Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Osasun Saila
5931

202/2004 DEKRETUA, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 18.1 artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, bere mugapeko sanitatearen arloan, oinarrizko legeria exekutatzea eta bai lege-bidez garatzea ere.

Aipatu eremuan aurkitzen dira hilotzen sanitate-alderdiak, hilotzen sanitate-alderdien poliziari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 2263/1974 Dekretuaren bitartez arautuak, eta gure lurralde-eremuri doakionez, urriaren 6ko 267/1992 Dekretuaren bitartez arautuak. Euskal Autonomia Elkartean gorputzak eta gorpuzkinak garraiatzeko osasunbide-baldintzak ezartzen dituen ekainaren 3ko 130/1997 Dekretuaz aldatu egin zen 267/1992 Dekretua.

Geroztik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea eman da; eta bertan ezartzen denez, osasun kolektiboaren eta norbanakoen osasunaren arloan, besteak beste, hilotzen osasun-alderdiei dagokienez, honako hauek jotzen dira Osasun Sailak egin beharreko jardueratzat: prebentziozko arreta eta osasuna sustatu eta babestea.

Eta esandakoarekin bat etorriaz ematen da dekretu hau, bere erregelamendua ere onartuaz; eta horren bitartez, garai baten agertzen ez ziren osasun-arriskuak dituen egoerari egokitu nahi da; izan ere, aldatu egin baitira heriotzaren inguruko usadioak eta ohiturak, bizimoduak, eraikuntza-tekniken aurrerakuntzak eta hileta-enpresek ematen dituzten zerbitzuak. Hori dela-eta, eguneratu egin dira kontrol sanitarioak eta administratiboak; eta ondorioz, hilotzen osasun-alderdien inguruko administrazio-izapideak erraztu eta azkartu egin dira; hala ere, osasun publikoa babestearen gaineko garantiak ez dira apaldu.

Hilotzen sanitate-alderdi funtsezkoak lantzen dira erregelamenduan, zortzi titulu eta lau eranskinetan. Lehen tituluan ezartzen direnak: helburua eta gaiari buruzko definizioak. Bigarren tituluan zehazten direnak: hilotzen sanitate-sailkapena, manipulazioetarako baldintzak eta betekizunak, eta azken buruko destinoa. Gorpuzki eta hilotzen garraioa arautzeari buruzkoa da hirugarren titulua. Laugarren tituluak lantzen dituenak: hilotz-hondarrak eta gorpuzkinak ehortzi, desehortzi eta erretzearen gaineko baldintzak eta betekizunak. Sanitate-baimenen erregimenari buruzkoa da bosgarren titulua. Beilatokiek eta hileta-enpresek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dira seigarren kapituluan. Errelekuek, hilerriek eta baimendutako beste ehorzketa-leku batzuek izan beharreko sanitate- eta higiene-baldintzak arautzen dira zazpigarren tituluan. Azkenik, zortzigarren tituluan honako zehaztasunak hauek jasotzen dira: ikuskaritzari eta bere eskumenari buruzkoak, eta bai hilotzen sanitate-alderdiei dagokienez aplikatu beharreko zehapen-erregimena.

Hilotzak I. multzoko sailkarazten dituzten agente patogenoen bidez transmititutako gaixotasun infekziosoen zerrenda, hilotzen osasun-alderdien gaineko baimen-modeloa, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora hilotzak garraiatzeko sanitate-komunikazioa eta hileta-zerbitzuen jarduera-erregistroa ezartzen dituzte eranskinek

Horrenbestez, Osasun sailburuak halaxe proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholkularitza Batzorde Juridikoa entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko urriaren 19an egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen da, zeina dekretu honen eranskinean jasotzen baita.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.– Beilatokiek, errelekuek eta hileta-enpresek euren instalazioak erregelamendu honetan eskatzen diren betekizunei egoki ditzaten, erregelamendu honek indarra hartzen duenetik harako urtebeteko epea ezartzen da.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoan arau hauek argitaratu baino lehenago finkatutako hileta-enpresek 31. artikuluan exijitzen diren datuak igorri beharko dizkiote Osasun Sailari, Hileta-enpresen Erregistroan jaso daitezen, betiere dekretu honek indarra hartzen dunenetik harako hilabeteko epearen barruan.

Hirugarrena.– Hileta-ibilgailuei dagokienez 20. artikuluko b) eta c) idatz-zatietan aurreikusitako ez zaie aplikatuko ondoko ibilgailuei: dekretu honek indarra hartu aurretik hileta-enpresek dituztenei.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Urriaren 6ko 267/1992 Dekretua, Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko ekainaren 3ko 130/1997 Dekretua, eta dekretu honi aurka egiten dion maila bereko edo beheragoko xedapen oro indargabetu egiten da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Osasun sailburuaren agindu bidez aldatu egin daitezke Erregelamendu honen eranskinak, zehazki, I.tik IV.era artekoak.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko urriaren 19an.

Jaurlaritzako lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Urriaren 19ko 202/2004 DEKRETUAREN ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO
HILOTZEN SANITATE-ALDERDIEI BURUZKO ERREGELAMENDUA
LEHENENGO TITULUA.
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua - Xedea.

Euskal Autonomia Erkidegoan hilotzen sanitate-alderdiak arautzea da erregelamendu honen xedea.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Erregelamendu honen ondorioei dagokienez ondoko gaiak hartzen dituzte hilotzen sanitate-alderdiek.

a) Kontuan hartzeko izaria duten gorpuzki, hilotz-hondar eta hilotzen gaineko sanitate-praktika oro arautzea, aipatutakoak garraiatzea barne delarik.

b) Hileta-enpresa eta –zerbitzuen baldintza teknikoak eta sanitarioak, eta, halaber, hileta-instalazio ororenak ere, barne direlarik beilatoki, erreleku eta hilerrienak.

3. artikulua.– Definizioa.

Arau hau aplikatzeari dagokionez, ondokoak definitu egiten dira:

Autopsia: heriotzaren kausa edo alterazio patologikoen izaera zehaztearren egindako hilotzaren azterketa.

Hilotza: heriotzaren ondorengo bost urteetan giza gorputza, betiere Erregistro Zibilean egindako heriotza-inskripzioan jasotako heriotza-egun eta -ordutik hara zenbatuaz aipatu epea. Heriotzatik hara bost urte igaro ondoren, materia organikoa suntsitzeko fenomenoak zehaztu gabe dituen giza gorputza ere hilotz kontsideratzen da.

Hilerria: hilotzak, hilotz-hondarrak edo gorpuzkiak edo horietatiko hautsak ehorzteko atontzen den lurzoru zedarritua, nondik ez baitator arriskurik gizakien osasunarentzako.

Hautsak: hilotz bat, hilotz-hondarrak edo gorpuzkiak erre ondoren geratzen diren hondarrak.

Izozketa: gehienez ere, -18.ºC-ko tenperaturarekin, hotzaren bitartez hilotzak kontserbatzeko metodoa.

Aldi baterako kontserbazioa: substantzia kimikoak aplikatuaz usteltze-prozesua atzeratzen duen metodoa.

Errelekua: hilotzak, hilotz-hondarrak eta gorpuzkiak erretzeko atondutako hileta-establezimendua.

Hildakoaren helbidea: heriotza jazo den lekua, erregelamendu honen ondorioei dagokienez etxebizitza bat ospitale bat.

Eraikin publikoa: erabilera publikoetarako erakina (beilatokiak ez).

Baltsamamendua: usteltze-fenomenoak agertzea eragozten duen metodoa.

Hileta-enpresak: hilotzak atondu, manipulatu eta

garraiatzeko zerbitzuak ematen dituztenak, eta, horretaz gain, helburu horietarako ondasun eta zerbitzu osagarriak ematen dituztenak.

Eskeletotzea: materia organikoa desintegratzen denetik guztiz mineralizatu arteko azken fasea.

Errausketa edo erreketa: beroaren bitartez hilotzak, hilotz-hondarrak edo gorpuzkiak hauts bihurtzea.

Usteltzea: mikroorganismoek eta fauna laguntzaileak hilotzari ekinez materia organikoa desagertzera daroan prozesua.

Hozketa: usteltze prozesuak atzeratzeko, 6.ºC-tik beherako tenperaturan izatea hilotza.

Hilotz-hondarrak: heriotzatik harako bost urte igaro ondoren gorputzetik geratzen dena, betiere materia organikoa suntsitzeko fenomenoa amaitu bada.

Gorpuzkia: interbentzio kirurgiko, anputazio edo abortuetatikoak, kontuan hartzeko izaria badute.

Tanatoestetika: itxura hobetzeko helburuarekin hilotza atontzeko modelatu- eta kosmetika-teknika zenbait.

Tanatopraxia: sanitate-garantiekin hilotza erakutsi eta kontserbatzearren, baltsamenduaren edo aldi baterako kontserbazio-praktiken bitartez usteltzea eragotzi edo atzeratzen duten teknikak, hilotzari aplikatzekoak direnak.

Beilatokia: heriotza-lekutik erreketa- edo ehorzketa-lekura eraman bitartean hilotza izateko prestaturik dagoen hileta-tegi edo –establezimendua, hilotzak erakutsi eta beilatzeko behar bezala atondua eta eratua.

BIGARREN TITULUA
HILOTZEN SANITATE-SAILKAPENA,
MANIPULAZIOA ETA AZKEN BURUKO DESTINOA
I. KAPITULUA
HILOTZEN SANITATE-SAILKAPENA,

4. artikulua.– Hilotzen sanitate-sailkapena.

Erregelamendu honen ondorioei dagokienez hilotzak hiru multzotan sailkatzen dira:

I. multzoa.– Herri Administrazioak finkatutako arau eta irizpideen arabera, herritarrentzat sanitate-arriskua dakarren edo hiletetako langileentzat sanitate-arrisku profesionala dakarren heriotza-kausa izan duten pertsonen hilotzak. Erregelamendu honetako I. Eranskinean sartutako gaixotasunak sartzen dira heriotza-kausa horietan, eta bai agintaritza sanitarioak multzo honetan sar ditzanak ere.

II. multzoa.– Substantzia, isotopo edo produktu erradiaktiboekin kutsaturik dauden pertsonen hilotzak sartzen dira multzo honetan, eta bai irradiazioaren ondoriozko kutsapen erradiaktiboagatik sanitate-arriskua dakarten pertsonenak ere.

III. multzoa.– I. multzoan edo II. multzoan sartzen ez den edozein kausarengatik hildako pertsonen hilotzak sartzen dira multzo honetan.

II. KAPITULUA
HILOTZEN ETA GORPUZKIEN AZKEN BURUKO DESTINOA

5. artikulua.– Hilotzen eta gorpuzkien azken buruko destinoa.

1.– Transplanteetarako organoak, ehunak eta pieza anatomikoak erailtzearen kontra egin gabe, gorpuzki eta hilotzen destinoa hauetariko bat izango da:

a) Baimendutako lekuan ehorztea.

a) Baimendutako lekuan erretzea.

2.– Hilotzak irakaskuntzarako eta helburu zientifikoetarako erabiltzeak ez du baztertuko azken buruko destinoa aipatutakoren bat izatea.

3.– I. eranskinean zehaztutako gaixotasunek erasandako gaixoengandik datozen eta I. multzokoak diren gorpuzkien eta hilotzen kasuan, azken buruko destinoa Euskal Autonomia Erkidegoko erreleku baten erraustea izango da.

4.– II. multzokoak izanik erradioelementudun protesiak dituzten edo produktu erradioaktiboek zein substantziek kutsatutakoak diren gorpuzkiak eta hilotzak, azken buruko destinoa baino lehen, berariaz tratatu beharko dira, hain justu ere babes erradiologikoaren arloan eskumenak dituen agintaritzak eta agintaritza sanitarioak zehazten duten legez.

Eta esandakoaren ondorioetarako, hilotz batek edo gorpuzki batek kutsadura erradioaktiboa duela sumatzen badu edo jakiten badu fakultatibo batek, Osasun Sailari jakinarazi beharko dio, eta babes erradiologikoan eskumenak dituen agintaritzak esku-hartzea eskatuko du sail horrek.

6. artikulua.– Epea.

1.– Orokorrean, heriotza gertatu ondorengo hogeita lau ordutik berrogeita zortzi ordura bitartean emango zaie azken buruko destinoa III. multzoko hilotzei.

Autopsiarik egin bada edo transplanteak egiteko organoak, ehunak edo pieza anatomikoak lortu badira, heriotza gertatu denetik hogeita lau ordu igaro baino lehen eman ahalko zaie azken buruko destinoa hilotzei. Usteltzen hastea agerikoa bada edo usteltzea gertatuko dela aurreikusten bada, eta hori heriotzaren mediku-ziurtagirian jasotzen bada, hogeita lau ordu igaro baino lehen eman ahalko zaie azken buruko destinoa hilotzei.

2.– Heriotza gertatu denetik hirurogeita hamabi ordu igaro baino lehen eman ahalko zaie azken buruko destinoa aldi baterako kontserbatutako III. multzoko hilotzei.

3.– Heriotza gertatu denetik laurogeita hamasei ordu igaro baino lehen eman ahalko zaie azken buruko destinoa baltsamatutako III. multzoko hilotzei.

4.– III. multzoko hilotz izoztuak aparte geratzen dira gorago zehaztutako epeetatik.

5.– Esku-hartze judizialik izan barik, Euskal Autonomia Erkidegoan abiaburua eta destinoa duten III. multzoko hilotzei dagokienez, ehorzketa egiteko epea 72 ordura arte luza daiteke, eta horretarako ez da izango beharrezkoa aldi baterako kontserbazioa egitea, betiere baimendutako leku baten espazio hotzean izaten badira. Azken buruko destinora arteko garraioa artezean egingo da, eskalarik gabe.

III. KAPITULUA
AUTOPSIAK ETA TRANSPLANTEAK

7. artikulua.– Autopsiak eta transplanteak.

1.– Hilotzetatik ehunak, organoak eta pieza anatomikoak eskuratzea eta autopsia judizialak: arlo bakoitzean indarrean diren legeekin bat egin beharko dira.

2.– Ikerketa zientifikoa egitearren gauzatutako autopsia klinikoak eta hilotzak irakaskuntzarako erabiltzea, indarrean diren xedapenetan zehaztutako zirkunstantzi eta kasuetan egin beharko dira.

3.– Kasu bietan ere, hil-oihal biodegradagarri, iragazgaitz eta erregarrian sartu beharko da hilotza.

IV. KAPITULUA
HILOTZEN TANATOPRAXIA ETA TANATOESTETIKAKO PRAKTIKAK

8. artikulua.– I. eta II. multzoko hilotzetan tanatopraxia eta tanatoestetika.

I. eta II. Multzoetako hilotzetan ezin izango da egin tanatopraxia edo tanatoestetikako praktikarik.

9. artikulua.– Tanatopraxiako praktikak egiteko baldintzak.

1.– Heriotzaren mediku-ziurtagiria edo, halakorik bada, Erregistro Zibilean inskribatzeko aginduaren gutuna eta ehorzketa egiteko lizentzia lortu ostean egingo dira tanatopraxiako praktikak; eta oro har, heriotza jazotzen denetik hogeita lau ordu igaro ondoren eta berrogeita zortzi igaro baino lehen, betiere kontuan izanik erregelamendu honetan zehazten diren salbuespenak.

2.– Transplanterako organoak, ehunak eta pieza anatomikoak atera edo autopsiak egin eta berehala egin ahalko dira baltsamendu- eta aldi baterako kontserbazio-praktikak.

3.– Jarduneko mediku batek egin beharko ditu baltsamendu- eta aldi baterako kontserbazio-praktikak. Zenduaren familiako batek edo hurkoren batek libreki izendatutakoa izango da aipatu medikua. Erabilitako teknikak jasotzen dituen txostenaren bitartez ziurtatuko du bere jarduketa delako fakultatiboak, eta, bestalde, txosten horretan bere egingo du teknika horien gaineko erantzukizuna. Indarrean diren arauetan ezarritakora mugatuko dira bere jarduketak eta eginkizuna, eta agintaritza sanitarioak ikuskatu ahal izango ditu jarduketok.

10. artikulua.– Baltsamendua eta aldi baterako kontserbazioa egiteko obligazioa.

