Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
5124

EBAZPENA, 2004ko irailaren 24koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearena. Beronen bidez probetarako deia egiten da, unibertsitatean lanpostu administratiboetan dauden lan kontratuko langile finkoak karrerako funtzionario bihurtzeko.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeari jarraituz (aldi baterako bosgarren xedapena), funtzionarioak edo lan kontratuko langile finkoak diren Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileek, euren zerbitzu harremanari dagokionaz bestela sailkaturik dauden lanpostuetan daudenean, aukera izango dute, titulazioari dagozkion baldintzak betez gero, lan kontratukoen plantillan sartzeko edo, bestela, dagokion kidegoko funtzionario bihurtzeko, horretarako salbuespen gisa egingo diren proba murriztuak gaindituz gero. Xedapen berberean zehazten da deialdia egingo dela legea indarrean jarri eta hurrengo sei hilabeteen barruan, eta bertan baloratuko direla bai egindako zerbitzuak eta bai kandidatuaren gaitasuna edo egokitasuna froga lezaketenak. Horretaz gainera, hautagaiaren ezagupenak egiaztatzeko beharrezko irizten diren beste proba batzuk ere jarri ahal izango dira.

EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen plantillan bada lan kontratu finkodun langileen talde bat, zeinen kalifikazio juridikoa ez datorren bat euren lanpostuek EHUko lanpostuen zerrendan daukaten izaerarekin. Bestela esanda, lanpostuok karrerako funtzionarioentzat daude definiturik, lanpostu horietako zereginak funtzionarioen eginkizunak direlakoan. Deialdi honen hartzaile diren langileak eginkizun horiexek betetzen egon dira, salbuespenik gabe.

Beraz, deialdi honen helburua da unibertsitate honetako lan kontratuko langile finkoen talde txiki bati araubide juridikoa egokitzea, ondoko oinarrietan adieraziko den hautaketa prozesuaren bidez. Bestalde, esan beharra dago ez dela egingo bosgarren xedapenean aipatzen zen alderantzizko prozesua, hau da, funtzionarioak lan kontratuko langile bihurtzea, ez baitago halako kalifikazio aldaketarik behar duen lanposturik.

Deialdi hau sindikatuekin negoziatu da aldez aurretik, 2004ko irailaren 7an Plangintza Batzordeak egindako bileran. Hala berean, Gobernu Kontseiluak 2004ko irailaren 23ko bileran berretsi zuen.

Hortaz, honen bidez deia egiten dugu EHUko karrerako funtzionario bihurtzeko probetarako (kasu bakoitzean dagokion eskalan), beherago zehazten diren oinarrien arabera. Eta halaxe egiten dugu, otsailaren 25eko 3/2004 Legeko aldi baterako bosgarren xedapena betetzeko, Gobernu Kontseiluak 2004ko irailaren 23ko bileran aurretik berretsita eta eman zaizkidan ahalmenak erabiliz.

OINARRIAK

1.– Helburua.

1.1.– Oinarri hauen helburua da karrerako funtzionario bihurtzeko hautaketa probetarako deia egitea, Euskal Herriko Unibertsitateko lan kontratuko langile finkoak izan arren lanpostuen zerrendaren arabera funtzionario lanpostuak betetzen ari diren langileentzat.

1.2.– Deialdi hau bakarra izango da eta 3/2004 Legeko aldi baterako bosgarren xedapena bigarren paragrafoan zehaztutako epean egingo da.

1.3.– Hautaketa prozesu honetan parte hartzen ez dutenek edo berori gainditzen ez dutenek EHUren zerbitzuan jarraituko dute, lanpostu berberetan eta orain arte izan duten harreman juridiko berberarekin, baina euren lanpostuak "iraungitzeko" lanpostutzat joko dira. Edozelan ere, interesatuek kategoria berbera izango dute, bai eta orain arte izandako eskubide ekonomiko berberak edo bestelakoak ere.

