
194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
5257
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko gune estrategikoetan abiadura kontrolatzeko semaforo-sistemak, SOS guneak, bideo-zainketako sistemak, informazio aldakorra eta sentsorizazioa mantentzeko kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Esp.: T-172/04).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.
c) Espedientearen zenbakia: T-172/04
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: laguntza.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: berrehun eta berrogeita bost mila (245.000) eurokoa da kontratuaren gehienezko aurrekontua. Hauexek dira gehieneko prezioak ale bakoitzeko:
Prebentzioko mantentzea: prebentzioko mantentze-lanetarako hileroko prezioa: 6.864,30 euro.
Zuzenketako mantentzea: ibilgailu arina, 0,3 euro/km; ibilgailu industriala, 0,9 euro/km.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2004ko uztailaren 22a.
b) Kontratista: ABEE. Construcciones Ubiri, SL – Aeronaval de Construcciones e Instalaciones, SA. Aldi Baterako Enpresa Elkartea, maiatzaren 26ko 18/1982 Legea.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: eskainitako aleko prezioen arabera; gehienez, berrehun eta berrogeita bost mila (245.000) euro.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 20a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.
RSS