1.– Aldi baterako kontserbazioa obligaziozkoa izango da honako kasu hauetan:

a) Heriotzatik harako berrogeita zortzi ordu pasa ondoren eta hirurogeita hamabi igaro baino lehen ematen bazaio azken buruko destinoa, 6. artikuluko 5. idatz-zatian zehaztutakoa izan ezik.

b) Hilotza eraikin publiko baten erakusten bada eta heriotzatik hara 72 ordu igaro baino lehen ailegatzen bada azken buruko destinoa.

c) Heriotzaren kausa eta heriotzarekin batera agertzen diren beste zirkunstantzia batzuk direla-eta, hilotzetan agerikoa bada usteltzea hasi dela edo usteldu egingo dela aurreikusten bada, salbu eta 24 ordu igaro baino lehen ailegatu hilotza azken buruko destinora. Heriotza-ziurtagiria sinatu duen medikuak edo beste fakultatibo batek baloratu beharko du kontserbatu beharrarena.

2.– Baltsamendua obligaziozkoa izango da honako kasu hauetan:

a) Heriotzatik hara hirurogeita hamabi ordu igaro ondoren ematen bazaio azken buruko destinoa hilotzari.

b) Atzerrirako trasladoetan, indarrean diren nazioarteko akordioetan xedatutakoaren kontra egin gabe betiere.

c) Airez eta itsasoz egindako trasladoetan.

d) Kriptetan edo berariaz baimendutako beste leku batzuetan egindako ehorzketetan.

3.– Izozte-kameratik erretiratu ondorengo 12 orduen barruan azken buruko destinora eramango diren hilotzei dagokienez, ez dira aplikatuko artikulu honetako 1.a) eta 2.a) puntuetan zehaztutako obligazioak.

11. artikulua.– Tanatopraxia praktikatzeko tegiak.

1.– Baimendutako hilerrietan edo beilatokietan hartarako atondutako espazioetan, zehazki, beherago zehaztutako baldintzak betetzen dituztenetan egin beharko dira tanatopraxiako praktika guztiak: desinfektatzeko eta garbitzeko errazak, talkei ondo eusten dietenak, iragazgaitzak eta lauak diren azalerekin eta aireztapen egokiarekin hornitutako sala; horretaz gain, edateko uraren hornidura-sarearekiko eta saneamendu-sarearekiko konexioa duen eta erraz garbitu eta desinfektatu daitekeen mahaia izan beharko du.

2.– Tanotapraxiako praktiketan erabilitako sustantzi eta prestakin kimikoak: baimendutakoak eta erregistratutakoak izango dira, eta honako baldintzak bete beharko dituzte: ontziratzeak, etiketatzeak, biltegiratzeak eta manipulazioak egiteari dagokionez, sustantzien eta prestakinen arloaren gainean indarrean diren legeetan ezarritakoak.

3.– Indarrean diren legeetan ezarritakoarekin bat etorriaz kudeatu beharko dira operazio horietan sortzen diren hondarrak.

12. artikulua – Ezohiko egoerak.

Hondamendiak edo heriotza kolektiboak direnetan, salbuespen gisa, kontserbazio- eta manipulazio-teknikak erabiliko dira, hain justu ere ezohiko kasu horietarako agintaritza sanitarioak baimentzen dituenak, betiere beharrezko osasungarritasun-baldintzak bermatuaz.

HIRUGARREN TITULUA
GARRAIOA
II. KAPITULUA
HILKUTXAK

13. artikulua.– Hilkutxak erabiltzea.

1.– Hurrengo artikuluan zehaztutako ezaugarriak dituen hilkutxa egokiarekin egin beharko dira hilotzaren garraioa, ehorzketa eta errausketa. Hilkutxa bakoitzak hilotz bat baino ez du edukiko, aldi beran hil diren amaren eta abortuko haurtxoaren kasuan izan ezik.

2.– Erregelamendu honetan zehaztutako ezaugarridun hilkutxarik gabe hilotzak garraiatzea, ehorztea edo erraustea galarazi egiten da, ondoko kasuetan izan ezik: hondamendietan, anomalia epidemiologiko larrietan, edo agintaritza sanitarioak berariazko ebazpen bidez baimentzen duenetan.

3.– Galarazi egiten da hilkutxak berrerabiltzea, neurri higieniko-sanitario egokiak hartu ondoren jasotako hilkutxaren kasuan izan ezik.

14. artikulua.– Hilkutxen eta beste hileta-ontzi batzuen ezaugarriak.

1.– Hilkutxek ondoko ezaugarriak izan beharko dituzte:

a) Hilkutxa arrunta. Hilotza hartzeko hainbateko dimentsioak eduki beharko ditu, eta materialek eta fabrikazio-ezaugarriek, gutxienez, ondoko espezifikazioak izan beharko dituzte: UNE 11-031-93 Arauan jasotakoak edo etorkizunean aplikatzekoak izango direnak. Ehorzketetarako nahiz errausketetarako erabili ahalko dira hilkutxa hauek.

b) Trasladoak egiteko hilkutxa berezia. Bi kutxa izan beharko ditu. Aurreko idatz-zatian zehaztutako ezaugarriak eduki beharko ditu kanpoaldeak, eta bata besteari soldatutako zinkezko xaflez egindakoa izango da barruko kutxa edo teknikoki estankotasun-baldintzak dituen beste edozein materialez egindakoa (esate baterako, berunez). Ixteko beste teknika eta produktu batzuk erabiltzeko, Osasun Sailaren aurretiazko baimena beharko da. Trasladoak egiteko hilkutxa bereziak honakoak izango dira: barrualdean gasen presioaren eraginak baztertzeko egokiturik egon behako dute, balbula iragazleak edo beste dispositibo egoki batzuk erabiliaz.

c) Bilketa-hilkutxa. Zurruna, dimentsio egokietakoa, iragazgaitza eta erraz garbitu eta desinfektatzekoa izango da. Heriotza jazo den lekutik ondokoak egingo diren lekuetara bitartean bakarrik erabiliko dira: praktika judizialak, irakaskuntzako edo arlo zientifikoko helburudun praktikak, eta beilatokira garraiatzea.

2.– Hondarren kutxa. Metalezkoa izango da, edo iragazgaitza edo iragazgaiztutakoa den beste material batez egindakoa.

3.– Hondarren poltsa. Material iragazgaitzezkoa eta gutxienez 400eko galga edo lodierakoa izango da.

4.– Hautsen kutxatila.– Itxitako basoa estankoa edo kutxa izan ahal izango da; eta, betiere, hilotz-hondarrak, gorpuzkiak edo hilotzak erretzetik datozen errautsak gordetzeko soilik erabiliko da.

II. KAPITULUA
III. MULTZOKO HILOTZAK ERAKUSTEA
ETA BEILATZEA

15. artikulua.– III. multzoko hilotzak erakustea eta beilatzea.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan baimendutako beilatokietan edo hildakoaren etxebizitzan beilatuko da hilotza. Heriotzaren mediku-ziurtagiria izateaz batera egin ahal izango da baimenduriko beilatokirainoko garraioa.

2. Halaber, erregelamendu honen 10.1.b artikuluan xedatutakoa betez gero, eraikin publikoetan hilotza erakustea eta bailatzea baimendu ahal izango du Osasun Sailak.

III. KAPITULUA
HILOTZAK ETA GORPUZKINAK GARRAIATZEA

16. artikulua.– Hilotzak garraiatzearen gaineko komunikazioak eta baimenak.

1.– Agintaritza sanitarioaren aldez aurretiko baimena izanez gero (II. eranskina), heriotzaren mediku-ziurtagiria izateaz batera garraiatu ahalko dira ehortzi gabeko I. eta II. multzoko hilotzak; eta delako agintaritzak zehaztuko ditu kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak.

2.– Ehortzi gabeko III. multzoko hilotzak beste autonomia erkidego batzuetara garraiatzeari dagokionez, agintaritza sanitarioari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio, III. eranskinean jasotako eredua erabiliaz, hain justu ere.

Jakinarazpenari honako hauek erantsi beharko zaizkio: heriotzaren mediku-ziurtagiria, ehorzketa egiteko lizentziaren kopia; eta hilotzean tanatopraxiako teknikak burutu badira, burutu direla egiaztatzen duen mediku-txostenaren kopia.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean, ehortzi gabeko III. multzoko hilotzak garraiatzeko, ez da beharrezkoa izango baimenik, ez eta Osasun Sailari jakinarazpenik egiterik ere.

