Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
5250

EDIKTUA, munta txikiko judizio baten autoei buruzko 531/03 errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 531/03, munta txikiko zenbatekoa.

Errekurtso-egilea: Winterthur Seguros Generales S.A.

Abokatua: Esesumaga Arrola, Jon.

Prokuradorea: José Antonio Hernandez Uribarri.

Errekurritua: Royal & Sun Alliance S.A.

Errekurritua, agertu ez dena: Juan Ramon Miras Arregui.

Gaia:

Aipatutako errekurtsoaren gainean epaia eman da eta honako hau izan da epaitza:

Cía. Aseguradora Winterthur-en ordezkariak aurkeztutako apelazio errekurtsoa onetsi egiten dugu zati batean. Apelazio errekurtso hori Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2003eko otsailaren 1ean 378/00 zenbakia duen munta txikiko autoetan (horri buruzkoa da erroilu hori) emandako epaiaren aurkakoa da. Eta, beraz, ebazpen hori zati batean errebokatu egin behar da, eta hala egiten dugu. Ondorioz,baietsi egiten dugu demandaren zati bat eta 15.680,23 euro ezartzen dira auzi jartzaileari ordaintzeko. Eutsi egiten diegu bere horretan gainerako erabakiei. Ez dira instantziaren kostuak ezartzen, ez gora jotze honenak ere.

Ebazpena irmoa denean, jarduketak jatorrizko epaitegira bidali —ebazpen honen lekukotza atxikiz—, exekutatu eta bete dezaten.

Epai honi dagokion erroiluari ziurtagiria batuko zaio. Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu.

Juan Ramon Miras Arregui demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao, bi mila eta lauko irailaren hamabosta.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala