
194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
RENFE
5265
IRAGARKIA, 2.4/8003.C015 zenbakiko espedientearen lizitazioa jakinarazten duena.
1.– Helburua: lokal baten errentamendu-kontratua, Llodioko (Araba) geltokian merkataritza-jarduerak egiteko.
2.– Esleitzeko prozedura: irekia.
– Kontratuaren iraupena: lizitatzaileek proposatuko dute.
– Behin-behineko fidantza: 300 euro.
– Eskaintzak aurkeztea eta irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea 2004ko urriaren 20ko 12:00etan amaituko da; Bilboko, Donostiako eta Santanderko Aldirikoen Gerentziaren bulegoetan aurkeztu beharko dira —Plaza Biribila, 2, 3.a, 48008, Bilbo—, eta bertan irekiko dira.
– Agiriak eskuratzea: lehiaketa ireki honi dagozkion baldintzen pleguak eskuragarri izango dituzte interesatuek goian aipatutako helbidean.
– Iragarki honen ordainketa: iragarki honen argitalpen-gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
Bilbao, 2004ko irailaren 20a.
Aldirikoen gerentea,
JULIÁN PADIERNA ACERO.
RSS