izan ere, agindu horrek turismo sektorean unibertsitate-ikerketa sustatzeko beken programa arautu du, eta 2004. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egin da.

Bekaren onuraduna	Beka

Marina Abad Galzacorta	14.423 euro

Unibertsitatea	Diru-laguntza

Giza Zientzien Fakultatea. 	1.800 euro

Deustuko Unibertsitatea	

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 4a.

Turismoa Antolatzeko zuzendaria,

MERCEDES RODRÍGUEZ LARRAURI.


Azterketa dokumentala