222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
5970
EDIKTUA, Tines Motor SL sozietatearen borondatezko porrotari buruzko 358/04 prozeduraren ondoriozkoa. Tines Motor SL sozietatearen ordezkoak eginez Cristina Gómez Martín prokuradoreak eskaturik, epaitegi honetan Tines Motor SL sozietatearen porrotaren gainean egindako 358/04 judizioan emandako ebazpenaren bitartez, eta ediktuak erabiliaz, porrot egin duenaren hartzekodunak, helbide ezezaguna dutenak, zitatzea erabaki da, hain zuzen ere, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan, 2004ko abenduaren 20an, goizeko 10:00etan egingo den hartzekodunen batzar nagusian ager daitezen, eta hala porroteko sindikoak izenda daitezen; eta, bestalde, honako honetaz ohartarazten dira: bertaratzen ez badira, zuzenbideaz bat datorren kaltea izango dutela. Bilbao (Bizkaia), 2004ko urriaren 21a. EPAILE MAGISTRATUA.