Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6071

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 19/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 19/04, hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Autocares Simon SL.

Abokatua: Ruano Alcubilla, Alberto.

Prokuradorea: Jesús Fuente Lavín.

Demandatua: Construcciones y Contratas Migarsa SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

Osorik baietsi dut Jesús Fuente Lavín prokuradoreak, Autocares Simon, SL sozietatearen izenean eta ordez, Construcciones y Contratas Migarsa, SL sozietatearen kontra, auzi-iheslaria bera, aurkeztutako demanda. Horrenbestez, kondenatu egin behar dut eta kondenatu egiten dut demandatua 601, 01 euro ordaintzera auzi-jartzaileari; diru-kopuru horri zenbateko horrek epai hau ematen denetik aurrera sortzen dituen legezko interesak, bi puntuz gehituta, aplikatuko zaizkio. Halaber, alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Demandatuak, Construcciones y Contratas Migarsa SL sozietateak, egun helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia

eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Barakaldo (Bizkaia), 2004ko urriaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala