
194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Laudioko Udala
5263
IRAGARKIA, Llodio udalerriaren izena aldatzeko espedientearen hasiera jendaurrean jartzeko dena.
Udal honetako Udalbatzarrak 2004ko ekainaren 28an egin zuen Osokoan onartu egin zuen Herriaren izena, Llodio, aldatzeko espedientea hastea, Laudio/Llodio jartzeko. Erabaki hori hartu ondoren, bai Euskaltzaindiak bai Arabako Foru Aldundiak txosten bana eman dute.
Izena aldatzeko prozeduraren gaineko abenduaren 12ko 271/1983 Dekretuan ezarritakoa betez, iragarki honen bidez jakinarazten da erabaki hori jendearen eskura eta jendaurreko erakusketan dagoela, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko hilabeteko epean. Espedientea Idazkaritza Orokorrean dago edozein interesatuk kontsultatu ahal izateko. Kontuan izanik iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitara eman behar dela, aipatu den epe hori hasiko da zenbatzen azkeneko iragarkia argitaratuko den egunaren biharamunetik.
Llodio, 2004ko irailaren 10a.
RSS