Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5246

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 14koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-0177/01-LE eta EB2-01855/00-LE espedienteetan Olga García Iglesias andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2004ko martxoaren 17ko Aginduaren bitartez, EB2-0177/01-LE eta EB-01855/00-LE espedienteen babespean, hasiera eman zitzaion Bilboko (Bizkaia) Elorrietan SZ-R.27-2-2 partzelan, Miribilla, 1, 2, 1-2 eta 103.01 burutze-unitatean dauden babes ofizialeko 133 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari. Agindu hori 2004ko apirilaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, 2004ko maiatzaren 7an emandako ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.– Olga García Iglesias andreak 2004ko ekainaren 3an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka. Bertan, berarekin bat ez datorrela adierazi eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Sailaren ziurtagiria aurkezten du. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Agindua, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; 2003ko martxoaren 17ko Agindua, Bilboko (Bizkaia)SZ-R.27-2-2 partzelan, Miribilla,1, 2, 1-2 eta 103.01 burutze-unitean babes ofizialeko 133 etxebizitza esleitzeko zenbait espezifikazio finkatzen dituena; eta arau osagarriak eta bat datozen arauak.

3.– Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, bere 18. artikuluan zehazten duenez, babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu ahal izateari dagokionez, ondoko gehieneko eta gutxieneko diru-sarrerak finkatzen ditu: erosteko aukerarik gabe errentan lagatzekoak direnei dagokienez, diru-sarrerak ezin daitezke izan 3.000 eurotik beherakoak eta 33.100 eurotik gorakoak.

Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 21. artikuluan ezartzen denez, honako hau izango da zenbatu beharreko zerga-aldia: behin Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Aitorpena egiteko epea amaituta, honako egun honen aurrekoa dena:

a) Esleipen-prozedurari hasiera emateko aginduaren argitalpen-eguna, etxebizitzak eta horiei erantsitakoak Dekretu honen 11. artikuluan zehaztutako prozeduraz esleitzen diren kasuan.

Oraingo honetan, administrazio espedientea aztertu ostean, errekurtsogileak 2002 urtean 1.680,36 euroko diru-sarrerak izan zituela ikusi da, errekurtsoarekin batera aurkeztutako ziurtagiriaren arabera; beraz, eskatutako gutxieneko diru-zenbatekotik (3.000 euro) beherakoak direnez, errekurritutako ebazpena zuzena da eta Zuzenbidearekin bat dator.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Sailak Bizkaian duen Lurralde ordezkariak EB2-0177/01-LE eta EB-01855/00-LE espedienteetan hartutako ebazpenaren aurka Olga García Iglesias andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Ebazpenak Bilboko (Bizkaia) Elorrietan SZ-R.27-2-2 partzelan, Miribilla, 1, 2, 1-2 eta 103.01 burutze-unitatean dauden babes ofizialeko 133 etxebizitzaren sustapenean onartu eta baztertutakoen zerrenda onesten du eta bere hartan geratzen da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Ebazpen hau irmoa da administrazio-bidean; hala ere, bere aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da eta jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 14a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko 			Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala