
194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5242
EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 3koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-12438/03 espedientean José M.ª González García jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
AURREKARIAK:
1.– José M.ª González García jaunak etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2003ko azaroaren 27an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.
2.– Espedientea izapidetu ostean, 2004ko urtarrilaren 8an Bizkaiko Lurralde ordezkariak hartutako ebazpen baten bidez, eskaera zuzentzeko errekerimendua egin zitzaion, alegia, hilaren 20a baino lehen egiazta zitzala 2002ko ekitaldian izandako diru-sarrerak eta ezgaitua dela, eta aurkez zitzala NANaren fotokopia, errolda-agiriaren ziurtagiria eta emaztearen diru-sarrerak –eskabidean ezkondua dela dio–. Gerora, berriz egin zitzaion errekerimendua Valladolideko Erregistroan aurkitutako ondasun higiezinen titularitatea egiaztatzeko. Interesdunak ez zuen eskatutako agiririk aurkeztu horretarako emandako epean.
3.– 2004ko otsailaren 5ean Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bidez, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistrotik atera zen delako eskabidea.
4.– José M.ª Gonzalez García jaunak 2004ko martxoaren 22an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka. Bertan ebazpenarekin bat ez datorrela adierazten du, ez baitzuen bat ere dokumentaziorik jaso. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.
Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK:
1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duen organoa, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan.
2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1002 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako.
3.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 115. artikuluan dio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa dela eta epe hori amaitu eta errekurtsorik aurkeztu ez bada, ebazpena irmoa izango dela ondorio guztietarako.
4.– Eskuartean dugun gaiari dagokionez, errekurritutako ebazpena Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholtzan jarri zen jendaurrean 2004ko otsailaren 5ean, eta 2004ko martxoaren 6a zen errekurtsoa aurkeztu ahal izateko azken eguna.
Orain errekurtsogile denak 2004ko martxoaren 22an aurkeztu zuen errekurtsoa Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, 106-16506 erregistro-sarrera zenbakiaz, epez kanpo.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe
EBATZI DUT:
José M.ª Gonzalez García jaunak Bizkaiko lurralde-ordezkariaren Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea, berandu aurkeztu izanagatik. Ebazpen horretan baja eman zitzaion babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabideari (SD2-12438/03 espedientea). Ebazpenak, beraz, bere hartan dirau, zuzenbidearekin bat baitator.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 3a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.
RSS