Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
5940

AGINDUA, 2004ko azaroaren 2koa, Osasun sailburuarena, 2004ko ekainaren 7ko aginduen bitartez deitutako bi farmazia-bulegoren titulartasuna eskuratzeko Merezimenduak Baloratzeko Batzordea izendatzeko dena.

2004ko ekainaren 7ko aginduen bitartez, Amorebieta-Etxanon eta Durangon bi farmazia-bulego instalatzeko aukera iragarri zen.

Egoki da, beraz, farmazialarien elkargo ofizialek, farmazia-bulegoetako farmazialarien enpresa-erakundeek eta farmazia-bulegoetan zerbitzua ematen duten farmaziako profesionalen erakundeek egindako proposamenak jasotakoan, eskabidea egin dutenen merezimenduak baloratzeko Batzordea osatuko duten kideak izendatzea, hala ezarrita baitago farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzeko ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuko 3. artikuluan (aipatu dekretua aldatu egin zen otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz).

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek izendatzea, 2004ko ekainaren 7ko aginduen bitartez deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko Merezimenduak Baloratzeko Batzordea osatuko duten kide modura:

Batzordeburu:

Titularra: Mercedes Goñi Senosiain andrea.

Ordezkoa: Maite Markuerkiaga Zubigarai andrea.

1. batzordekide:

Titular: Ernestina Presser Juste andrea.

Ordezko: Antonio del Barrio Linares jauna.

2. batzordekide:

Titular: Ignacio Fernández Orcajada jauna.

Ordezko: Iñigo de la Cuesta Jáuregui jauna.

3. batzordekide:

Titular: Jon Mikel Solay Ispizua jauna.

Ordezko: Ester Ganado Miquélez andrea.

4. batzordekide:

Titular: Teresa Fernández de Castro Agirrezabal andrea.

Ordezko: Belén Elorrieta Gabella andrea.

5. batzordekide eta idazkari:

Titular: María Heras Burzaco andrea.

Ordezko: Pilar Vega Pérez andrea.

Bigarrena.– Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 2a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala