Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5125

EBAZPENA, 2004ko irailaren 6koa, Hezkuntza sailburuordearena. Honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eta itunpekoetako ikastetxeetako guraso elkarteen federazio eta konfederazioek 2004/05 ikasturtean egingo dituzten ekintza eta proiektuak finantzatzeko laguntzak ematen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko martxoaren 31ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, sail honek honako hau

EBATZI DU:

1. artikulua.– Ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioei 2004/05 ikasturtean zehar egingo dituzten ekintzak finantzatzeko. Ordainketa bi epetan egingo da. Lehenengo ordainketa Ebazpen hau indarrean jarri ondoren egingo da, eta aitortutako zenbatekoaren %80 artekoa izango da. Bestalde, bigarren ordainketa egingo da dirulaguntzaren onuradunek 2004/05 ikasturtean zehar diruz lagundu diren jarduerak burutu, eta haiei dagozkien gastuen frogagiria sailera bidaltzen dutenean. Frogagiria 2005ko ekainaren 30a baino lehen bidali beharko da.

2. artikulua.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu andrearen aurrean. Horretarako epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 6a.

Hezkuntza sailburuordea,

ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.

I. Eraskina / Anexo I

Federakundeak / Federaciones

Udalerria	Erakundearen Izena	1.Ordainketa	2. Ordainketa	Guztira

Municipio	Denominación Entidad	1.º Pago	2.º Pago	Total

Gasteiz	Denon Eskola	56.800,00 Euro	14.200,00 Euro	71.000,00 Euro	

Gasteiz	Fapacne	18.960,00 Euro	4.740,00 Euro	 23.700,00 Euro	

Abanto Zierbena	Serantespean	1.459,20 Euro	364,80 Euro	1.824,00 Euro	

Bilbao	Fapv-Bige	86.880,00 Euro	21.720,00 Euro	 108.600,00 Euro	

Bilbao	Federac Católica De Bizkaia	26.960,00 Euro	 6.740,00 Euro	33.700,00 Euro	

Bilbao	Bizkaiko Ik. Gur. Elk. Federaz.	15.200,00 Euro	3.800,00 Euro	19.000,00 Euro	

Bilbao	Ufepa: Confederac. De Euskadi	15.200,00 Euro	 3.800,00 Euro	19.000,00 Euro	

Bilbao	Ikasge	9.600,00 Euro	2.400,00 Euro	12.000, 00 Euro	

Bilbao	Bide Lagun	1.440,00 Euro	360,00 Euro	 1.800,00 Euro	

Getxo	Elkargarri	1.617,60 Euro	404,40 Euro	2.022, 00 Euro	

Santurtzi	Coordinadora Gidari	1.082,40 Euro	270,60 Euro	1.353,00 Euro	

Loiu	Fapae	1.082,40 Euro	270,60 Euro	1.353,00 Euro	

Donostia	Baikara	45.360,00 Euro	11.340,00 Euro	 56.700,00 Euro	

Donostia	Feguiapa	21.600,00 Euro	5.400,00 Euro	 27.000,00 Euro	

Donostia	Gipuzkoako Ik.Gur.Elk.Feder	11.200,00 Euro	 2.800,00 Euro	14.000,00 Euro	

Ikaztegieta	Federacion Eskola Txikiak	4.800,00 Euro	 1.200,00 Euro	6.000,00 Euro	


Azterketa dokumentala