Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
5132

EBAZPENA, 2004ko abuztuaren 13koa, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategietarako, landa-eremuen garapen eta egokitzapenerako, eta basogintzarako laguntzak arautzen dituen uztailaren 28ko 166/2000 Dekretuaren 38. artikuluan ingurumena babesteko, paisaia nahiz nekazaritzako eta basogintzako ekonomia kontserbatzeko, eta abereen ongizatea hobetzeko aurreikusita dauden laguntzen deialdia 2004. urterako egin zuen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2004ko martxoaren 26ko Aginduan agertzen diren baliabide ekonomikoen zenbateko berria argitaratzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategietarako, landa-eremuen garapen eta egokitzapenerako, eta basogintzarako laguntzak arautzen dituen uztailaren 28ko 166/2000 Dekretuaren 38. artikuluan ingurumena babesteko, paisaia nahiz nekazaritzako eta basogintzako ekonomia kontserbatzeko, eta abereen ongizatea hobetzeko aurreikusita dauden laguntzen deialdia 2004. urterako egin zuen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2004ko martxoaren 26ko Aginduak (EHAAren 2003ko apirilaren 13ko alea, 68. zk.koa), eta bertan, lehenengo puntuaren bigarren paragrafoak adierazten du agindu horrek xedatutakoarekin bat, laguntzen zenbateko osoa ez dela izango bertan agertzen den kopurutik gorakoa baina aurreko hori gorabehera, kopuru horiek eguneratu egin daitezkeela indarrean dagoen legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak sartzea onartzen bada, eta halakorik gertatuz gero, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez argitaratuko dela onartutako zenbateko berria.

Ahalmen hori erabiliz, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordetzak, beharrezko tramiteak burutu eta gero, laguntza horietarako kredituei 74.948 euro gehitzea erabaki du. Ondorioz, EAEko Aurrekontu Orokorren kargura joango diren laguntzen zenbateko osoa 94.000 eurokoa izango da. Halaber, NBBEFeko Berme Ataleko fondoen kargura ere gehienez beste 94.000 euro eman ahal izango dira. Hortaz, laguntza hauetarako fondoa guztira 188.000 eurokoa da.

Aurretik adierazitakoaren arabera, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, aipatutako zenbateko gehitzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daiteke.

Hori dela bide, ondokoa

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategietarako, landa-eremuen garapen eta egokitzapenerako, eta basogintzarako laguntzak arautzen dituen uztailaren 28ko 166/2000 Dekretuaren 38. artikuluan ingurumena babesteko, paisaia nahiz nekazaritzako eta basogintzako ekonomia kontserbatzeko, eta abereen ongizatea hobetzeko aurreikusita dauden laguntzen deialdia 2004. urterako egin zuen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2004ko martxoaren 26ko Aginduan agertzen diren baliabide ekonomikoen zenbateko berria argitaratzea.

Hori horrela, bidezko kreditu-aldaketa burututa, lehenengo puntuaren bigarren paragrafoko zenbateko berria 94.000 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura doazen laguntzei dagokienez eta beste 94.000 euro, NBBEFeko Berme Ataleko fondoen kargura doazenei dagokienez. Beraz, laguntza hauetara bideraturiko funtsak, guztira, 188.000 eurokoak izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abuztuaren 13a.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea,

ASIER ALBIZU LLUBIA.


Azterketa dokumentala