2.– Hautagaiek bete beharreko baldintzak.-

2.1.– Hautaketa prozesu honetan parte hartzeko hautagaiek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) hamazortzi urte beteta izatea

b) Espainiako nazionalitatea izatea, Europako Batasuneko estatu bateko nazionalitatea edo arlo honetan estatu espainiarrarekin indarreko ituna daukan estatu batekoa.

c) bere eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea.

d) diziplina espedientearen bidez administrazio publikotik berezita ez egotea, eta zeregin publikoetarako ezgaiturik ez egotea.

e) legeetan aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasunik ez izatea.

f) EHUko lan kontratuko langile finkoa izatea.

g) lanpostuen zerrendan funtzionarioek betetzeko lanpostutzat agertzen den lanpostu bateko titularra izatea eta lanpostu hori betetzen egotea.

h) dagokion eskalan sartzeko behar den titulazioa izatea, eskalari dagokion sailkapen taldearen arabera, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko Lehen Xedapen Gehigarriari jarraiki. Lehiakidea betetzen dagoen lanpostua lanpostuen zerrendan eskala bitara zabalik dagoenean, nahi duen eskalarako eskatzen den titulazioa aurkeztu beharko du lehiakideak.

2.2.– Ataleko baldintzak betez gero, aurkeztu ahal izango dira probetara, era berean, eszedentzian egonik lanera itzultzea eskatu eta administrazioak eskari hori bete ezin izan dien langileak, euren kategoriako lanpostuak funtzionarioentzat gordeta egoteagatik.

2.3.– Oinarrian adierazitako baldintza guztiak eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira.

3.– Eskaerak

3.1.– Prozesuan parte hartzeko eskariak I. Eranskineko ereduaren bidez aurkeztuko dira, EHUko errektore jaunari zuzenduta, EHUko erregistro orokorretako batean. Aurretik, lehiakideek dagokien tasa ordaindu beharko dute. Hauek dira tasak, eskalaren arabera:

– B eskala: 15,98 euro

– C eskala: 12,76 euro

– D eskala: 9,57 euro

– E eskala: 6,38 euro

Eskubideak ordaintzeko ondoko kontu-korronteetara sartu beharko da dirua, edo egin transferentziak:

– Bizkaian: Bilbao Bizkaia Kutxa. EHU – Pertsonaleko Gerenteordetza Kontu zk: 2095 0292 94 3239002233

– Gipuzkoan: Gipuzkoako Kutxa EHU – Pertsonaleko Gerenteordetza Kontu zk: 2101 0381 01 0010125631

– Araban: Vital Kutxa. EHU – Pertsonaleko Gerenteordetza Kontu zk: 2097 0178 17 0010966911

Hauek dira EHUko erregistro orokorrak: Leioako Campuseko Errektoregokoa; Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren egoitzakoa: Ignacio Barriola eraikina, Elhuyar plaza, 1- Donostia; eta Arabako Campuseko Errektoreordetza: Izardui komandantea k/ 2.– Gasteiz. Bulego hauek, eta Erregistro Orokorra diren EHUko ikastegien zerrenda, 2002ko irailaren 26ko Ebazpenean daude jasota, bai eta Interneteko helbide honetan ere:

www.ehu.es.oficinas_registro.html

Hauxe da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetako erregistro orokorren ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13,00:00etara goizez eta 15:00etatik 16:30era arratsaldez. Ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara.

Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak 38.4. artikuluan ezarrita dauzkan beste bideak erabili ahal izango dira eskariak aurkezteko.

3.2.– Eskariak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.3.– Lehiakideek zehaztu beharko dute eskarian zein eskalatarako nahi duten lehiatu eta, beti ere, 2.1.h) oinarrian zehaztutakoa bete. Ezin izango dira aldi berean bi eskalatarako lehiatu.

3.4.– Eskariarekin batera, kasuan kasuko eskalarako eskatzen den titulazioaren agiria aurkeztu beharko da, bai eta lehiaketa fasean aintzat har litezkeen merezimenduak frogatzeko dokumentuak ere. Eskariak aurkezteko epean aurkeztu eta behar bezala egiaztatutako merezimenduak besterik ez dira aintzat hartuko. EHUn betetako zerbitzuak ez dira egiaztatu behar izango; unibertsitateak berez hartuko ditu kontuan, Pertsonaleko Zerbitzuek dauzkaten datuei erreparatuta.

3.5.– Errakuntza materialak edo egitezko errekuntzak zuzendu ahal izango dira, administrazioak bere kabuz edo interesdunak eskaturik.

4.– Hautagaiek bete beharreko baldintzak.-

4.1.– Eskariak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo hamabost egunen barruan, EHUko Gerentearen ebazpenaren bidez lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda onartuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

4.2.– Behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, lehiakideek hamar eguneko epea izango dute egoki deritzen erreklamazioak jartzeko. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta hurrengo hamar egunen barruan, gerenteak ebazpen baten bidez emango die erantzuna. Lehiakide bakoitzari bere erreklamazioaren erantzuna jakinaraziko zaio.

4.3.– Behin-behineko zerrendari erreklamazioak jartzeko epea amaitu eta hamar eguneko epean, onartutako lehiakideen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Ebazpen horren aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke EHUko gerenteari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan; bestela, zuzenean aurka egin daiteke jurisdikzio horretako dagokion Bilboko epaitegian, hilabete biko epean.

5.– Epaimahaia

5.1.– Hauek izango dira epaimahaiaren osakide titularrak:

Epaimahaiko burua: gerentea, edo hark bere ordez izendatzen duena

Epaimahaikideak:

– EHUko gerenteorde bat

– A/B taldeetako karrerako funtzionario bi

– langileen ordezkari bat

Idazkaria: A/B taldeko karrerako funtzionario bat

Era berean, titularren ordezkoak ere izendatuko dira. Horietako bakoitzak dagokion titularraren ezaugarri berak izango ditu. Kide guztiek, titularrek nahiz ordezkoek, maila ertaineko edo goi mailako titulazioa izan beharko dute.

5.2.– Epaimahaiaren osaera lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko da.

5.3.– Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezik. Idazkariak hitza baino ez du izango. Epaimahaiak bertaratutako kideen botoen gehiengoaz hartuko ditu erabakiak. Hainbanaketa dagoenean epaimahaiko buruak erabakiko du.

5.4.– Epaimahaia eratu eta jardun ahal izateko ezinbestekoa izango da epaimahaiko burua eta idazkaria (edo euren ordezkoak) eta epaimahaiko kideen erdiak (edo euren ordezkoak) bertan egotea.

5.5.-Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. artikuluan aipatutako egoeraren bat gertatzen denean lehiakideek errefusatu ahal izango dituzte epaimahaiko kideak eta epaimahaikideek ez dute hartuko parte prozeduran.

5.6. Euskara probetarako HAEEren ordezkari bat izendatuko da.

5.7. Epaimahaiak egoki deritzen neurriak hartuko ditu oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen guztirako eta berak ebatziko ditu oinarrion interpretazio eta aplikazioaz sor daitezkeen zalantzak. Era berean, aholkularien laguntza erabili ahal izango du hori beharrezkoa iruditzen bazaio prozesua egoki bete dadin.

6.– Hautaketa prozesua.

Fase bi izango ditu: lehiaketa fasea eta oposizio fasea. Lehiaketa fasean lehiakideak betetako zerbitzuak eta aurkeztu eta egiaztatu dituen merezimenduak baloratuko dira, beherago zehazten den baremoaren arabera. Oposizio fasean ebaluatuko da lehiakidearen egokitasuna eta gaitasuna lortu nahi duen eskalako zereginak betetzeko.

6.1.– Lehiaketa fasea. Merezimenduen baremoa.-

6.1.1.– Antzinatasuna:

– EHUn lan kontratuko langile edo funtzionario gisa egindako benetako zerbitzuen urte bakoitzeko edo 6 hilabetetik gorako tarte bakoitzeko, 3 puntu. Gehienez ere 30.

