
194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
5251
EDIKTUA, absentzia-deklarazio bati buruzko 583/04 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Alejandro Jose Galan Rodriguezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
Raimundo Gutiérrez Ruiz jaunaren absentzia deklaratzeari buruzko 583/04C espedientea bideratu da epaitegi honetan, Calinica Perez Montejo andreak eskatuta. Jaun hori, Francisco eta Placidaren semea, 1919ko uztailaren 12an jaio zen, Barrios de Brician (Burgos), Bilbon bizi zen eta ezkondua zen. 2002ko abenduaren 14an bere azken helbidea utzi zuen, eta harrezkero ez da haren berririk izan. Hori guztiori argitara ematen da, jaun horren berri dutenek epaitegi honi jakinaraz diezaioten.
Bilbao (Bizkaia), bi mila eta lauko uztailaren hamahirua.
EPAILE-MAGISTRATUA.
IDAZKARIA.
RSS