Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5134

ENKANTE PUBLIKOA, Herrizaingo Sailari atxikitako helikoptero bat besterentzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: X-002/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: Herrizaingo Sailari atxikitako Dauphine SA 365 C3 helikoptero bat besterentzea.

e) Gauzatzeko epea: 40 egun baliodun helikopteroa eramateko.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: enkante publikoa.

4.– Lizitazioaren zenbatekoa: lizitazio-tipoa berrehun eta hamasei mila ehun eta hogeita bi (216.122) eurokoa izango da.

5.– Bermeak: enkantean parte hartzeko, proposamenarekin batera lau mila hirurehun eta hogeita hiru (4.323) euroko fidantza aurkeztu beharko da.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Herrizaingo Saila – Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe Bidea, 18.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio - 48950.

d) Telefonoa: 94 496 80 00.

e) Telefaxa: 94 496 83 04.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko urriaren 18a, 10:00ak.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak: administrazio-baldintza berezien agirian adierazitakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko urriaren 18a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: plikak ireki eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epearen barruan.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: a), b), c). 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2004ko urriaren 25a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: Edozein zalantza tekniko argitu edo helikopteroa ikuskatu nahi izanez gero, Kabinete Teknikoaren Estandarizazio eta Homologazio arloarekin jarri behar da harremanetan. Tf.: 94 496 80 00.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia EEAOra bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 7a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala