
233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6241
EBAZPENA, 2004ko azaroaren 18koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez dauden ikastetxe pribatu hitzartuetan ordenagailuak erosteko laguntzak finantzatzeko aurrekontua handitzen duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko martxoaren 10eko Aginduaren bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez dauden ikastetxe pribatu hitzartuetan ordenagailuak erosteko laguntza arautzen zuen 2003ko uztailaren 16ko Agindua, 2004 urtean aplikatzeko egokitzen da.
2004ko martxoaren 10eko Aginduko laugarren artikuluan erosketak finantzatzeko guztirako zenbatekoa ezartzen da eta aztertu ondoren ikusi da diru gehiago behar izango dela ikastetxeek eskatu duten guztirako diru-laguntzari aurre egiteko. Kontuan izan da 2003ko uztailaren 16ko Aginduaren 1.2 artikuluak aldaketa hori egiteko aukera ematen duela, eskabideez ezer ebatzi baino lehen.
Aurrekoa kontuan hartuta,
EBATZI DUT:
Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez dauden ikastetxe pribatu hitzartuetan ordenagailuak erosteko laguntzak arautzen duen Agindua, 2004 urtean aplikatzeko egokitzen duen 2004ko martxoaren 10eko Aginduaren laugarren artikuluan ezarritako guztirako zenbatekoa handitu.
Agindu horretan arautzen diren diru-laguntzen finantzaketarako diru kopuru berria 1.121.078 eurokoa da (milioi bat ehun eta hogeita bat mila eta hirurogeita hamazortzi euro).
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 18a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
KOLDO ARRESE GARCÍA.
RSS