Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5128

EBAZPENA, 2004ko irailaren 7koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, gai espezifikoetarako ikerketa-taldeak finkatzeko laguntzetarako deialdian erabiltzeko zenbateko osoa aldatzekoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko martxoaren 23ko Aginduak (apirilaren 20ko 73 zenbakiko EHAA), gai espezifikoetarako ikerketa-taldeak finkatzeko laguntzetarako deia egiten zuen agindua egokitu zuen, 2004. ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Agindu horren 3. artikuluari jarraituz, araututako laguntzak finantzatzeko 50.000 euro erabiliko dira. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, adierazitako kopurua aldatu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera. Deialdia ebatzi aurretik egin beharko da. Horrela gertatuko balitz, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordearen Ebazpen baten bidez emango litzateke horren berri.

Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2004ko martxoaren 23ko Aginduko 3. artikulua bete dadin, hauxe,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Diru-laguntzetarako deialdiko zenbateko osoa aldatzea, zenbateko horri 19.376,00 euro gehituz.

2. artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko apean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

KOLDO ARRESE GARCÍA.


Azterketa dokumentala