Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
6069

218/2004 DEKRETUA, azaroaren 16koa, Estatuko Administrazio Orokorrak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dituen hiru batzarkide kendu eta beste hiru izendatzeko dena.

Estatuko portuei eta nabigazio zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek Autonomia Erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako Legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak arautzen dituzten organoak dira.

Hori dela eta, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarreko 14. paragrafoak finkatzen duenez, autonomia erkidegoek ezarriko dute portuetako agintaritzen administrazio-kontseiluak zenbat kidek osatuko dituzten, eta, halaber, autonomia erkidegoek izendatuko dituzte, administrazio-kontseiluetan ordezkaturiko herri-administrazioek, entitateek eta organismoek proposaturiko kideak, aipatutako 14. paragrafoan finkatu ziren irizpideen arabera.

Aipatutako lege horretan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretua onartu zuen, hain zuzen ere Bilbo eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion, eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazteko.

Dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Estatuko Administrazio Orokorrak jakinaraziko dizkio Garraio eta Herri Lan Sailari dagozkion batzarkideak izendatzeko eta kentzeko proposamenak, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarraren 14. paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

Xedapen horretan ezarritakoa betetzeko, Estatuko Portuen Lehendakaritzak honako proposamena jakinarazi dio Garraio eta Herri Lan Sailari: Estatuko Administrazio Orokorrak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen batzarkide bat kentzea eta beste bat izendatzea.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazten baitu dekretu horrek), Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 16an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Gero aipatzen diren pertsonak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseilutik kentzea, jarraian adierazten den Zuzenbide Publikoko Ente Juridikoak hala eskatu duelako:

1.1.– Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:

– Ignacio Arrondo Perals jauna.

– Gervasio Pereda Riguera jauna.

– Begoña Elosúa de Juan andrea.

2. artikulua.– Ondoren zehazten den Zuzenbide Publikoko Ente Juridikoak halaxe eskatuta, eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusitako terminoetan, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko batzarkide izendatzea, haren ordezkari izateko, honako pertsona hauek:

2.1.– Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:

– César Salvador Artola jauna.

– Manuel Docampo Guerra jauna.

– Melchor Gil Llanos jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek indarra izango du izendatutako ordezkariak nortzuk diren Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera; Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala