
226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6073
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio baten gainean burututako 50/04 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Aipatu prozeduraren gainean ebazpena hartu da. Hau dio, hitzez hitz:
609 EPAIA
Epailea: Constantino Merino González jauna.
Lekua: Bilbo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta lauko urriaren hamahirua.
Alderdi demandatzailea: Maria Teresa Sánchez Villanueva.
Abokatua: Jesús Peinador Orkin.
Prokuradorea: Santiago Ibáñez Fernández.
Alderdi demandatua: Gonzalo Egusquiza Barbero.
Abokatua:
Prokuradorea:
Judizioaren gaia: L04, adostasunik gabeko dibortzioa.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Santiago Ibáñez Fernández prokuradoreak Maria Teresa Sánchez Villanueva andrearen izenean eta ordez adostasunik gabeko dibortzio-demanda aurkeztu zuen, Gonzalo Egusquiza Barbero jaunarekin osatzen zuen ezkontzari buruzkoa, eta bertan, aplikaziokoak iritzi zituen aurrekariak eta zuzenbideko oinarriak alegatu ondoren, ezkontza desegintzat joko zuen epaia emateko eskatu zuen.
Bigarrena.– Demanda izapideak egiteko onartu eta gero, demandatua epatu zen, baina demandatuak ez zuen erantzun zegokion garaian eta forman. Horregatik auzi-iheslaritzat jo zen.
Hirugarrena.– Bista baterako deia egin zitzaien alderdiei, baina auzi-jartzailea baino ez zen azaldu, prokuradore batek behar bezala ordezkatuta eta letratuaren laguntzarekin. Judizioaren egintzan dibortzio-eskaera berretsi zuen eta frogaldia egiteko onartzeko eskatu zuen. Frogaldia egitea erabaki ondoren, agiri-bidezko froga bat eta lekuko bidezko froga egin ziren.
Laugarrena.– Prozedura gauzatzeko, legezko aginduak bete egin dira.
EPAITZA
Baietsi egin dut Maria Teresa Sánchez Villanueva andrearen prozesu-ordezkariak aurkeztu duen dibortzio-demanda, Gonzalo Egusquiza Barbero jaunaren aurkakoa. Beraz, deklaratzen dut deseginda dagoela auzilarien arteko ezkontza, dibortzioa kausa dela. Deklarazio honek berez dakartzan ondorioak izango ditu dibortzioak.
Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa auzilarien arteko ezkontza jasota dagoen Erregistro Zibilera.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).
Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Epai honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dut.
Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon, 2004ko urriaren 13an.
Gonzalo Egusquiza Barbero jauna non dagoen ez dakigunez gero, jakinarazpen-zedula izan dadin egin dut idazki hau.
Bilbao (Bizkaia), 2004ko urriaren 13a.
IDAZKARIA.
RSS