Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
5248

183/2004 DEKRETUA, irailaren 28koa. Honen bidez adierazten da "Valle de Trápaga-Trapagaran eta Ugarte-Ballonti hoditeria lotzeko proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak.

"Valle de Trápaga-Trapagaran eta Ugarte-Ballonti hoditeria lotzeko proiektua" burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea erabaki zuen Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoko Zuzentza-Batzordeak, 2004ko otsailaren 3ko Erabakiaren bidez. Horren ostean, 2004ko maiatzaren 25ean eginiko batzarrean, erabaki zen nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak behar bezala banakatu eta zehaztu dira espedienteari berariaz atxikitako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zen garaian eta, administrazio-espedientean adierazten den bezala, ez zen inolako arrazoibide-idazkirik aurkeztu.

Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko hirigintza-arloko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

"Sare Nagusian Ura Hornitzeko Sistemako Larrialdietarako BBUPko Plana (2. Fasea)" delakoan ezarritakoa betez, proiektu honetan aztertutako obra bertan adierazitako prebentziozko neurrietako bat da, Valle de Trápaga-Trapagaran udalerrian ura hornitzeko oinarrizko hoditerian, Ugartetik hiltegira bitartean, pitzadurarik gertatzekotan, horrek ez dezan ekarri ur-etenaldi luzerik, kalteak konpondu bitartean; izan ere, matxura gertatzekotan, lotura berri horrek ur-zerbitzua berehala berrezartzea ahalbidetuko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaripen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko irailaren 28an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, "Valle de Trápaga-Trapagaran eta Ugarte-Ballonti hoditeria lotzeko proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko irailaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen 			sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala