Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
5952

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 3koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Herrian "ferroutage" sistema ezartzea bideragarri den ikusteko azterlana egiteko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 44A/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: Euskal Herrian trenbide eta errepideko garraio konbinaturako "ferroutage" sistema ezartzea bideragarri den ikusteko azterlana egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren lantokia.

d) Burutzeko epea: zortzi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: ehun eta hirurogeita hamar mila (170.000) euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

Behin betikoa: esleipen-aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 24.

e) Telefaxa: 945 01 97 42.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 3a.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

a) Sailkapena: ez da sailkapen berezirik behar.

b) Bestelakoak: karatularen 20. puntuaren araberakoak.

8.– Proposamenak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2004ko abenduaren 9a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguaren 7. klausulan eta karatularen 20. eta 29. puntuetan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1-8. solairura, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiriak halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere proposamenari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 2. bilera-aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2004ko abenduaren 17a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2004ko abenduaren 27a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala