Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5241

AGINDUA, 2004Ko irailaren 21ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2004-2005 ekitaldian inmigrazio-arloko lau prestakuntza-bekatarako deialdia egiten duena.

Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua eman zen, eta hor ezartzen zen luzatu egiten zela Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia. Dekretuaren ondorioz, halatan, Jaurlaritzak, bere sailek eta erakunde autonomiadunek epeak, baldintzak eta nahitaezko betekizunak egokitu ahal dituzte, 2004. urtean aplikagarri izan daitezen.

2004ko ekitaldian, 2003ko irailaren 17ko Agindua eman zen, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, prozedura-gaien eta inmigrazio-arloko prestakuntza-beken deialdiei buruzko hainbat gairen marko orokor arautzailea ezarri eta 2003-2004 denboraldian lau bekatarako deialdia egiten duena (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 195 zenbakia, urriaren 7koa). Ekitaldi honetarako, eskueran dauden diru-baliabideak kontuan hartuta, lau bekatarako deialdia egiten da eta epeak eta baldintzak egokitu egiten dira, irailaren 17ko Agindu hori 2004-2005 ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Aurreko guztia kontuan izanda, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen bidez, 2004-2005 ekitaldian inmigrazio-arloko prestakuntza-beketarako deialdia egin nahi da. Hain zuzen ere, beka horiek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko irailaren 17ko Aginduan araututa daude, Agindu horretan ezarrita baitago prozedura-gaien eta inmigrazio-arloko prestakuntza-beken deialdiei buruzko hainbat gairen marko orokor arautzailea, 2003-2004 denboraldirako lau bekatarako deialdia eginez (EHAA, 195 zenbakia, urriaren 7koa).

2004-2005 ekitaldirako, ondoko arlo hauetan profesionalen prestakuntza eta espezializazioa bultzatzeko lau bekatarako deialdia egiten da, lehiaketa-prozeduraren bidez:

1.– Emakumea eta inmigrazioa.

2.– Herritarren Parte-hartzea eta Inmigrazioa; hezkuntza eta kulturen arteko bitartekaritza arloetako ekimen komunitarioak.

3.– Adingabeko etorkinak, laguntzailerik gabekoak. Ahultasun bereziko zenbait kasu: ezkutuko ontzi-bidaiariak eta presoak.

4.– Baterako garapena eta Inmigrazioa.

5.– Etorkin atzerritarren integrazioari buruzko programa instituzionalen eraginaren ebaluazioa.

6.– Berme Juridikoak eta Inmigrazioa.

7.– Inmigrazioa eta herritartasuna.

2. artikulua.– Iraupena.

Hamabi (12) hilabeteko iraupena izango du bekak, eta beken Esleipen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da kontatzen epea.

3. artikulua.– Beken zuzkidura eta ordaintzeko modua.

1.– 2004-2005 denboraldiari dagokion lau beka horien zuzkidura hirurogeita hamabi mila ehun eta hogeita bat euro eta berrogeita lau zentimo (72.121,44 euro) izango da guztira; hemezortzi mila eta hogeita hamar euro eta hogeita hamasei zentimo (18.030, 36 euro) dagozkio bakoitzari.

2.– Horrela beteko da diru-kopuru hori:

1.– Bekaren zenbatekoaren %25 beka esleitu ondoren ordainduko da, bekaren esleipenduna onartu eta hura hartara hasi ondoren.

2.– Bigarren ordainketa, bekaren %40, beka hasi eta lau hilabete igaro ondoren egingo da. Aldez aurretik, bekaren esleipendunak jarduerei buruzko txostena aurkeztu beharko du.

3.– Hirugarren eta azken ordainketa, bekaren %35, bigarren ordainketa izan eta sei hilabetera egingo da, bekaren Zuzendariak bekaren garapen eta emaitzari buruzko aldeko txostena eman ondoren, eta ezarritako obligazio eta eskakizunak bete direla justifikatuta.

4. artikulua.– Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1.– Agindu honetan aipatzen diren bekak jasotzeko eskaerak, eranskin gisa agertzen den eskaera-ereduari jarraiki, Inmigrazio zuzendariari bidali behar zaizkio eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan aurkeztu (Donostia-San Sebastián kalea, 1 – 01010 Vitoria – Gasteiz). Aurkeztu zuzenean egin daiteke edo Herri Administrazioen Araubide Jurikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein prozedura erabilita.

2.– Agindu honetan aipatzen diren beken deialdian parte hartu nahi dutenek hogeita hamar (30) laneguneko epea izango dute eskaerak aurkezteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

5. artikulua.– Dokumentazio osagarria.

Ondoko dokumentazioa erantsi beharko da eskaerarekin batera:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren fotokopia.

b) Agindu hau argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez sei hilabeteko administrazio-auzotasuna duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

c) Lizentziaturaren titulu egiaztagarriak eta Inmigrazio-arloan graduatu ondoko ikastaroak egin dituela edo egiten ari dela egiaztatzen duen ziurtagiri edo dokumentua.

d) Curriculum vitae-a, espediente akademikoa barne hartuta.

e) Eginiko gainerako ikasketak edo ikastaroak edota lortu nahi duen bekarako garrantzia berezia duten lanbide-esperientzia, hizkuntzen jakite-maila eta oro har eskatzaileak alegatzen dituen merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak edo dokumentuak.

Merezimendu gisa kontuan hartzeko egiaztatzen diren ikasketek ofizialak eta baliozkotasun akademikoa behar dute izan.

Hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duen dokumenturik ekartzea ezinezkoa bada, dagozkion probak egiteko prest dagoela adieraziko da eskaera-idazkian.

Atzerriko dokumentu guztiak gaztelaniara edo euskarara itzuli behar dira, eta jatorrizko herrialdeak Estatu espainolean duen ordezkaritza diplomatikoak baimendu behar ditu.

f) Beka eskatzea eta espezializazio-arloa hautatzea eragin duen interesa justifikatzen duen memoria.

g) Bekaren iraunaldian ordaindutako lanik egingo ez duela eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura horrelako eta antzeko bekarik lehenagotik eduki ez izana adierazten duen zinpeko aitorpena.

h) Txartelerako argazki bat.

6. artikulua.– Esleipen-irizpideak.

Deialdi honetarako, Hautaketa Batzordeak egingo du aurkezturiko eskaeren balorazioa, ondoko esleipen-irizpideak neurtuz, betiere ondoko baremoari egokituta:

1.– Espediente akademikoa: 25 puntu gehienez.

2.– Esperientzia positiboa izatea gizarteratze eta laneratzeko, edota informazio juridikoko edota azterketa eta esku-hartzeko programen burutzapen eta koordinazioan, betiere generoko edo etorkinen babeseko ikuspegitik, entitate publiko edota pribatu itundurikoen edota Herri Administrazioak diruz lagundurikoen bidez buruturikoak: 25 puntu gehienez.

3.– Ingelesaren eta frantsesaren jakite-maila: 15 puntu gehienez. Hizkuntza Eskola Ofizialaren Gaitasun Agiriarekin lortuko da gehienezko puntuazioa. Ziurtagiri hori ez izaki eta atal horretan puntuak atera nahi dituztenek lehiaketaren fase horretan hizkuntza-azterketa egin diezaieten eskatu beharko dute eskarian. Hori baloratzeko, bertakoak ez diren langile adituen lankidetza eskatu ahal izango du Batzordeak, eta dagozkion balorazio-probak ezarriko dituzte.

4.– Euskararen jakite-maila, 8 puntu gehienez. EGA tituluarekin, Hizkuntza Eskola Ofizialaren Gaitasun Agiriarekin edo Euskal Administrazio Publikoaren 3. Hizkuntza Eskakizunarekin lortuko da gehienezko puntuazioa. Aurreko ziurtagiri egiaztagarriak ez izaki eta atal horretan puntuak atera nahi dituztenek, lehiaketaren fase honetan euskara-azterketa egin diezaieten eskatu behar dute eskarian. Hori baloratzeko, bertakoak ez diren langile adituen lankidetza eskatu ahal izango du Batzordeak, eta dagozkion balorazio-probak ezarriko dituzte.

5.– Informatika-ezagutzak: 12 puntu gehienez.

6.– Lanbide-profilaren egokitasuna: gehienez 15 puntu.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honetan aurreikusten ez den guztirako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean Agindu hau.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari; horretarako, hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116 eta 117. artikuluan ezarritakoaren arabera. Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea ere badago, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; horretarako, bi hilabeteko epea izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 a) eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera (Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen du lege horrek).

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 21a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuak,

JAVIER MADRAZO LAVIN.

ERANSKINA: ESKAERA-EREDUA

Sinatzen duenak ..................................... (bi abizen eta izena), NAN zk. .......................... jaioteguna...........................(e)ko

kalea..................... PK ................ Probintzia ......................... (a/ta)n Lizentziaduna, ................... ..........................an bilduriko beken deialdiaren babespean (EHAA zk ), ondokoa

ESKATZEN DU:

Eta deialdian onartu dezaten, ondokoa

AITORTZEN DU ZINPEAN

Lehena.– Orain arte ez duela izan Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak deituriko ezein beka.

Bigarrena.– Ez dagoela Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza edo laguntzaren ondorioz hasiera emandako itzultzeko edo zigortzeko ezein prozeduraren eraginpean, eta ez duela debekurik Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak lortzeko, diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-haustea dela-eta ezarritako zigor irmoaren ondorioz.

Hirugarrena.– Ez dela ezein soldatapeko lan egiten ari, eta ez duela beste beka edo laguntzarik, eta, oro har, ez dagoela laguntzen deialdi hau arautzen duen oinarrietan bilduriko ezin bateraezintasun-arrazoiren eraginpean.

Laugarrena.– Eskaera honetan bilduriko datu guztiak eta harekin batera doan dokumentazio guztia egiazkoak direla.

Bosgarrena.– Deialdi honen Oinarri arautzaileetan bilduriko arauak onartzen dituela, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzen erregimena onartzen dituztenak ere.

........................(e)n, 2004ko .................ren

(Sinadura)
ESKAERAREN DATUAK

Abizenak: 	

Izena: 	

Jaioteguna: 	

NAN edo IFZ: 	

Helbidea: 	

Herria: 	

PK:	

Erroldan alta emandako eguna:	

Telefonoa:	

Telekopia/faxa:	

Posta elektronikoa: 	

DATU AKADEMIKOAK

Lizentziaduna:	

Zein unibertsitatetan egin dituen ikasketak:	

Espezialitatea: 	

Ikasketak zein urtetan hasi zituen: 	

Ikasketak zein urtetan amaitu zituen:	

Kredituak guztira:	

Ziurtagiri akademikoaren kalifikazioa: 	

Inmigrazio-arloko Graduatu ondoko ikasketak:	

Graduatu ondoko ikasketak zein urtetan hasi zituen:	

Graduatu ondoko ikasketak zein urtetan amaitu zituen:	

Kredituak guztira:	

Kalifikazioa:	

Zein urtetan doktoratu zen: 	

Tesi edo tesinaren izenburua: 	

Graduatu ondoko bestelako ikasketak: 	

Kredituak guztira:	

Zein biltzar, jardunaldi eta mintegitara bertaratu den: 	

Orduak guztira:	

DATU PROFESIONALAK:

Laneko lekua: 	

Zerbitzua: 	

Lanpostua: 	

Harreman-mota: 	

Data:	

Iraupena: 	

EGINIKO LANAK ETA ARGITALPENAK

Izenburua: 	

Non argitaratua: 	

Data:	

BILTZAR, JARDUNALDI ETA MINTEGIETAKO TXOSTENAK

Izendapena: 	

Nork antolatua: 	

Data:	

DAGOZKION ZIURTAGIRIEKIN
EGIAZTATURIKO HIZKUNTZAK

Euskara:	

Ingelesa: 	

Frantsesa: 	

Hizkuntza-azterketa egitea eskatu du:	

Euskara: 	

Ingelesa: 	

Frantsesa: 	

INFORMATIKA EZAGUTZAK

Ikastaroa: 	

Nork emandakoa: 	

Orduak guztira:	

Data:	

IZANDAKO BEKAK, DIRU-LAGUNTZAK
ETA LAGUNTZAK

Entitatea 	

Laguntzaren izendapena 	

Hasiera-data 	

Iraupena 	

BESTELAKO DATU INTERESGARRIAK

Erantsitako dokumentazioa (markatu X batez):

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n NAN edo IFZ

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Erroldatze-ziurtagiria

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Titulu akademiko ofizialaren fotokopia

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Graduatu ondoko eta doktoregoko ikastaroen ziurtagiria

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Kalifikazio eta datekin zehazturiko ziurtagiri akademikoa

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Euskararen tituluaren ziurtagiri egiaztagarria

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Ingelesaren tituluaren ziurtagiri egiaztagarria

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Frantsesaren tituluaren ziurtagiri egiaztagarria

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Informatika-ikastaroetara bertaratu izanaren egiaztagiriak

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Biltzar, jardunaldi eta mintegietara bertaratu izanaren egiaztagiriak

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Eginiko txosten eta argitaraturiko artikuluen kopia

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Eginiko lanen ziurtagiria

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Beka eskatzeko eta espezializazio-arloa hautatzeko arrazoiei buruzko memoria


Azterketa dokumentala