17. artikulua.– Hilotzak garraiatzeko hilkutxa-motak.

1.– Trasladoak egiteko, ondoko kasuetan hilkutxa berezia erabili beharko da:

a) II. multzoko hilotzak.

b) Euskal Autonomia Erkidegotik mugakide ez den edozein probintziatara garraiatzen badira III. multzoko hilotzak.

c) Agintaritza sanitarioak egoki irizten dion beste edozein kasutan.

2.– Trasladoak egiteko, ondoko kasuetan beharrezkoa da hilkutxa arrunta:

a) Aurreko idatz-zatian zehaztutako salbuespenekin, III. multzoko hilotzak oro har.

b) III. multzoko hilotzak, bai esku-hartze judiziala izan dutenak eta bai aldi baterako kontserbazioa, baltsamendua edo izozketa izan dutenak ere; hala ere, hil-oihal biodegragarri, iragazgaitz eta erregarrian sartu beharko dira.

c) I. multzoko hilotzak, zeintzuk hil-oihal biodegradagarri, iragazgaitza eta erregarrian sartu beharko diren.

18. artikulua.– Gorpuzkinak garraiatzea.

Hilotzak garraiatzeko, aurreko artikuluetan ezarritako baldintza berberetan egingo da gorpuzkinen garraioa, hondarren kutxarekin egiten denean izan ezik.

19. artikulua.– Hilotzak eta gorpuzkinak garraiatzeko bitartekoak.

1.– Hileta-enpresa baimendunak bakarrik garraiatuko ditu gorpuzkinak eta hilotzak, erregelamendu honetan ezarritako baldintzetan.

2.– Garraioak ondorengo bitartekoak erabiliaz egin ahal izango dira:

a) Aipatu helbururako bakarrik erabiltzeko diren hileta-autoak, hurrengo artikuluan zehaztutako baldintzak dituztenak, hain justu ere.

b) Tren-furgoiak, itsasontziak edo hegazkinak, aplikatu behar zaien berariazko araudiarekin bat etorriaz.

c) Osasun Sailak kasuan kasurako baimentzen duen beste edozein.

20. artikulua.– Hileta-autoen ezaugarriak.

Hileta-autoek ondoko ezaugarriak izan beharko dituzte:

a) Hileta-garraioetan bakarrik erabiltzeko ibilgailuak izatea.

b) Hilkutxa eduki eta maneiatzeko hainbateko dimentsioak eta aire girotua izan beharko dituzte ibilgailuek.

c) Kabinaren eta hilkutxaren lekuaren artean erabat bereiztutako eta itxitako separazio bat izan beharko da.

d) Hilkutxaren lekua material iragazgaitzez estalitakoa izango da, hain justu ere aipatu lekua erraz garbitu eta desinfektatzekoa egiten duena.

21. artikulua – Nazioarteko trasladoak.

Nazioarteko trasladoetan, aplikatu behar diren estatuko edo nazioarteko araudietan xedatutakoa errespetatu beharko da.

LAUGARREN TITULUA
ERREKETA, EHORZKETA ETA DESEHORZKETA
I. KAPITULUA
ERREKETA

22. artikulua.– Hilotzak erretzeko baldintzak.

1.– Hartarako baimendutako instalazioetan erre ahal izango dira hilotz guztiak, salbu eta II. multzoko hilotzak izan ezik.

2.– Erreketa egin baino lehen, erreketa-labearen entitate arduradunak honako hauek eskatu beharko ditu: heriotzaren mediku-ziurtagiriaren kopia; ehorzketa egiteko lizentzia; erreketa eta egiteko adostasun-agiria, familiako batek edo legezko ordezkariak emana; eta esku-hartze judiziala izan duen hilotzari dagokionez kasuaren ardura duen epailearen ebazpena, non adierazten baita ez dagoela erreketa egitearen kontra.

3.– 14.4 artikuluan zehaztutako ezaugarriak dituzten kutxatiletan gorde beharko dira erreketaren ondoriozko hautsak, zeinak familiari, hurkoren bati edo legezko ordezkariari entregatu behako zaizkion. Geroztiko garraiatzea edo gordetzea ez da inolako sanitate-betekizunen menpe.

23. artikulua.– Hilotz-hondarrak eta gorpuzkinak erretzeko betekizunak.

1.– Gorpuzkinak erretzeko betekizunak hilotzei dagozkien berberak izango dira, salbu eta abortuaren, anputazioaren edo abarraren mediku-ziurtagiriaz ordeztu heriotzaren mediku-ziurtagiria.

2.– Bakarrik III. multzoko hilotz-hondarrak erretzea baimentzen da, zeintzuk hartarako baimendutako instalazioetan erraustu beharko diren, eta errelekuaren entitate arduradunak legez ezarritako dokumentazioa eskatuko du kasu bakoitzean, trasladoa eta ehorzketa egiteko sanitate-baimena edo udal ordenantza egokian jasotakoa.

II. KAPITULUA
EHORZKETA

24. artikulua.– Hilotzak ehorzteko betekizunak.

1.– Hilerrietan edo hartarako baimendutako beste lekuetan erre ahal izango dira hilotz guztiak, I. multzoko hilotzak izan ezik.

2.– Ehorzketa egin baino lehen, hilerriaren entitate arduradunak heriotzaren mediku-ziurtagiria eta ehorzketa egiteko lizentzia eskatu beharko ditu.

25. artikulua.– Hilotz-hondarrak eta gorpuzkinak ehorzteko betekizunak.

1.– Gorpuzkinak ehorzteko betekizunak hilotzei dagozkien berberak izango dira, salbu eta abortuaren, anputazioaren edo abarraren mediku-ziurtagiriaz ordeztu heriotzaren mediku-ziurtagiria.

2.– III. multzoko hilotz-hondarrak ehorzteari dagokionez, hilerriaren entitate arduradunak legez ezarritako dokumentazioa eskatuko du kasu bakoitzean, hain justu ere trasladoa eta ehorzketa egiteko sanitate-baimena edo udal ordenantza egokian araututakoa.

III. KAPITULUA
DESEHORZKETA ETA BIRREHORZKETA

26. artikulua.– Hilotzak eta gorpuzkinak desehorzteko betekizunak.

1.– Sanitate-baimena beharko da hilotzak eta gorpuzkinak desehorzteko.

2.– Galarazi egiten da I. multzoko eta II. multzoko hilotzak desehorztea.

3.– Ehorzketa egiten denetik hara bost urte igaro arte, oro har ezin daiteke III. multzoko hilotzik desehortzi.

4.– Hala ere, bost urte igaro baino lehen, Osasun Sailak hilotzak desehortzea baimendu dezake ondoko kasuetan:

a) Berariazko agindu judizial bat ematea.

b) Hilotz baltsamatuak izatea. Kasu horretan, zehaztu egin beharko dira hartu beharreko sanitate-eta higiene-neurriak.

c) Hondamendi naturaletan edo instalazioak hondatzen direnetan.

d) Hilerrian bertan berehala erretzeko edo birrehorzteko, erregelamendu honetako 14.1 artikuluan jasotako baldintzetan aurkitzen bada hilkutxa.

5.– Bost urte igarotakoan desehortzi diren hilotzak, baldin eta materia organikoa desegiteko fenomenoak amaitu ez badira eta beste hilerri batera eraman behar badira, hil-oihal biodegradagarri, iragazgaitz eta erregarri baten sartu beharko dira. Hileta-enpresa erregistratu batek egin beharko du garraioa, eta hilkutxa arrunta erabili ahalko da. Trasladoak egiteko hilkutxa berezietan ehortzitako hilotz-hondarren garraioa egiteko, kanpoko kutxa ordeztu egingo da.

6.– Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean aldi baterako eten egingo dira deshorzketak, agintaritza judizialak agindutakoak izan ezik.

27. artikulua.– Hilotz-hondarrak desehorzteko betekizunak.

1.– Galarazi egiten da I. multzoko hilotz-hondarrak desehorztea.

2.– Babes erradiologiakoaren arloan eskumenak dituen agintaritzak ematen dituen jarraibideen menpe egongo dira II. multzoko hilotz-hondarren desehorzketak.

3.– Birrehorzketa hilerri berean edo herri bereko beste hilerri baten egiteari dagokionez, III. multzoko hilotz-hondarrak desehorzteko ez da beharrezko izango sanitate-baimena; eta hondarren poltsetan egin ahal izango da garraioa.

4.– Birrehorzketa beste herri bateko hilerri baten egiteari dagokionez, III. multzoko hilotz-hondarrak desehorzteko beharrezkoa izango da II. eranskineko ereduaren araberako sanitate-baimena; eta garraioa hondarren kutxan egingo da.

28. artikulua.– Desehorzketak dirauela, langileentzako sanitate-arauak.

Kasu bakoitzean egokiak diren sanitate- eta higiene-arauak erabiliaz egin beharko da deshorzketa, betiere laneko arriskuei aurre hartzearen eta laneko osasunaren arloko araudia betez. Eskularru sendoak, maskarak, botak eta garbi daitekeen berariazko arropa erabili beharko dituzte deshorzketak egiteko ardura duten langileek.

BOSGARREN TITULUA
HILOTZEN ETA HONDARREN GAINEKO SANITATE-BAIMENAK
I. KAPITULUA
IZAPIDEAK

29. artikulua.– Baimena izapidetzea.

1.– Hildakoaren familiako baten edo hurko baten ordezkoak eginez, behar bezala erregistratutako hileta-enpresa batek egin beharko du eskabidea. 26.4.d eta 27.4 artikuluetan zehaztutako kasuetan, familiako batek edo hurko batek ere zuzenean egin ahal izango du eskabidea.

2.– Eskabidearekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

a) I. eta II. multzoetako hilotzak garraiatzeko.

– Heriotzaren mediku-ziurtagiriaren kopia, edo, eskú-hartze judizialik bada, epaitegiak emandako agindu-kartaren kopia.

– Ehorzketa egiteko lizentziaren kopia.

– Hildakoaren familiako batek edo hurko batek hileta-enpresari ordezkaritza emateko agiriaren kopia.

b) Hilotzak eta hilotz-hondarrak desehorztea.

– 1994. urtearen aurreko heriotzei dagokienez heriotzaren inskripzioaren, zehazki, Erregistro Zibilean egindakoaren hitzez hitzezko ziurtagiria. Eta 1994. urtearen ondorengo heriotzei dagokienez Erregistro Zibilean dagoen espedientean jasotako heriotza-ziurtagiriaren froga.

– Ehorzketaren egunari eta lekuari buruzko ziurtagiria, hilerriko titularrak emana.

– Hildakoaren familiako batek edo hurko batek hileta-enpresari ordezkaritza emateko agiriaren kopia.

c) Erakin publikoetan hilotzak erakutsi eta beilatzeko.

– Heriotzaren mediku-ziurtagiriaren kopia, edo, esku-hartze judizialik bada, epaitegiak emandako agindu-kartaren kopia.

– Ehorzketa egiteko lizentziaren kopia.

– Egindako tanatopraxia-praktikaren ziurtagiria.

– Hildakoaren familiako batek edo hurko batek hileta-enpresari ordezkaritza emateko agiriaren kopia.

3.– II. eranskinean zehaztutako ereduarekin bat etorriaz, Osasun Saileko Osasun Publikoko zuzendariak emango du baimen-ebazpena.

SEIGARREN TITULUA
HILETA-ENPRESAK ETA BEILATOKIAK
I. KAPITULUA
HILETA-ENPRESAK

30. artikulua.– Hileta-enpresa ezartzea.

1.– Helburutzat hileta-zerbitzuak ematea duen enpresak ezartzeko lizentziak emateko ahalmena toki-korporazioei dagokie.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko hileta-enpresak honako hauek izan beharko ditu: bere jarduera burutzeko beharrezko diren langileak, baliabide materialak, ibilgailuak eta instalazioak. Halaber, erabilitako ibilgailuak, lanabesak, jantziak eta gainontzeko materialak garbitu eta desinfektatzeko beharrezko diren elementuak izan beharko ditu.

3.– Bere jarduera egiteko darabiltzaten langileek eta baliabide materialek arau honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko, egoki irizten dion maiztasunez, Osasun Sailak ikuskatu egingo ditu hileta-enpresa guztiak.

31. artikulua.– Hileta-enpresen erregistroa.

1.– Hileta-enpresen Erregistroa sortzen da Osasun Sailean, non Euskal Autonomia Erkidegoko udalek baimendutako hileta-enpresa guztiak erregistratu beharko diren.

2.– Esandakoaren ondorioetarako eta bere jarduerak egin ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoan legez ezarritako hileta-enpresak beherago zehaztutako datuak bidali beharko dizkio Osasun Sailari, baimendua izan den egunetik hara hilabeteko epearen barruan, hain justu ere:

a) Izena eta kokalekua.

b) Enpresaren titularra edo titularrak.

c) Identifikazio Fiskalerako Zenbakia.

d) Jardueren zerrenda.

e) Giza baliabideen eta baliabide materialen deskribapena.

3.– Goragoko datu horiek aldatu izana nahiz jardueran baja hartzea jakinarazi egin beharko zaio Osasun Saileko Hileta-enpresen Erregistroari.

32. artikulua.– Hileta-zerbitzuen jarduera.

1.– Hileta-enpresak erregelamendu honetako IV. eranskina hilero bete eta Osasun Sailari bidali beharko dio, eta egindako hileta-zerbitzuak jaso beharko dira bertan.

2.– Osasun publikorako interesgarri diren estatistika-helburuetarako baino ez dira erabiliko aipatu hileta-zerbitzuen gaineko datuak. Datu horien gaineko konfidentzialtasuna gorde beharko da, eta horretaz gain, datu pertsonalen tratamenduei buruz indarrean diren legeetan ezarritakoa errespetatu beharko da.

33. artikulua.– Hileta-enpresen erantzukizuna.

Ematen duten zerbitzuaren funtzionamendu egokiaren eta ematen dituzten materialen gaineko erantzukizuna izango dute hileta-enpresek; eta bai hilotzak maneiatzeko beharrezko babes-neurriak hartzearen gainekoa ere, betiere osasun publikoa zainduaz.

34. artikulua.– Behartsuentzako hileta-zerbitzuak.

Euren udal-mugartean hiltzen diren behartsuentzako hileta-zerbitzuen kostuak euren gain hartu beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalek.

II. KAPITULUA
BEILATOKIAK

35. artikulua.– Beilatokien baldintzak.

1.– Bakoitzaren jardueretarako behar hainbateko dimentsiodun espazio bereiztuak izan beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko beilatokiek. Hauek izango dira aipatu espazioak:

a) Hilotzak jasotzeko aldea.

b) Hilotzak erakusteko sala edo salak: familiakoentzako edo publikoarentzako egonleku bat izan beharko du bakoitzak, eta baldintza higieneko egokiak izan beharko ditu (azalera, kubikazioa, aireztapena etab.). Aipatu aldeari buruzko zehaztasunak: hilotzak espazio isolatu baten egon beharko du, eta horretaz gain, heriotza gertatu ondorengo hogeita laugarren ordutik aurrera hilotza hozteko sistema bat izan beharko du, zeinak 6.ºC-tik beherako tenperatuari eusteko balioko duen. Halaber, barrualdeko tenperatura adierazten duen dispositibo bat izan beharko du, zeina kanpotik ikusteko modukoa izango den.

c) Tanatopraxia-praktikak egiten badira, erregelamendu honetako 11.1 artikuluan zehaztutako ezaugarriak dituen sala bat izan beharko du.

d) Langileak bakarrik erabiltzeko garbigelak, komun-ontzia, eskuak garbitzeko ontzia eta dutxa dituztenak.

e) Jendea atenditu eta hartzeko aldea.

f) Administrazio-aldea.

g) Jendearentzako garbigelak, komun-ontzia eta eskuak garbitzeko ontzia dituztenak.

2.– Hilotza sartzeko eta pasatzeko aldearekiko sarbide eta zirkulazio bereizia izango dute familiakoentzako eta publikoarentzako gelek.

3.– Tanatopraxia-praktika edo hilotzetan estetika-praktiketan erabiliko diren tresnak, ahal delarik, erabili eta botatzekoak izango dira. Erabilitako materiala ez bada erabili eta botatzekoa, esterilizazioak eta garbiketak egiteko sistema egokiak izan beharko dira. Aplikatzekoak izanik indarrean diren legeekin bat kudeatu beharko dira sortutako hondarrak.

36. artikulua.– Beilatokien sanitate-baimenak.

Beilatoki orok izan beharrekoak:

a) Eratu aurreko baimen administratibo-sanitarioa, Osasun Sailak emandakoa eta udal jarduera-lizentziaren ostekoa; betiere, aurreko artikuluan zehaztutako baldintzak eta betekizunak jasotzen dituen proiektu teknikoa aurkeztu ondoren.

b) Funtzionamenduko baimen administratibo-sanitarioa, Osasun Sailak emandakoa, hain justu ere eskatutako baldintzak eta betekizunak konplitzen dituela kreditatu ondoren; eta hori ikuskapen-bisitan eta geroztiko aldeko txostenean egiaztatu beharko da.

SEIGARREN TITULUA
HILERRIAK ETA ERRELEKUAK
I. KAPITULUA
ERRELEKUAK

37. artikulua.– Erreketa-instalazioen baldintzak.

1.– Erreketa-instalazioek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Kokapena: hiletetarako bakarrik erabiltzen den eraikina izango da. Errelekuak hilerrietan edo beilatokietan jarri ahal izango dira.

b) Guneak: gutxienez, bereiztutako espazio hauek eduki beharko ditu:

– Jendea atenditu eta hartzeko aldea, garbigelak dituena.

– Azken agurra egiteko sala, nondik ikusi ahal izango baita hondarren kutxa edo hilkutxa errausketa-labean sartzen.

– Hilotzak manipulatzeko sala, estaldura iragazgaitzeko zoru eta pareta lauak dituena.

– Langileek bakarrik erabiltzeko aldagelak, dutxak eta garbigelak.

– Errausketa-labea kokatuko den lokala.

c) Langileak eta ekipamendua: eskainitako zerbitzuak eman ahal izateko behar diren ekipamendua, materiala eta langileak izan beharko ditu.

d) Elektrizitatea edo gasa aldi baterako eteten diren kasuetarako, labearen funtzionamenduari eutsiko dioten mekanismoak izan beharko ditu.

e) Ingurumen atmosferikoaren arloan eta bateragarri diren gainontzeko arauetan xedatutakoa errespetatuaz egin beharko dira igorpenak.

2.– Langileak, hilotzak manipulatzeko sala, langileak bakarrik erabiltzeko aldagelak, dutxak eta garbigelak eta jendea atenditu eta hartzeko aldea garbigelekin. Bada, guzti horiek ez dira eskatuko kasu hauetan: errelekuak beilatokietan edo hilerrietan badaude eta aipatu instalazioak badituzte, eta euretako langileak arduratu ahal izango dira errausketa-zereginez.

3.– Hilotz-hondarrak erraustea jarduera bakartzat duten erreketa-instalazioak hilerrietan kokatu beharko dira, eta 1. idatz-zatian zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte, a) eta b) letretakoak izan ezik.

38. artikulua.– Erreketen artxiboa.

Hilotz-hondarren, gorpuzkinen eta hilotzen erreketaren artxibo bat izan beharko du errelekuaren entitate arduradunak. Hildakoaren izena eta erreketa zein egunetan egin den zehaztuaz, egindako zerbitzu guztiak eraso beharko dira aipatu artxiboan. Gorpuzkinei dagokienez, pieza zein den eta zein pertsonari zegokion eraso beharko dira, salbu eta unibertsitateetatik edo ikerketa-zentroetatik datozenak; izan ere, kasu horretan, arlo honi dagokionez, zentroan eskumenak dituen organoaren jakinarazpena baino ez baita beharko.

39. artikulua.– Errelekuen sanitate-baimena.

Erreleku orok izan beharrekoak:

a) Sortu aurreko baimen administratibo-sanitarioa, Osasun Sailak emandakoa eta udal jarduera-lizentziaren ostekoa; betiere, erregelamendu honetako 38. artikuluan zehaztutako baldintzak eta betekizunak jasotzen dituen proiektu teknikoa aurkeztu ondoren.

b) Funtzionamenduko baimen administratibo-sanitarioa, Osasun sailak emandakoa, hain justu ere eskatutako baldintzak eta betekizunak konplitzen dituela kreditatu ondoren; eta hori ikuskapen-bisitan eta geroztiko aldeko txostenean egiaztatu beharko da.

II. KAPITULUA
HILERRIAK

40. artikulua.– Hilerri-zerbitzua.

1.– Udal orok du hilerri-zerbitzua emateko obligazioa, hain justu ere bakoitzak bere aldetik edo elkarturik, eta betiere toki-jaurbideari buruzko legeekin bat etorriaz.

2.– Izaera juridikoa eta titularitatea (publikoa edo pribatua) edozein direlarik ere, hilerriek erregelamendu honetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

3.– Erlijio-sineskera ezberdinetarako hilerri berariazkoak eraikitzea baimendu dezake Osasun Sailak; betiere, eskabidean ondokoa behar bezala justifikatzen bada: ingurumenarentzako eta osasun publikoarentzako arriskurik ez dela izango bermatzeko baldintza higieneko eta sanitarioak dituela instalazioak.

4.– Baimendutako establezimenduetan errausten direnean izan ezik, hilotzak, hilotz-hondarrak eta gorpuzkinak hilerrietan ehortzi beharko dira Salbuespen moduan, Osasun Sailak baimendu egin ditzake hilerriez besteko ehorzketa-lekuak, betiere osasun publikoa garantizatuaz.

41. artikulua.– Berriaren berri eraikitako hilerrien baldintzak.

Hilerri guztiek bete beharko dituzte honako baldintzak:

1.– Lurzoru iragazkorretan paratu beharko dira edo, beste alternatibarik ez bada, lurzorua iragazkorra egitearren neurri egokiak hartu beharko dira.

2.– Azalera zedarritzearren, hormarekin, zarratuarekin edo hesiarekin egindako itxitura bat izan beharko du perimetroan zehar.

3.– 10 metroko zabalerako zerrenda bat eduki beharko du, hilerriaren kanpoaldeko perimetrotik hara neurtuta, eta bertan ez da eraikuntzarik izango, hiletetarako erabiltzen direnak izan ezik.

4.– Hilobiak eta ehorzketa-unitateak izango dituzte.

5.– Mutilazioetatik, ebakuntza kirurgikoetatik eta abortuetatik datozen gorpuzkinak eta erreketetatik datozen hautsak ehorzteko alde bat izan beharko da.

6.– 5.000 biztanletik gorako herrietan gorputegi-sala bat izan beharko da, dimentsio egokiak dituena eta erraz garbitu eta desinfektatzekoa dena, betiere pareta iragazgaitz eta lauekin. Eta horretaz gain, honako hauek eduki beharko ditu: saneamendu publikora doan hustubidea; argiztapen artifiziala; eta hilotzak kontserbatzeko behar hainbat hotz-kamera, betiere erregelamendu honetako 6. artikuluan finkatutako 48 orduko epearen barruan hilotzak ehorztea bermatzen ez den hilerrietan.

7.– Hilotz-hondarrak jartzeko hezurtegi bat izan beharko dute.

8.– Edateko uraren hornidura izan beharko dute.

9.– Hilerria eta hilobiak garbitzean batzen diren hondarrak, lanabesak eta arropak desagerrarazteko sistema egokia izan beharko dute.

42. artikulua.– Hilerriak eraberritzea eta handitzea.

Azalera handiagotzea ez dakarren edozein aldaketa joko da hilerri eraldaketatzat; eta azalera areagotzea dakarren edozein aldaketa hilerri handiagotzea kontsideratuko da.

43. artikulua.– Hautsak, hondarrak eta hilotzak ehorzteko hobiak eta hilobi-eraikuntzak.

Hautsak, hondarrak eta hilotzak ehorzteko instalazio berriek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Lurrean egindako hobia.

Gutxienik honako ezaugarriak eduki beharko ditu: 2 metroko sakonera, 0,80 metroko zabalera eta 2,50 metroko luzera, euren artean gutxienez 0,50 metroko separazioa dutelarik lau aldeetan.

B) Hilobi-eraikuntzak.

a) Nitxo-blokeak.

Honako hauek izango dira gutxieneko ezaugarriak: zoladuratik hara 0,25 metroko altuera duen hormoin baten gainean kokatuko da; 0,80 metroko zabalera izango du, 0,65 metroko altuera eta 2,50 metroko sakonera; atzealdean kokaturiko eroanbide estankoranzko %1eko malda gutxienekoa izan beharko du nitxoen zoruak, eta legar eta kare bizizko betegarria duen putzu iragazle bateraino joango da aipatu eroanbidea. Atzealdeko kamera komun baterainoko eroanbide batetik nitxo bakoitzaren gasen irteera ziurtatu beharko da. Kamera horrek airea sartu eta irteteko gutxienez 0,15 metro karratuko irekiera izan behako du, ikatz aktibozko betegarriarekin. Euritik eta iragazteetatik guztiz babesturik egon beharko dute teilatupeko nitxoen ilarak. Ehorzketa egin eta berehala itxi beharko dira nitxoak. Nitxo-blokeen altuera handiena bost ilarakoa izango da.

b) Panteoiak, mausoleoak eta gainontzeko hilobiak.

Aipatu hilobi-eraikuntzek hartzen dituzten ehorzketa-unitateek goragoko idatz-zatian zehaztu diren dimentsioak izan behako dituzte, gutxienez. Sistema oro har irazkorra izango da, drainatzea egokia izan beharko du eta gasak kalterik ez eragiteko moduan hedatzea ziurtatu beharko da.

c) Kolunbarioak.

0,40 metroko zabalera eta 0,60 metroko sakonera izan beharko dute, gutxienez. Erreketetatik datozen hautsak gordetzeko diren hauts-kolunbarioentzako ez dira derrigorrezkoak izango aipatu gutxienezko dimentsioak.

44. artikulua.– Hilerriak berriaren berri egiteko, handiagotzeko edo eraldatzeko sanitate-baimenerako dokumentazio teknikoa.

1.– Hilerriak berriaren berri eraikitzeko baimenaren espedienteek memoria bat izan behako dute, eta bertan gutxienez honako hauek jaso beharko dira:

a) Kokalekua eta hirigintza-txostena, eskua duen udalak egindakoa, non zehaztu egin beharko diren ondokoak: hilerri berria kokatu nahi den aldea edo lehendikoa handitu nahi den aldea aipatu erabilerentzako aurreikusita dagoela, indarrean den hirigintzako plangintzan egon ere. Kokapenari buruzko aurreikuspenik ez bada, Euskal Herriko Lurralde-Antolamendurako Batzordearen txostena beharko da, non aipatu erabilera kokatzeko prozedura berariazkoa baliatu dela jaso beharko baita.

b) Terrenoaren azterlan hidrogeologikoa, honako hauek jasotzen dituena: terrenoaren ezaugarriak, maila freatikoaren sakonera, lurpeko uren korronteen noranzkoa eta alde saturatuaren lodiera, eta lurpeko urei eragiteko izan liteken arriskuari buruzko irizpen orokorra.

c) Berriaren berriko eraikuntzaren azalera aurreikusia.

d) Perimetroko itxituratik (hesia, zarratua edo horma) hiletetarako ez den hurbileneko eraikuntzarainoko distantzia.

e) Aurreikusitako edukiera, ehorzketa-motak eta euren eraikuntza-ezaugarriak zehaztuaz.

f) Lorategi, eraikin, esparru eta zerbitzuen banaketa.

g) Eraikinetan eta itxitura-hormetan erabili beharreko materialak eta egin beharko obrak.

h) Hondar solido zein likidoak eta zarama desagerrarazteko aurreikusitako sistema.

2.– Handiagotzeko proiektuetan, 1. idatz-zatian eskatutako agiri guztiak sartu beharko dira, txosten hidrogeologikoa izan ezik.

3.– Eraldatzeko proiektuetan, 1. idatz-zatian eskatutako agiri guztiak sartu beharko dira, txosten hidrogeologikoa izan ezik.

45. artikulua.– Hilerrien sanitate-baimena.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu, handiagotu edo eraldatuko den hilerri orok honako hauek izan beharko ditu:

a) Sortu aurretiko baimen administratibo-sanitarioa, Osasun Silak emandakoa, hain justu ere II. kapitulu honetan zehaztutako baldintzak eta betekizunak jasotzen dituen proiektua aurkeztu ondoren.

b) Funtzionamenduko baimen administratibo-sanitarioa, Osasun Sailak emandakoa, hain justu ere eskatutako baldintzak eta betekizunak konplitzen dituela kreditatu ondoren; eta hori ikuskapen-bisitan eta aldeko txostenean egiaztatu beharko da.

46. artikulua.– Hilerria kudeatzea.

1.– Hilerriek eta baimendutako ehorzketa-lekuek erregistro bat izan beharko dute, non honako hauek jaso beharko baitira: egindako ehorzketa guztiak, desehorzketak eta birrehorzketak, betiere, zein egunetan egin den, hildakoaren edo gorpuzkinaren titularra eta ehorzketa egiten den lekua zehaztuaz.

2.– Barne-erregimeneko erregelamendu baten bitartez eraenduko dira hilerriak, eta erregelamendu horretan honako hauek jaso beharko dira: kudeaketa, funtzionamendu eta antolaketarako prozedurei buruzko zehaztasunak; betiere, indarrean diren legeetan eta erregelamendu honetan ezarritakoa bete beharko da.

3.– Hilerriak zaindu, garbitu eta atontzeko ardura titularrena da.

47. artikulua – Izurriteak kontrolatzea.

Aldian behin eta baimendutako enpresa baten bitartez, plagak kontrolatzeko tratamenduak egin behar dira hilerrietan; dena dela, hilerria kudeatzen duen entitateak berak ere egin dezake aipatu zerbitzua, betiere, hartarako baimena badu.

48. artikulua.– Hilerriak ixteko baimena.

1.– Hilerri bat ixtea baimentzeko eskuduna Osasun Saila da, eta, halaber, hilerrian diren hondar guztiak edo batzuk banatu eta lekuz aldatzea baimentzeko ere. Hilerriaren ardura duen entitateak Osasun Sailari eskatu beharko dio hilerriko hondarrak lekuz aldatzeko eta ixteko baimena, betiere, arrazoitutako idazkiaren bitartez, zeinari hilerrian diren ehorzketen antzinatasunaren akreditazioa erantsiko zaion.

2.– Behin erregelamendu honetan ezarritako betekizunak konplitu direla egiaztatu ondoren, Osasun Sailak baimendu egingo du hilerrian diren hondarrak itxi, batu eta lekuaz aldatzea, betiere, indarreango legeria aplikatuaz eska daitezkeen beste baimen batzuk bazter utzi gabe.

3.– Titularitate pribatuko hilerrietako hondarrak itxi, batu eta lekuz aldatzeari dagokionez, ixteko baimena eman aurretik, Osasun Sailak entzun egin beharko dio hilerria kokaturik dagoen lurraldeko toki-entitateari.

49. artikulua.– Hilerri baten xedea aldatzea.

1.– Osasungarritasun-baldintzen eta hirigintza-planen arabera posible bada, hilerriaren terrenoa edo parte bat beste xede batzuetarako erabiltzeko, hilerriaren ardura duen entitateak espediente bat has dezake. Hartarako, erregelamendu honetan zehazten diren baldintzak betetzea ezinbestekoa izango da.

2.– Aurreko puntuan adierazitako helburuarekin, eta bai edukiera aldi baterako zein behin betiko agortu delako edo arrazoi sanitarioak direlako, Osasun Sailak emandako berariazko ebazpenaren bitartez bertan behera utz daitezke ehorzketak hilerri jakinetan.

3.– Hondarrak batu eta lekuz aldatzeko, beharrezko izango da gutxienez hamar urteko epea igarota izatea, hain justu ere azken ehorzketa egin zenetik, salbu eta, interes publikoa dela-eta, interes orokorreko proiektu bat gauzatzeko komenigarria edo ezinbestekoa bada.

50. artikulua.– Hilotz-hondarrak batu eta lekuz aldatzeko prozedura.

