Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6239

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 8koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Argentinako Tres Arroyos-eko "Hiru Erreka" euskal etxeari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egitea onartzeko dena. Diru-laguntza hori Euskal Etxeei 2004ko ekitaldian emandako deialdiaren barruan eman zen.

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2004ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez, Argentinako Tres Arroyos-eko "Hiru Erreka" euskal etxeari 19.065 euroko diru-laguntza eman zitzaion 1.215 euro IV. kapitulurako eta 17.850 euro VII. kapitulurako, eskaeretan dauden jarduerak eta ekintzak egiteko.

Euskal etxeetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen ekainaren 10eko 124/2003 Dekretuaren 17.2 artikuluak honako hau arautzen du: "Programa, jarduera edo ekintza bat euskal etxeen aurrekontuen kontura diruz lagundu eta, dena delakoarengatik, eskaeran ezarritako baldintzetan aurrera eramaterik ez badago, egoera horren berri eman beharko zaio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari. Horrelakoetan, eta esleipen ebazpena aldatzea egoki ez bada, Lehendakaritzaren idazkari nagusiak beste ebazpen bat emango du emandako diru zenbatekoa itzul dadin eskatzeko, hala balegokio".

Diru-laguntzaren lehenengo ordainketa egin baino lehen, onuradun erakundeak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari adierazi dio VII. kapitulurako emandako diru-laguntzari uko egiten diola, hori dela eta, ez da emandako kopurua itzuli behar, ezpabere baliogabetu egin behar da ordainketa hori.

Horregatik guztiarengatik, eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aldeko txostena egin eta aipatutako uko egiteari baiezkoa eman ondoren, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Argentinako Tres Arroyos-eko "Hiru Erreka" euskal etxeari emandako diru-laguntzatik VII. kapitulurako emandako 17.850 euroko diru-laguntzari uko egitea onartzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 8a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala