Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5259

LEHIAKETA PUBLIKOA, Giza Eskubideei buruzko Kanpaina bat kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-070/04-DJT.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarrien plegua.

d) Gauzatzeko epea: ikusi baldintza-agiriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 150.000,00 euro. (ehun eta berrogeita hamar mila euro) (BEZa barne).

5.– Bermeak. Pleguetan ageri direnak.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Telefaxa: 945 01 94 50. Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko urriaren 26a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): T taldea, 1 azpitaldea eta D kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: pleguetan ageri direnak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko urriaren 26ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C", aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen aldintza-agirian eta betekizun teknikoen baldintza-agirian jasotako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

2.– Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehieneko eta gutxieneko kopurua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2004ko azaroaren 2a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRIA.


Azterketa dokumentala