Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Osasun Saila
6058

208/2004 DEKRETUA, azaroaren 2koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa aldatzen duena.

Erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzen duen otsailaren 18ko 32/2003 Dekretua argitaratzearen ondorioz, indarrean ziren arauak egokitu egin zitzaizkien instalazio bakoitzaren ezaugarrien arabera planteatzen diren egoera berriei, bai dituzten erabiltzaileei eta azpiegiturei dagokienez eta bai dituzten segurtasun- eta sanitate-baldintzei dagokienez ere.

Indarra hartu zuenetik igarotako denbora eta aplikatu den bitartean lortutako esperientzia direla-eta, zuzendu beharreko zenbait alderdi atzeman ahal izan dira, hain justu ere honako helburuak lortzearren: instalazio bakoitzaren ezaugarrien arabera, exijentzia-maila zehaztea; eta dekretuaren artikuluak argiago interpretatzea. Azken baten, igerilekuen segurtasun- eta kalitate-baldintzen eta erabileraren arabera exijentzia-maila egokituaz, arauaren zehaztasun-mila hobetu nahi da.

Eta hala gertatzen da lehen sorospenetako laguntzak exijitzeari, sorosleen presentziari eta autokontrolerako planari dagokienez, izan ere, beharrezkotzat jotzen baita aipatu obligazioak ondokoentzako apaltzea edo salbuestea: jabekideen erkidegoak, 32/2003 Dekretuan aurreikusitako instalazioak eta establezimenduak; betiere, segurtasun neurri proportzionatuak exijitzeari dagokionez, arriskua eta oreka izatearena baloratzeko antzeko inguruabar objektiboak badituzte.

Horrenbestez, Osasun sailburuak halaxe proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholkularitza Batzorde Juridikoa ados dela, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 2an egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Lehengo artikulua.– Erabilera kolektiboko igerilekuen Araudiaren 12. artikuluko 1. paragrafoko b) eta c) idatz-zatiak batu egiten dira, eta aurrerantzean b) idatz-zatia izango dira, beherago zehazten den bezala. Araudi hori, otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaz onartu zen.

"12. artikulua.– Segurtasun-elementuak.

b) Uhalez eta beste eusgarri batzuez hornitutako taulak —zutabe zurrunekoak—, zaurituak erabat ibilgetzeko balio dutenak, edo zaurituak garraiatzeko ohatilak."

Bigarren artikulua.– Erabilera kolektiboko igerilekuen Araudiaren 17. artikuluko 6. paragrafoa aldatu egiten da, eta beherago zehazten den bezala geratzen da. Araudi hori, otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaz onartu zen.

"17. artikulua.– Urtegiko uraren tratamendua.

6.– Berriaren berri eraikitako instalazioetan urtegi bakoitzak konpentsazio-urtegi bat izango du, zeinak dimentsio egokiak izatez gain sarbide erraza izango duen. Materialak erraz garbitu eta desinfektatzekoak izango dira; eta horretaz gain, ura tratatzeko erabiliko diren produktuetatik babesteko behar hainbateko erresistentzia eta egonkortasuna izan beharko dute. Hustuketa eta garbiketa errazteko, saneamendu-sarera doan hustubideranzko inklinazioa izan beharko du hondoak."

Hirugarren artikulua.– Erabilera kolektiboko igerilekuen Araudiaren 18. artikulua aldatu egiten da, eta beherago zehazten den bezala geratzen da. Araudi hori, otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaz onartu zen.

"18. artikulua.– Urtegiko uraren zirkulazioa.

1.– Tratamendu instalaziotik pasatuaz birziklatu egingo da urtegiko ur guztia.

2.– Horretan emandako denborak ez ditu honako hauek gaindituko:

– 30 minutu, lasaikuntzarako urtegietarako (hidromasaje bainuontziak, "spas", "jacuzzis" eta beste antzeko batzuk).

– ordubete, plisti-plastarako eta haurrentzako urtegietarako.

– 2 ordu, 1,40 metrotik beherako sakonera duten urtegietarako.

– 4 ordu, 1,40 metrotik gorako sakonera duten gainerako urtegietarako edo urtegi zatieatarako.

– 8 ordu, soil-soilik kiroletarako edo lehiaketetarako diren urtegietarako."

Laugarren artikulua.– Erabilera kolektiboko igerilekuen Araudiaren 28. artikuluko 1. paragrafoa aldatu egiten da, eta beherago zehazten den bezala geratzen da. Araudi hori, otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaz onartu zen.

"28. artikulua.– Lehen sorospenetarako lokala.

1.– Igerilekua duten instalazioetan lehen sorospenetarako lokal bat izan beheko da; salbu eta auzotarren komunitate eta urbanizazioetan kokatutakoetan eta salbamendu eta sorospenetarako langileak izatea beharrezko ez dutenetan. Salbuetsitako instalazioetan betiere botika-kutxa izan beharko da. Bai lehen sorospenetarako lokalek eta bai botika-kutxek ere, IV. eranskinean zehaztutako dotazioak eta baldintzak izan beharko dituzte.

Bosgarren artikulua.– Erabilera kolektiboko igerilekuen Araudiaren 33. artikuluko 1. eta 6. paragrafoak aldatu egiten dira, eta beherago zehazten diren bezala geratzen dira. Araudi hori, otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaz onartu zen.

"33. artikulua.– Soroslea.

1. Erabilera kolektiboko igerilekuek sorosle bat eduki beharko dute, uretako salbamenduari eta lehen sorospenak emateri buruzko prestakuntza duena.

6.– Soroslea izateko obligaziotik salbuetsi egin ahal izango dira ondokoak: 20 etxebizitzatik 50 etxebizitzara bitarteko auzo-komunitateak eta urbanizazioak; 100 plazatik beherako aterpetxeak, nekazal turismorako etxeak eta hotelak; lasaikuntza eta errehabilitaziorako urtegi terapeutikoak soilik dituzten instalazioak; betiere bezeroek edo pazienteek soilik erabiltzekoak badira; eta, aurrekoen antzekoak direla-eta, osasun agintaritzak adierazten dituenak ere sartu ahalko dira salbuetsitako horien artean.

Salbuetsia izateko eskabidea osasun agintaritzari aurkeztu behako zaio, berriro ireki baino lehen, eta titularrak sinatutako honako dokumentua erantsi beharko zaio: erabiltzaileentzako segurtasun-neurriak, instalazioaren barne-araudiak aurreikusitakoak, betetzearen gaineko erantzukizunaz arduratzeari buruzkoa. Jabetza Horizontalaren Legeren menpeko komunitate eta urbanizazioen kasuan, jabeen batzordeak berariaz hartutako erabakiaren ziurtagiria erantsi beharko zaio lehendakariak sinatutako eskabideari."

Seigarren artikulua.– Erabilera kolektiboko igerilekuen Araudiaren 36. artikulua aldatu egiten da, eta beherago zehazten den bezala geratzen da. Araudi hori, otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaz onartu zen.

"36. artikulua.– Salbuesteak.

1.– Autokontrolerako Plan aurkezteko obligaziotik salbuetsi egin ahal izango dira ondokoak: 20 etxebizitzatik 100 etxebizitzara bitarteko auzo-komunitateak eta urbanizazioak; 100 plazatik beherako aterpetxeak, nekazal turismorako etxeak eta hotelak; lasaikuntza eta errehabilitaziorako urtegi terapeutikoak soilik dituzten instalazioak; betiere bezeroek edo pazienteek soilik erabiltzekoak badira; 200 metro karratutik beherako ur-lamina dutenak, hartakotzat urtegi guztien azalerak hartuaz; eta, aurrekoen antzekoak direla-eta, osasun agintaritzak adierazten dituenak ere sartu ahalko dira salbuetsitako horien artean.

2.– Instalazio hauek titularrek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko diote osasun agintaritzari:

a) Urtegietako uren tratamendu-sistema. Hor prozesua deskribatuko da (aurreiragazketa, iragazketan desinfektatzailea eta pH-ren zuzentzaileren dosifikazioa) eta tratamenduan erabilitako produktuen zerrenda jasoko da, erregistro-zenbakia eta segurtasun-datuen fitxa barne direla.

b) Instalazioen segurtasuna eta jagote-lanak; eta horietan, beharrezkoa bada, honako hauek jasoko dira: igerilekuan dauden sorosleak, titulazio egiaztatzailea, igerilekua joango den ordutegia, barne araudia eta instalazioa, eta instalazioaren prest jartzearen egiaztagiria.

c) Instalazioen garbiketa eta desinfekzioa, non aldageletako zoruen, komunen, zabaltzeen, ibilbideen eta urtegien azalerak garbitzeko lanak adieraziko diren. Honako hauek jasoko dira: garbiketaren maiztasuna eta hori egiteko arduraduna, erabilitako produktuak, aplikazio-era eta segurtasun-fitxa barne direla, eta aurreikusitako erregistro-sistema, non egindako jarduketez gain, garbiketarekin zerikusia duten intzidentziak jasoko diren.

d) Intsektuak eta arratoiak hiltzeko tratamendua, non erabilitako produktuen zerrenda, erregistro-zenbakia, segurtasun-epea eta segurtasun-fitxa eta tratamendua egin behar duen enpresa jasoko diren.

e) Bainurako uraren tratamendu-sistemaren funtzionamenduaren kontrola.

Egunean birritan gutxienez, irekitzeko unean eta erabiltzaile gehien dabilen unean: hondar-desinfektatzailearen maila, pH, uraren araztasuna, uraren tratamendua eta urtegi klimatizatuetan ingurumenarena, gainezkabidean uraren nibela eta bainulari kopurua.

Egunean gutxienez behin: araztutako ura (m3), birzirkulatutako ura (m3), iragazkiaren funtzionamendu zuzena eta produktuen dosifikazio egokia.

Datu horiek uraren kalitate-kontrolaren fitxan erregistratuko dira (V. eranskina).

3.– Dokumentazio hori eguneratu egin beharko da, adierazitako elementuen inguruan funtsezko aldaketaren bat gertatzen den guztietan.

4.– Jabetza Horizontalaren Legeren menpeko komunitate eta urbanizazioen kasuan, jabeen batzordeak berariaz hartutako erabakiaren ziurtagiria erantsi beharko zaio lehendakariak sinatutako eskabideari."

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU

Osasun sailburua,

GABRIEL M..ª INCLÁN IRÍBAR.


Azterketa dokumentala