
194. zk., 2004ko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
5233
5/2004 FORU ARAUA, uztailaren 5ekoa, Bergarako Zubillaga Doktorea Eguneko Zentroaren egoitza erosteari buruzkoa.
AZALPENA
2001. urtean, Uliazpi Fundazioa foru organismo autonomoak lokal bat alokatu zuen Bergaran, Deba bailaran bizi ziren pertsonei eguneko zentroaren zerbitzua emateko asmoz.
Errentamendu kontratuak erosketarako aukera ematen du, 2004. urtean amaituko dena.
Hori dela eta, gaur egun, aipatu eguneko zentroan hogei pertsonei ematen zaie zerbitzua. Zerbitzu horrekin jarraitzea egokia denez, erosketarako aukera gauzatu behar da.
2004ko ekitaldian Uliazpi Fundazioak ez du aurrekontu kreditu nahikorik aipatu lokala erosteko. Halere, 2003ko ekitaldia ixtean diruzaintzako gerakin nahikoa dago horretarako. Hori horrela, aurreko ekitaldietan sortutako superabita erabiliko da gizarte zerbitzua emateko ezinbestekoa den lokal bat eros dadin.
1. artikulua.– Uliazpi Fundazioa foru organismo autonomoaren 2004ko Aurrekontuan, onartuta geratu da 700.000 euroko aurrekontu kreditu gehigarria, 0101.010.610.01.00 partidan (Zubillaga Doktorea eguneko zentroaren egoitzaren erosketa).
2. artikulua.– Foru arau honetan baimendutako ordainketako kreditua Uliazpi Fundazioa foru organismo autonomoaren 2003ko ekitaldiko diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko da.
3. artikulua.– Foru arau honek baimendutako kreditua hasierako kreditutzat hartuko da, abenduaren 19ko 22/2003 Foru Arauaren III. tituluaren aplikazioaren ondorioetarako.
AMAIERAKO XEDAPENAK
Lehena.– Diputatuen Kontseiluari baimena ematen zaio behar diren xedapenak egin ditzan foru arau honetan jasotzen den guztia garatu eta exekutatzeko, beti ere departamentuek proposatu ondoren.
Bigarrena.– Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera jarriko da indarrean.
RSS