Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2004ko azaroaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6112

AGINDUA, 2004ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) CEP "San Roke" LHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Durangoko (Bizkaia) "San Roke" Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.

Horren espedienteari Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Gai horretan erabili beharreko legeria ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Onartu egiten CEP "San Roke" LHI ikastetxeari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean CEP "Zabalarra" LHI deituko da. Ikastetxe hori Durango udalerrian (Bizkaia) dago, San Roke kaleko 4 zenbakian, eta 48016157 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala