Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5243

EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 11koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-0821/99-DL espedientean Gonzalo Vicario Varela jaunak, Bilboko udalerriko Julian Gaiarre kaleko 3an dagoen higiezinaren jabe-erkidegoaren izenean, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– José Manuel Bartolomé Diaz eta Gonzalo Vicario Varela jaunek, Bilboko udalerriko Julian Gaiarre kaleko 3an dagoen higiezinaren jabe-erkidegoaren lehendakaria eta administraria diren aldetik, "Viviendas de Vizcaya E.C.B." sustatzailearen kontra aurkeztutako idazkiarekin hasi ziren jarduera hauek. Bertan, eraikuntzako akatsak salatzen dituzten, babes ofizialeko etxebizitzen EB2-1371/90-LE espedientearen babesean, zeinak 1994ko abuztuaren 17an jaso baitzuen behin betiko kalifikazioa.

2.– 1999ko ekainaren 4an Lurralde Ordezkaritzak "Viviendas de Vizcaya E.C.B." etxebizitza sustatzaileari salaketa jakinarazi zion, eta 10 eguneko epea eman zion haren interesen alde egoki iritzitakoa ager zezan. Bide batez, ohartarazi zion ezen, salatutakoa egiaztatuz gero, zehapen-espediente bat irekiko zela.

3.– 1999ko ekainaren 21ean, "Viviendas de Vizcaya E.C.B." sustatzaileak alegazio-idazkia aurkeztu zuen. Bertan azaltzen du antzeko salaketa bat dagoela higiezin bereko 7 B atariaren aldetik, eta salatzen diren akatsak, funtsean, berdintsuak direnez gero, beste horren espedientean (EB2-0406/99) adierazitako alegazio berak aurkezten dituela. Eskatzen du, halaber, espedientea besterik gabe itxi dadin, edo Ordezkaritzako teknikariek obraren zuzendaritza fakultatiboarekin batera egindako ikuskapen baten ostean behin betiko itxi dadin, zeren eta salatutakoak ez baitira, izan ere, eraikuntzako akatsak.

4.– 2000ko urtarrilaren 20an, Lurralde Ordezkaritzako Zerbitzu Teknikoek honako txosten hau eman zuten:

"Bilboko Julián Gayarre kaleko 3B zenbakiko higiezinean 2000ko urtarrilaren 19an ikuskapena egin ostean, akats hauek antzeman ditugu:

Estalkira sartzeko atea.

Ur-iragaztea atean zehar eta marko azpitik; atea eta markoa galerazita daude.

5. C etxebizitza

Ez dago taxuzko akatsik.

5. B etxebizitza

Ez dago inor ikuskapen-bisita egin denean.

4. D etxebizitza

Pitzadura txikiak pertsiana-kutxek itxiturekin bat egiten duten tokietan eta ondoko egongelako eta logelako sabaietan.

4. C etxebizitza

Balizko hezetasun-gune taxuzkoak (zubi termikoak), estalkiaren bidez, logela nagusiko sabaian.

Berdin umeen gelan.

Pitzadura-arrakala, arropa esekitzekoaren itxiturako bistako adreiluan.

4. B etxebizitza

Pitzadura-arrakala, arropa esekitzekoaren itxiturako bistako adreiluan.

3. B etxebizitza

Etxebizitza berriki pintatu dutenez, ez da balizko pitzaduren aztarnarik ikusten.

3. A etxebizitza

Arrakala, logela nagusian zutabeak itxiturarekin bat egiten duen tokian.

Egongela pitzatuta eta kanporantz hanpatuta baitago, bertako leihoburuko lauza txiki bistakoa kolokan dago, eta hori arriskutsua da oinezkoentzat.

2. C etxebizitza

Pitzadura txiki bat egongelan, zutabeak eta itxiturak bat egiten duten tokian.

Ur-iragaztea logelaren eta bainugelaren arteko trenkadan. Seguraski, azuleju-estaldura eta horrek bainontziarekin bat egiten duen juntura txarto berdinduta daude.

2. B etxebizitza

Etxebizitza berriki pintatu dutenez, ez da balizko pitzaduren aztarnarik ikusten.

1. B etxebizitza

Garrantzi txikiko pitzadura txikiak.

1. A etxebizitza

Garrantzi txikiko pitzadura txikiak.

1. D etxebizitza

Ez dago inor ikuskapen-bisita egin denean.

Obrak

Estalkian sartzeko atea eta markoa aldatzea.

4. C etxebizitzako sabaietan kondentsazioagatik dauden hezetasun-guneak desagertzeko behar diren lanak egitea.

Pitzadura-arrakalak gai elastikoren batekin konpontzea, halako moduz non mugimenduak xurgatuko dituen pitzadurarik sortu gabe. Orain dagoen akabera aldatu horma-atal edo zati osoen truke.

3. A eta 2. C etxebizitzak

3. A etxebizitzako egongelako leihoburua aldatu, akabera berdinak edo berdintsuak berrezarriz.

Ura nondik sartzen den ikertu. 2. C etxebizitzan azuleju-estaldura ongi berdindu eta azuleju-estaldura eta horrek bainontziarekin bat egiten duen juntura ongi zigilatu, iragazgaiztasuna bermatzeko.

Oharra

Gainerako akatsak larriak ez direnez, ez dira aintzat hartzen konponketetarako."

5.– 2000ko urtarrilaren 20an, espedientean interesaturik dauden aldeei jakinarazi zitzaien ezen, babes ofizialeko etxebizitzen araubidean arau-haustetzat jo litezkeenak egiaztatu ondoren, erantsita doazen lanak egiteko errekerimendua egiten dela; hori egiteko epea 30 egunekoa izango da, eta Lurralde Ordezkaritza jakitun ipini behar dute; eta hori kontuan hartuko da dagokion ebazpena emateko garaian. Halaber, obra-agindua bidaltzen zaie, hitzez hitz honakoa dioena:

"Estalkian sartzeko atea eta markoa aldatzea.

4. C etxebizitzako sabaietan kondentsazioagatik dauden hezetasun-guneak desagertzeko behar diren lanak egitea.

Pitzadura-arrakalak gai elastikoren batekin konpontzea, halako moduz non mugimenduak xurgatuko dituen pitzadurarik sortu gabe. Orain dagoen akabera aldatu horma-atal edo zati osoen truke.

Etxebizitzak: 3. A eta 2. C

3. A etxebizitzako egongelako leihoburua aldatu, akabera berdinak edo berdintsuak berrezarriz.

Ura nondik sartzen den ikertu. 2. C etxebizitzan azuleju-estaldura ongi berdindu eta azuleju-estaldura eta horrek bainontziarekin bat egiten duen juntura ongi zigilatu, iragazgaiztasuna bermatzeko."

6.– 2000ko martxoaren 11n, "Viviendas de Vizcaya" sustatzaileak idazki bat aurkeztu zuen Lurralde Ordezkaritzan, espedientean eskatu zitzaizkion konponketa-lanak bukatu dituela adierazteko, salbu eta 3. B etxebizitzakoak, José Yeste Curiel jaunaren jabetzakoa, bai baitirudi artean ez dela harremanetan jarri pintura-lanak egin behar dituen enpresarekin. Idazkiarekin batera "Aplicaciones Melchor Lopez SA" enpresaren txosten bat aurkeztu zuen, non azaltzen baita Bilboko Julián Gayarre kaleko 3 B etxebizitzetako pintura-lanak egin dituela, salbu eta 3. B etxebizitzakoak, zeren aldez aurretik aste bat lehenago abisatuta zeuden arren ez baizieten lanik egiten utzi kale horretan lanean egon ziren egunetan.

7.– 2000ko urtarrilaren 23an, Lurralde Ordezkaritzako Zerbitzu Teknikoek honako txosten hau eman zuten:

"Salaketa jarri zenetik eta akatsak konpontzeko ikuskapenak eta lanak egin zirenetik hainbat urte pasa eta gero, uste dut espedientea artxibatu daitekeela, batetik konpontzeke zeuden akatsak garrantzi txikikoak zirelako, bestetik enpresa sustatzaileak gauzatutzat eman zituelako konponketa-lanak, eta, azkenik, eragindako jabeek ez dutelako berriro interesik agertu jarritako salaketan."

8.– 2004ko otsailaren 26an, Bizkaiko lurralde ordezkariak ebazpen bat eman zuen, espedientea beste izapiderik gabe artxibatzeko.

9.– 2004ko apirilaren 7an, Gonzalo Vicario Varela jaunak, Bilboko udalerriko Julian Gaiarre kaleko 3 Ban dagoen higiezinaren jabe-erkidegoaren izenean, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen aurreko ebazpenaren kontra. Bertan, ebazpenarekin bat ez datorrela adierazten du, erreklamazioan agertzen diren eraikuntzako akatsak sustatzaileari egoztekoak direla eta, hortaz, hark konpondu behar dituela.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Errekurtso-egileak interesduna dela kreditatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako, eta errekurtsoa arau horretan ezarritako epean eta moduan aurkeztu da.

3.– Errepikatzeko asmorik gabe, organo honek berretsi egiten du espedientea artxibatzeko ebazpenean ezarritakoa, hain zuzen ere, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek emandako txostenean oinarriturik (txosten hori ebazpen honetako 9. aurrekarian agertzen da).

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Sailak Bizkaian duen lurralde-ordezkariak EB2-0821/99-DL espedientearen gainean 2000ko otsailaren 26an hartutako ebazpenaren aurka Gonzalo Vicario Varela jaunak, Bilboko udalerriko Julián Gayarre kaleko 3 Ban dagoen higiezinaren jabe-erkidegoaren izenean, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezeztea. Eta bere hartan geratzen da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 11a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala