Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5258

ENKANTE PUBLIKOA. Iragarkia, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Bizkaiko Lurralde Ordezkariarena, Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatutako hainbat merkataldegi (lau lotetan bilduta) enkante publiko bidez saltzeko dena.

Xedea: aurreko paragrafoan ageri dena.

Aukeratzeko prozedura: goranzko enkante publikoa.

Irteteko prezioa:

1. lotea: 327.238,45 euro

2. lotea: 340.696,87 euro

3. lotea: 301.281,72 euro

4. lotea: 433.383,54 euro

Behin-behineko fidantza:

1. lotea: 16.361,92 euro

2. lotea: 17.034,84 euro

3. lotea: 15.064,08 euro

4. lotea: 21.669,17 euro

Plegua: salmenta publiko hau arautuko duten baldintza juridiko eta ekonomikoen plegua interesdunen eskuragarri egongo da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Bizkaiko Lurralde Ordezkarian (Bilboko Kale Nagusiko 85eko beheko solairua). Iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartu ahal izango da bertan, lizitazioaren aurreko egunera arte.

Interesatuek, nahi izanez gero, merkataldegiak ikusi ahal izango dituzte 2004ko urriaren 11tik 29ra arte, 9:00-13:00 bitartean, astelehenetik ostiralera; baina, horretarako, 944 03 12 98 telefonora deitu beharko dute aurretik ordua finkatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Ordezkaritzako ekitaldi-aretoan egingo da enkantea, Bizkaiko Kale Nagusiko 85eko beheko solairuan, 2004ko azaroaren 4ko 12:00etan.

Bilbao, 2004ko irailaren 21a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Bizkaiko

Lurralde Ordezkaria,

JOSE MARIA GONZALO CASAL.


Azterketa dokumentala