
226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6074
EDIKTUA, judizio arrunt bati buruzko 340/03 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: L2 340/03, prozedura arrunta.
Demandatzailea: Caisse Regionale de Credit Maritime Mutuel D’ Aquitaine.
Abokatua: Etxabe Jauregi, Jon Joseba.
Prokuradorea: Fernando Mendavia González jauna.
Demandatua: Jesús Maria Irastorza Gordon eta Guillermo Chouza Gago.
Gaia: judizio arrunta.
Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:
EPAITZA
Baietsi egin dut Fernando Mendavia González epaitegietako eta Caisse Regionale de Credit Maritime Mutuel D’ Aquitaine-ren prokuradoreak aurkeztu duen demanda, Guillermo Chouza Gago jaunaren eta Jesús Maria Irastorza Cordón jaunaren kontra. Horrenbestez, kondenatu egin behar ditut eta kondenatu egiten ditut Guillermo Chouza Gago, auzi-iheslaria, eta Jesús María Irastorza Cordón demandatuak, 4.444,34 euro modu solidarioan ordaintzera demandatzaileari; bai eta 1996ko urriaren 2tik aurrerako interesak ordaintzera ere, %12,74ko interes-tasarekin. Frantziako prozedurari dagozkion beste 609,80 euro ordaindu beharko ditu, halaber, eta bai zenbateko horri dagozkion legezko interesak ere, interpelazio judiziala jarri zen egunetik aurrera kalkulatuta. Prozesu honetako kostuak, bestalde, alderdi demandatuei ezartzen dizkiet.
Guillermo Chouza Gago demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpenaren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.
Donostia-San Sebastián, 2004ko urriaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS