
194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
5262
IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedienteen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko. Izan ere, itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen ustezko urratze batzuengatik ireki ziren espediente horiek.
Ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan ziren arren, hori egitea lortu ez zenez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:
Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko. (Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 – Vitoria-Gasteiz).
Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edota espedienteko agirien kopiak lortzeko.
Halaber, jakinarazten dizuet Arrantza zuzendariaren 2004ko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez Nuria Navarro Hernández andrea Arrantza zuzendariaren eskumenpeko zigor-espedienteen instrukzio-egile izendatu zela José Antonio Ruiz de Gordoa jaunaren ordez.
ABIZENAK ETA IZENA	ESP. ZK	PROP.-DATA	PROP. ZEHAPENA	URRAT. ART.
Rojo Buisan, R.M.	PM 25/04	12/07/04	40 euro	 198/2000 Dekr., 4. art.	
Díez Díaz, L.F.	PM 03/04	9/08/04	360.60euro	 6/1998 Leg., 3 art.; 212/2000 Dekr., 9.c) art.	
Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 1a.
Instrukzio-egilea,
NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.
RSS