Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5127

EBAZPENA, 2004ko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Ikertzaileen Prestakuntzarako Programako beken aplikazioak hartzen dituen zentroez bestekoetan egonaldi laburrak egiteko 2004. urtean zehar emango diren laguntzen zenbateko osoa handitzen duena. Beka horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatzen ditu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2003ko azaroaren 25ean emandako Aginduaren bitartez, Ikertzaileen Prestakuntzarako Programako beken aplikazioak hartzen dituen zentroez bestekoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdia egin zen. Beka horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatzen ditu.

Agindu horren 2. artikuluak dioenez, 2004ko ekitaldian emango diren laguntzen zenbatekoa 128.141,00 eurokoa da; aurrekontuak aldatzearen ondorioz, zenbateko hori handitu egiten bada, gorabehera hori Hezkuntza eta Unibertsitate sailburuordearen Ebazpen bidez argitaratuko da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 30eko 174/99 Dekretuak 8.e) artikuluan ezartzen duenaren arabera, Administrazioen eta Zerbitzuen Sailburuordetzak Saileko gastuetarako baimena ematea, indarrean dagoen legeriaren arabera, bere esku du. Ildo horretatik, gastu-espedienteen prestaketa eta koordinaketa egingo du, baita Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordearen onespena behar duten gainerako ekonomiari buruzko espedienteena ere.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Diru-laguntzetarako deialdiko zenbateko osoa aldatzea, zenbateko horri 25.000,00 euro gehituz.

2. artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

KOLDO ARRESE GARCÍA.


Azterketa dokumentala