Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5935

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 8koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleei Sail honetaz kanpoko prestakuntza-ekitaldietan parte hartzen laguntzeko banakako diru-laguntzen deialdirako zenbateko osoa aldatzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko maiatzaren 19ko Aginduak (ekainaren 2ko EHAA), 1. artikuluan, deialdi horren zenbateko osoa 464.000 eurokoa dela ezartzen du.

2003ko ekainaren 16ko Aginduak (2003ko uztailaren 31ko EHAA), lehenengo xedapen gehigarrian, ezartzen du zenbateko osoa aldatu daitekeela, eskatutako laguntzen guztizko kopuruaren arabera eta beste laguntza-programa batzuk burutzetik geratzen den dirua kontuan hartuta.

Diru-laguntzetarako deialdi horren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2003ko ekainaren 16ko Aginduaren lehenengo xedapen gehigarria (2003-07-31ko EHAA) bete dadin, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Diru-laguntzetarako deialdiko hasierako zenbatekoari 96.800,00 euro gehitzea, eta horretarako 560.800,00 euro bideratzea.

2. artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean. Horretarako epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

KOLDO ARRESE GARCÍA.


Azterketa dokumentala