
226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6064
EBAZPENA, 2004ko azaroaren 9koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 1667/04-2 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.
1667/04-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea —prozedura arrunta— bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak —2. sekzioa—. Errekurtso hori Roberto Manjón Lozoya jaunak aurkeztu zuen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 2004ko irailaren 6an emandako Aginduaren aurka, hain zuzen ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2004ko ekainaren 4ko Ebazpenari aurkeztutako errekurtsoa ezesten zuen aginduaren aurka.
Errekurtso hori aurkezteko arrazoia da goi-mailako teknikarien kidegoko Itzultzaile izateko hautaketa-prozesuko ariketa praktikoaren behin betiko emaitzekiko eta, prozesu berean, zenbait izangairi baloratutako zerbitzuekiko desadostasuna.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hauxe
EBATZI DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak —2. Sekzioa— eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Epaitegi horretara.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 9a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
RSS