1.– Hilobiak erabiltzeko lagapen-epea amaitu bada eta hilotz-hondarrak desehorzteko eta batzeko premia bada, betiere materia organikoa desegiteko fenomenoak amaitu badira, hilerriaren ardura duen entitateak ehortzitakoen familiei jakinaraziko die, hiru hilabeteko aurrerapenaz jakinarazi ere, euren eskubideekin bat datozen neurriak hartu ahal ditzaten, hain justu ere. Behin legezko epea igaro ondoren, eta betiere familiakoek entregatzea ez badute eskatu, hilerria menpe duen entitateak dezehortzi ahal izango ditu hondarrak eta barne-erregimeneko erregelamenduarekin bat kudeatu (erraustu edo hezurtegira eraman).

2.– Hilerria ixten bada, haren ardura duen entitateak jendeari jakinarazi beharko dio eze, hilotz-hondarrak batu egingo direla, jakinarazi ere hiru hilabeteko aurrerapenaz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietan egindako argitalpenaren bitartez; betiere, ehortzitakoen familiakoek euren eskubideekin bat datozen neurriak hartu ahal ditzaten.

Batutako hilotz-hondarrak erraustu, hezurtegi batera eraman edo beste hilerri baten ehortziko dira.

ZORTZIGARREN TITULUA
IKUSKAPENA ETA ZEHAPEN-ERREGIMENA

51. artikulua.– Ikuskapena.

Hileta-zerbitzu, -instalazio edo -enpresak ikuskatzeko funtzioak egitea Osasun Sailaren eskumena da, betiere ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen VI. tituluko I. kapituluan xedatutakoarekin bat etorriaz.

52. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen VI. tituluko II. kapituluan xedatutakoarekin bat etorriaz, erregelamendu honen kontrako arau-hausteak zehatu egin daitezke.

53. artikulua.– Kautelazko itxiera eta itxiera.

Aginduzko sanitate-erregistroak edo baimenak ez dituzten hileta-zerbitzuak, -instalazioak edo –enpresak ixtea ez da joko zehapentzat, eta, halaber, segurtasun eta osasun publikoa direla-eta exijitutako betekizunak konplitu arte edo akatsak konpondu arte, funtzionamendua etetea.

I. ERANSKINA

I. multzoko hilotzak kalifikatzen dituzten agente patogenoek transmititutako gaixotasun infekziosoen zerrenda.

1.– Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa.

2.– Lassako sukarra.

3.– Marburg.

4.– Ebola.

5.– Sukar hemorragiko argentinarra (Junin).

6.– Sukar hemorragiko boliviarra (Machupo).

7.– Artropodo bektoreek transmititutako konplexu entzefalitikoa (arbovirus): Absettarow, Hanzalova, Hypr, Kumlinge, Kiasanur Forest Disease, Omsk-eko sukar hemorragikoa, Russian spring-summer encephalitis.

8.– Herpes virus simiae (Monkey B virus).

9.– Amorrua.

10.– Izurria.

11.– Lupua. (Bacillus Anthracis).

12.– Difteria.

13.– Kolera.

14.– Q sukarra.

15.– Creutzfeldt-Jakob edo prioiek eragindako beste batzuk.

16.– Poliomelitis paralitikoa.

17.– Sukar ustel exantematikoa.

18.– Sukar horia.

II. ERANSKINA
HILOTZEN SANITATE-ALDERDIEN GAINEKO BAIMENA
BAIMEN-MOTA:

n	 I. eta II multzoak Garraioa 	n hilotza:		 n gorpuzkia:

n 	Desehorztea eta garraioa: 	n hilotza:	 n hilotz-hondarrak	 n gorpuzkia

n 	Hilotza erakin publikoan erakutsi eta beilatzea

IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Eskatzailearen izena eta abizenak (halakorik badago):

Hileta-enpresa: 		Erregistro-zenbakia:

Hildakoaren izena eta abizenak (edo gorpuzkia zegokionarenak):

Heriotzaren data:

Heriotza non jazo zen:.

GARRAIOARI BURUZKO DATUAK

Abiaburuko herria:

Destinoko herria eta probintzia: .

Garraiobidea (1):

Oharrak:

Indarrean diren sanitate-arauetan ezarritakoarekin bat etorriaz, baimendu egiten da eskatutakoa.

200 (e)ko ren (e)an
Osasun Publikoko zuzendaria,

(1) Hileta-autoa, trena, itsasontzia, hegazkina, norbere ibilgailua

SANITATE ARLOKO ONDORIOAK BAINO EZ DITU BAIMEN HONEK, ETA BEHARREZKOA DENEAN BAIMEN JUDIZIALA EMAN BEHARKO DA
HILOTZ-HONDARRAK GARRAIATU ETA DESEHORZTEARI DAGOKIONEZ BAIMEN HONEK 90 EGUN NATURALEKO INDARRALDIA DU.
III. ERANSKINA
HILOTZA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOTIK KANPORA GARRAIATZEAREN GAINEKO SANITATE-
KOMUNIKAZIOA

ESKATZAILEREN DATUAK

Hileta-enpresa: 		Erregistro-zenbakia:

HILDAKOAREN DATUAK

Izena eta abizenak

Heriotzaren data:

Heriotza non jazo zen:.

GARRAIOARI BURUZKO DATUAK

Abiaburuko herria:

Destinoko herria eta probintzia: .

Garraiobidea (1):

Erabilitako hilkutxa-mota(2):

Erabilitako tanatopraxia-teknika (halakorik bada)(3):

200 (e)ko ren (e)an
Eskatzailearen sinadura

(1) Hileta-autoa, trena, itsasontzia, hegazkina, norbere ibilgailua

(2) Arrunta, trasladoak egiteko berezia.

(3) Aldi baterako kontserbazioa, baltsamendua

ERANSTEN DEN AGIRIA (Markatu x batekin egoki dena)

n Hildakoaren familiako batek edo hurko batek bere ordezkaritza legezko ordezkari bati ematekoaren kopia.

n Heriotzaren mediku-ziurtagiriaren kopia; edo, esku-hartze judizialik bada, epaitegiak emandako agindu-kartaren kopia.

n Ehorzketa egiteko lizentziaren kopia.

n Egindako tanatopraxia-praktikari buruzko txostena.

OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARITZAK BETETZEKOA

Osasun Publikoko Zuzendaritzan jaso da KOMUNIKAZIOA

Data 		Osasun Publikoko zuzendaria,

IV. ERANSKINA

HILABETEA:_______									

HILONTZEN ARLOKO HILETA-ZERBITZUEN JARDUERA

Hileta-enpresa:_________________________________	Erregistro-zenbakia: 	

HILDAKOAREN DATUAK

Izena eta abizenak::	 __________________________________________________

Sexua: 	Gizonezkoa 	n 	Andrazkoa 	 n 	NAN: ______________________

Jaiteguna: urtea ________ hilabetea_______________ eguna _________

Bizilekua: Udalerria:_________________________	 Probintzia:_______________________

Heriotzaren eguna eta ordua: urtea	 hilabetea _________ eguna___________ ordua ____________

Heriotza non jazo zen:. 	 ________________________________________________

GARRAIOARI BURUZKO DATUAK

Beilatokian egotea: 	EZ n 	BAI n 		Lekua: ______________________

Garraioa zein egun eta ordutan hasi den: urtea__________ hilabetea _________ eguna______ ordua _______

Abiaburuko herria: 	_________________________________________________

Destinoko herria eta probintzia:	 ____________________________________________

Azken buruko destinoa: 	ehorzketa hilerrian n 	Erreketa n

Autopsiarik egin zaio? :	 EZ n 	BAI n

Halakorik bada: aldi baterako kontserbazioa n 	Baltsamendua n

Teknikari arduraduna: __________________________________

Errelekuan/hilerrian zein egun eta ordutan entregatu zen: hilabetea ______ eguna ____ ordua ___

200 (e)ko ren (e)an
Hileta-enpresaren zigilua eta sinadura
Osasun publikorako interesgarri diren estatistika-helburuetarako baino ez dira erabiliko datu hauek. Datu horien gaineko konfidentzialtasuna gorde beharko da, eta horretaz gain, datu pertsonalen tratamenduei buruz indarrean diren legeetan ezarritakoa errespetatu beharko da.

Azterketa dokumentala