Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
6068

220/2004 DEKRETUA, azaroaren 16koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kideak kendu eta berriak izendatzen dituena.

Garraio Jasangarriaren Gidaplanak, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutakoak, bere helburuen artean ezarria du garraio-moduen artean bestelako oreka bat sustatzea; ingurumenean eraginik txikiena duten garraio-moduak indartu nahi ditu, eta horien artean bereziki trenbide-sistema. Alde horretatik, ekinbide bat zehazten du argi-argi; Euskadiko trenbide azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea, hain zuzen ere.

Horretarako, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko bat sortzen du. Ente horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen; hala nola, kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea, eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Ondorioz, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean agindutakoaren arabera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 9.1 eta 9.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera (Lege horrek erakunde horren Administrazio Kontseiluaren osaera arautu zuen), Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Honako hauek Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kontseilari-batzordekide kargutik kentzea:

Gillermo Garate Urcelay jauna.

Jon Iruretagoiena García jauna.

José Luis Goikoetxea Garmendia jauna.

2. artikulua.– Honako hauek Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kontseilari-batzordekide izendatzea:

Jaime Domínguez Macaya jauna.

Nekane Lauzurika Goirigolzarri andrea.

Ernesto García Vadillo jauna.

Antxon Pérez de Calleja Basterretxea jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala