Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5129

EBAZPENA, 2004ko irailaren 7koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, ikertzaileen hobekuntzarako eta mugikortasunerako programetarako deialdian erabiltzeko zenbateko osoa aldatzekoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko martxoaren 3ko Aginduak (martxoaren 22ko 55 zenbakiko EHAA), ikertzaileen hobekuntzarako eta mugikortasunerako programetarako deia egiten zuen agindua egokitu zuen, 2004. ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Agindu horren 3. artikuluari jarraituz, araututako laguntzak finantzatzeko 340.000 euro erabiliko dira. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, adierazitako kopurua aldatu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera. Deialdia ebatzi aurretik egin beharko da. Horrela gertatuko balitz, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordearen Ebazpen baten bidez emango litzateke horren berri.

Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2004ko martxoaren 3ko Aginduko 3. artikulua bete dadin, hauxe,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Diru-laguntzetarako deialdiko zenbateko osoa aldatzea, zenbateko horri 231.952,00 euro gehituz.

2. artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

KOLDO ARRESE GARCÍA.


Azterketa dokumentala