Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5244

EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 19koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD3-08428/98 espedientean Ignacio Rodríguez Goñi jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Ignacio Rodríguez Goñi jaunak etxebizitza eskatzaileen erregistroan sartzeko 1998ko uztailaren 23an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2004ko martxoaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroko izen ematea ukatu zen, interesdunak ez zuelako egiaztatu eskatutako diru-sarrerak zeuzkanik.

3.– 2004ko martxoaren 31n, Ignacio Rodríguez Goñi jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka. Eta zera alegatu zuten: ebazpenarekin ez dagoela ados, zeren eta beste urte batzuetan eduki duen egoera ekonomiko bera duela, eta horiek egiaztatuta dituela. Errekurtsoarekin batera, 2000 urteko PFEZren Aitorpenaren likidazioaren kopia aurkeztu du. Babes Ofizialeko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistroan alta emateko eskatzen du.

Aurrekari horiekin, honako oinarriak ditugu:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu du. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

4.– 2003ko abenduaren 16ko Aginduak aldatutako 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 2. artikuluak ezartzen du zein baldintza bete behar diren bizikidetza-unitateen edo pertsona fisikoen eskabideei babes ofizialeko etxebizitzen erregistroan alta emateko. Honakoak hain zuzen ere:

Babes ofizialeko etxebizitzaren geroko titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean beharko da bizi.

Bizikidetza-unitateko kide guztiek ez dute euren jabetzako etxebizitzarik eduki behar, ezein jabetza, azalera-eskubide edo usufrukturik babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko eskabidearen egunean.

Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau orokorrek babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko ezartzen dituzten gutxieneko eta gehieneko diru-kopuruen arteko sarrerak dituela egiaztatu behar du bizikidetza-unitateak.

Azaroaren 25eko 290/2003 Dekretuak aldatu zuen abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, bere 18. artikuluan ezartzen duenez, etxebizitzak errentan emateko uzten direnean, urteko diru-sarrera ponderatuak ez dira izango 33.100 eurotik gorakoak ez eta 3.000 eurotik beherakoak ere; eta erosteko aukerarekin errentan, jabetzan edo azalera-eskubidearekin lagatzen diren etxebizitzei dagokienez, diru-sarrerak ezin daitezke izan 9.000 eurotik beherakoak, eta erosteko aukerarik gabe errentan lagatzekoei dagokienez, diru-sarrerak ez dira izango 3.000 eurotik beherakoak.

Kasu honetan, espediente administratiboa aztertu ondoren, zera ikusi da: errekurtso-egileari ez zitzaion aurretik deirik egin, eta horregatik, errekurtso honekin batera 2002ko urteko errentaren aitorpena aurkezterakoan, eskatutako diru-sarreren baldintza egiaztatuta dauka. Ondorioz, aurkeztutako errekurtsoa baietsi beharra dago.

Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Gipuzkoako lurralde-ordezkariak SD3-08428/98 espedientean emandako ebazpenaren aurka Ignacio Rodríguez Goñi jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiestea. Lurralde Ordezkaritzak, beraz, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan alta eman beharko dio berriz erregistroan sartzeko eskabideari.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 19a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala