Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arabako Foru Aldundia
6238

IRAGARKIA, Gazteriaren Foru Erakundearen enplegu eskaintza publikoa onartzeari buruzkoa.

Honen bidez Gazteriaren Foru Erakundearen enplegu eskaintza publikoa onartzen da.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, azaroaren 7ko 16/1997 Legean emandako idazkuntzan, "Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira".

Horrela, Gazteriaren Foru Erakundeak, Arabako Foru Aldundiaren erakunde autonomoak, aldi baterako eta behin-behineko enplegua egonkortzeko prozesua aurrera eramaten lagundu nahi du baina giza baliabideak handitu gabe. Horretarako, aurrekontuz hornituta eta lanpostu zerrendetan sartuta dauden lanpostuak aterako ditu deialdira.

Aurretik adierazitakoa kontuan izanik, Gazteriaren Foru Erakundearen Zuzendaritza-kudeatzailetzak enplegu eskaintza baten proposamena egin du lanpostuen zerrendarekin bat etorriz. Eskaintza horretan, aurrekontuez hornitutako lanpostu hutsak sartuko dira, zerbitzu publikoek ondo funtziona dezaten lanpostu horiek orain bete behar baitira eta ezin da atzeratu. Lanpostu horietaz gain, bete beharreko beste hainbat plaza ere sartu dira, Erakunde Autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2004ko uztailaren 14an egin zuen bilkuran bere iritzipean jarri ondoren. Azkenean proposamena Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluari igorri zen.

Kontuhartzailetza Zerbitzuari arauzko txostena eskatu zaio.

Horregatik guztiagatik, Gazteriaren Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluak eta Kultura, Gazteria eta Kirol Saileko foru diputatuak proposatuta, Diputatuen Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran aztertu ondoren, ondokoa

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Gazteriaren Foru Erakundearen zerbitzuko lan kontratupeko langileen lanpostuak betetzeko 2004ko enplegu eskaintza publikoa onartzea. Lanpostu horiek erabaki honekin batera dagoen eranskinean azaltzen dira.

Bigarrena.– Eranskin horretan barne sustapenerako gorde diren lanpostuak adierazten dira. Lanpostu horiek bide horretatik betetzen ez badira, txanda irekian eskainiko diren lanpostuei gehituko zaizkie.

Hirugarrena.– Hauta-probetan, barne sustapenerako gordetako lanpostuak betetzekoetan barne, elbarriek gainontzeko hautagaiek dituzten baldintza berak izango dituzte parte hartzeko eta onartuak izateko.

Laugarrena.– Lehiaketa-oposizioa izango da eskainitako lanpostuetan sartzeko sistema orokorra. Haren prozesua eta baldintzak, berriz, hurrengo deialdietan finkatuko dira, eta orduan ere horretarako oinarriak onartuko dira.

Bosgarrena.– Erabaki hau eta bere eranskina Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 9a.

Diputatu nagusiordea,

JUAN ANTONIO ZÁRATE PÉREZ DE ARRILUCEA.

Kultura, Gazteria eta Kirol

Saileko foru diputatua,

FEDERICO VERÁSTEGUI COBIÁN.

ERANSKINA

LANPOSTUAK		K.E.	D.E.	T.T.	T.I.	B.S.	H.E.D	H.E.E.D

	ARLOA: 1 ZERBITZU OROKORRAK							 	

1	Idazkaritza Teknikoko buruaLFEA11	L	E	A	 1			1

	ARLOA: 2 EGOITZAK

	UNITATEA: 30.1000 BARRIAKO ATERPETXEA

1	Garbiketa eta Zerbitzu espezialistaALFOD11	D	N	 D	1			1

	ARLOA: 2 EGOITZAK

	UNITATEA: 30. 4000 ZUHATZAKO ATERPETXEA				 				

1	TxalupariaALFOC11	D	N	C	1		1	

5	Kirol espezialistaALFOC523	D	N	C	5		 2	3

		

Laburtzapenak:

K.E.: Kontratazio Erregimena (LF: Lan-kontratu finkoa, ALF: Aldizkako lan-kontratu finkoa).

D.E.: Dedikazio erregimena (E: Erabatekoa, O: Ohikoa).

T.T.: Titulazio taldea.

T.I.: Txanda irekia.

B.S.: Barne sustapena.

H.E.D.: Hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa.

H.E.E.D.: Hizkuntza eskakizuna ez derrigorrezkoa.


Azterketa dokumentala