
233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6240
EBAZPENA, 2004ko azaroaren 9koa, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko 2004-2005 ikasturterako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko abenduaren 10eko Aginduak (2002ko abenduaren 27ko EHAA), EAEko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, modu partzialean irakasteko baimena ematea arautu eta berari dagokion finantzaketa ezarri zuen.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2004ko apirilaren 6ko Ebazpenaren bidez (2004ko apirilaren 23ko EHAA) lehen aipatutako 2002ko abenduaren 10eko Aginduan zehazten diren diru-laguntzen 2004-2005 ikasturteko deialdia egin zen.
Hori dela eta, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2004ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez (2004ko uztailaren 23ko EHAA) EAEko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko 1.007.566,23 euro ematea erabaki zen. Halaber, ebazpen horren I. eranskinean diru-laguntza hori jasoko duten ikastetxeak zeintzuk diren eta dogokien diru-kopurua zehazten da.
Lehen aipatutako 2002ko abenduaren 10eko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntzaren lehen ordainketa Ebazpena EHAAn argitaratu eta 15 eguneko epea pasatakoan egingo da, beti ere onuradun izan diren ikastetxeek diru-laguntzari berariaz uko egin ez badiote. Halaber, 2002ko abenduaren 5eko Aginduak (2002ko abenduaren 27ko EHAA) Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakastea arautzen du. Agindu horren 7. artikuluaren arabera, oro har gutxienez 10 ikasle izango dituzten taldeak baimenduko dira. Zenbait ikastetxek, ordea, ez dute aipatutako 7. artikulua bete eta hori dela eta, ezingo dituzte baimendutako moduluak irakatsi.
Horren guztiaren ondorioz, hau da, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenen arabera, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– 2004ko uztailaren 2ko Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez ikastetxeei Lanbide Heziketako Heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko diru-laguntzak eman zitzaizkien 2004-2005 ikasturterako, eta Ebazpen honen helburua diru-kopuru haiek gutxitzea da. I. eranskinean gutxipen hori izandako ikastetxeak azaltzen dira eta jasoko dituzten diru-laguntzak zehazten dira, eta II. eranskinean azkenean osatu gabeko moduluak zeintzuk izan diren adierazten da.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako saiburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 9a.
Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria,
JOSU ABOITIZ BILBAO.
I. ERANSKINA / ANEXO I
IKASTETXEA	HASIERAKO	AMAIERAKO	GUTXIPENA
CENTRO EDUCATIVO	DIRU-LAGUNTZA	DIRU-LAGUNTZA	 MINORACIÓN
	SUBVENCIÓN	SUBVENCIÓN	EUROAK/EUROS
	INICIAL	FINAL	
	(2004ko uztailaren 2ko 	(2004ko azaroaren
	Ebazpena	9ko Ebazpena
	Resolución de 2 de julio	Resolución de 9 de
	de 2004)	noviembre de 2004)
ARABA/ÁLAVA
CENTRO DIOCESANAS IKASTETXEA	17.539,00euros	0, 00euros	17.539,00euros	
GIPUZKOA
IES BIDEBIETA BHI	35.230,40euros	19.230,40euros	 16.000,00euros	
IEFPS EASO GLHBI	16.000,00euros	0,00euros	16.000, 00euros	
IEFPS DON BOSCO GLHBI	21.604,80euros	0,00euros	 21.604,80euros	
IES ELGOIBAR BHI	16.000,00euros	0,00euros	16.000, 00euros	
IES ARRASATE-ARETXABALETA BHI	31.283,80euros	0, 00euros	31.283,80euros	
IEFPS USURBIL GLHBI	31.001,84euros	16.000,00euros	 15.001,84euros	
BIZKAIA
IEFPS NICOLAS LARBURU GLHBI	87.518,60euros	53.806, 60euros	33.712,00euros	
IES EMILIO CAMPUZANO BHI	50.331,08	45.512,56euros	 4.818,52euros	
IEFPS FADURA GLHBI	16.000,00euros	0,00euros	16.000, 00euros	
IEFPS SAN JORGE GLHBI	47.183,60euros	0,00euros	 47.183,60euros	
CPES SAN LUIS BHIP	15.412,00euros	0,00euros	15.412, 00euros	
IEFPS ELORRIETA- ERREKAMARI GLHBI	54.375,36euros	 31.114,08euros	23.261,28euros	
GUZTIRA/TOTAL	439.480,48euros	165.663, 64euros	273.816,84euros	
II. ERANSKINA
IKASTETXEA	LANBIDE-ARLOA/HEZIKETA-ZIKLOA/
	LANBIDE-MODULUA
ARABA		
DIOCESANAS IKASTETXEA	MANTENTZE-LANAK ETE EKOIZPEN ZERBITZUAK MAKINERIA ETA LINEA-EROANBIDEEN INSTALAZIO ETA MANTENIMENDU ELEKTROMEKANIKOA – E.M. Muntaiaren eta prozesuaren kalitatea	
	MANTENTZE-LANAK ETE EKOIZPEN ZERBITZUAK MAKINERIA ETA LINEA-EROANBIDEEN INSTALAZIO ETA MANTENIMENDU ELEKTROMEKANIKOA – E.M. Elektroteknia	
GIPUZKOA		
BIDEBIETA BHI	E.M.ko heziketa-zikloetako sarbidea	
EASO GLHBI	E.M.ko heziketa-zikloetako sarbidea	
DON BOSCO GLHBI	IBILGAILU AUTOPROPULTSATUEN MANTENTZE-LANAK AUTOMOZIOA – G.M. Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak	
	IBILGAILU AUTOPROPULTSATUEN MANTENTZE-LANAK AUTOMOZIOA – G.M. Lan-prestakuntza eta -orientabidea	
ELGOIBAR BHI	E.M.ko heziketa-zikloetako sarbidea	
ARRASATE-ARETXABALETA BHI	E.M.ko heziketa-zikloetako sarbidea	
	FABRIKAZIO MEKANIKOA MEKANIZAZIOA – E.M. Lan-taldeko harremanak	
	FABRIKAZIO MEKANIKOA MEKANIZAZIOA – E.M. Fabrikazio mekanikoko sistema osagarriak	
USURBIL GLHBI	FABRIKAZIO MEKANIKOA MEKANIZAZIOA – E.M. Mekanizazio-prozedurak	
BIZKAIA		
NICOLAS LARBURU GLHBI 	FABRIKAZIO MEKANIKOA MEKANIZAZIO BIDEZKO PRODUKZIOA – G.M. Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa	
	FABRIKAZIO MEKANIKOA MEKANIZAZIO BIDEZKO PRODUKZIOA – G.M. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa	
EMILIO CAMPUZANO BHI	ARTE GRAFIKOAK ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA – E.M. Segurtasuna arte grafikoen industrietan 	
FADURA GLHBI	E.M.ko heziketa-zikloetako sarbidea	
SAN JORGE GLHBI	E.M.ko heziketa-zikloetako sarbidea	
	FABRIKAZIO MEKANIKOA MEKANIZAZIOA – E.M. Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa	
SAN LUIS BHIP	E.M.ko heziketa-zikloetako sarbidea	
ELORRIETA-ERREKAMARI GLHBI	FABRIKAZIO FABRIKAZIO MEKANIKOA MEKANIZAZIOA – E.M. Mekanizatutako produktuaren ezaugarrien kontrola	
	MANTENTZE-LANAK ETE EKOIZPEN ZERBITZUAK FLUIDO, BERO ETA MANTENTZE-INSTALAZIOEN PROIEKTUEN GARAPENA – G.M. Instalazioen irudikapen grafikoa	
RSS