
194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
5236
3068/2004 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik dauden destinoak esleituko dira, eta pertsonal estatutarioa izendatuko da, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, farmakologia klinikoko mediku espezialisten kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 273/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, farmakologia klinikoko mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundetakoak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94 zenbakian, argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekaianren 21eko 152/2004 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, farmakologia klinikoko mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.
Izangaien behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea igarota, eta errekurtso horiek ebatzita, aipatutako deialdiaren 5.8 oinarrian ezarritakoari jarraituz, esleitu beharreko destinoak esleituko dira, eta dagozkien izendapenak egingo dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez; ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehena.– Fakultatibo medikoen lanbide-taldean, farmakologia klinikoko mediku espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan hutsik dauden destinoak betetzeko esleipenak egitea, eta pertsonal estatutarioaren egoerara helduko diren langileen izendapenak egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute, bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:
– Elkargoko inskripzio-egiaztagiria.
– Zinpeko aitorpena edo hitzematea, hau jakinarazteko: ez dela diziplinako espediente baten bidez inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik bereizi, eta ez dagoela gaitasungabetuta zeregin publikoetan jarduteko.
– Mediku-azterketa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa baduela egiaztatzeko.
Horretarako, eskabidean agertzen den helbidera bidaliko den jakinarazpenean adierazten den zerbitzu-erakundeko Laneko Osasun Unitatean ordua eskatu beharko da.
Minusbaliatu-egoera aitortuta duten esleipendunek, berriz, mediku-azterketa horretan egiaztatu behar dute esleitu zaien destinoko lanpostua betetzeko behar besteko gaitasuna badutela; horrez gain, hala dagokionean, txosten berean adierazi beharko da lanpostuan zein moldaketa egin behar den minusbaliatuaren lanari egokitzeko.
Esleipendunak, gorago ezarritako epean, adierazitako dokumentazioa dakartela aurkezten ez badira, edo, dokumentazioa aztertuta, 3.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dagoela ikusten bada, ezin izango dira langile estatutario gisa esleitu zaien lanpostuaren jabe egin, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, hasierako eskaera faltsutzegatik izan dezaketen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie.
Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkeztu ezean dagokion epearen barruan, edo, hala badagokio, emandako luzapenean, hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak galduko dituztela.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzeko ekitaldia bete duten esleipendunak, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuetan esleipendunetako bakoitzari dagokion erakundean.
Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 13a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.
Eranskina / Anexo
Bfe Farmakologia Klinikoa / Fea Farmacología Clínica
Txanda Irekia / Turno Libre
NAN	Izena eta Deiturak	Esleitutako Lanpostua	
DNI	Nombre y Apellidos	Plaza Adjudicada	
14.555.833	Aguirre Gomez, Carmelo	Galdakaoko Ospitalea	
		Hospital Galdakao	
18.943.687	Alfonso Farnos, Maria Iciar	Erakunde Zentrala	
		Organización Central	
RSS