Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2004ko azaroaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
6117

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: "Agindua, 2004ko azaroaren 8koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena; haren bitartez uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deialdia egiten da 2004rako, dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko neurriak arautzen baititu".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

2004ko azaroaren 17ko EHAAn (220. zk.) ondoko agindua argitaratu zen: "Agindua, 2004ko azaroaren 8koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena; haren bitartez uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deialdia egiten da 2004rako, dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko neurriak arautzen baititu". Bertan, goian aipatutako moduko hutsa egin zenez, hutsari dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

– bigarren puntuan, 20840. orrialdean, honakoa dioenean:

"Agindu honetan aipatzen diren laguntzetarako 1.928.787 euro jarriko dira guztira 2004ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarri den partidaren kargura. Kopuru horretatik 1.628.281 euro 2004. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 300.506 euro, 2005erako konpromiso-kredituari."

Honako hau esan behar du:

"Agindu honetan aipatzen diren laguntzetarako 1.447.977 euro jarriko dira guztira 2004ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarri den partidaren kargura. Kopuru horretatik 1.147.471 euro 2004. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 300.506 euro, 2005erako konpromiso-kredituari."


Azterketa dokumentala