– Beste administrazio publiko batzuetan funtzionario edo lan kontratuko langile gisa betetako zerbitzuen urte edo 6 hilabetetik gorako tarte bakoitzeko, 10 puntu.

– 6.1.1. atal honetan gehienez ere 30 puntu eman ahal izango dira.

6.1.2.– Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak:

– Gehienez ere 10 puntu emango dira ikastaroengatik honako erakundeok antolatu edo homologatuak direnean: EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklatzerako Batzordea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, administrazio publikoko beste eskola batzuk edo beste unibertsitate batzuk, baldin eta ikastaroen edukiek zerikusia badaukate lehiatzaileak lortu nahi duen eskalako zereginekin.

–8 ordutik 20 ordura bitartean iraun duten ikastaroak: 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko.

–20 ordutik 40 ordura bitartean iraun duten ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.

– 40 ordutik 80 ordura bitartean iraun duten ikastaroak: 3 puntu ikastaro bakoitzeko.

– 80 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 6 puntu ikastaroko.

6.1.3.– Titulazio akademikoak:

Beste titulazio akademiko batzuk, lehiatzaileak lortu nahi duen eskalarako eskatzen direnaz gainera, baldin eta maila berekoak edo goragokoak badira: 2,5 puntu titulazio bakoitzeko, eta gehienez 5 puntu.

6.1.4.– Euskara:

d.1) Menpekoen eta administrazio laguntzaileen eskaletarako (E eta D taldeak):

– 1. hizkuntza eskakizuna: 4 puntu

– 2. hizkuntza eskakizuna: 6 puntu

– 3. hizkuntza eskakizuna: 8 puntu

– 4. hizkuntza eskakizuna: 10 puntu

d.2) Gainerako eskaletarako (C eta B taldeak):

– 1. hizkuntza eskakizuna: 2 puntu

– 2. hizkuntza eskakizuna: 6 puntu

– 3. hizkuntza eskakizuna: 12 puntu

– 4. hizkuntza eskakizuna: 20 puntu

6.2.– Lehiaketa fasea.

6.2.1.– Lehiakideek proba bat egin beharko dute. Probak zati bi izango ditu: bata teorikoa eta bestea praktikoa, lehiatzaileek dagokien eskalan sartzeko behar diren ezagutzak dituzten ala ez egiaztatzekoa.

Probaren zati teorikoan lehiakideek galde sorta bat erantzun beharko dute, idatziz, galdera bakoitzerako proposatzen diren erantzunen artean bat hautatuz. Galderak II. Eranskineko gaiei buruzkoak izango dira.

Zati praktikoaren bidez ebaluatuko dira lehiatzaileen ezagutzak, lortu nahi duten eskalako ohiko eginkizunak (batez ere euren arlokoak) betetzeko adinakoak diren jakiteko.

6.2.2.– Proba hau baztergarria izango da eta bertan 0 puntutik 100 puntura bitartean lortu ahal izango dira. Gainditzeko, gutxienez 50 puntu lortu beharko dira.

6.2.3.–Epaimahaiak erabakiko ditu alde teorikoaren nahiz praktikoaren edukiak, bai eta zati bakoitzari zenbat puntu emango zaizkion ere. Puntuazio bien arteko aldea ezin izango da izan 20 puntu baino handiagoa. Halaber, epaimahaiak erabakiko du zenbat denbora izango duen lehiakideak zati bakoitza egiteko, eta, edozelan ere, saio bakarrean egingo ditu biak. Era berean, epaimahaiak zehaztuko du probarako lekua, eguna eta ordua.

7.– Gainditu dutenen zerrenda.

7.1.– Behin betiko sailkapena lehiakide bakoitzak fase bietan lortutako puntuazioen batuketaren arabera egingo da. Prozesua amaituta, epaimahaiak hautatuen zerrenda argitaratuko du, puntuazioaren arabera ordenatuta eta unibertsitateko gerenteari bidaliko dio, pertsona horiek karrerako funtzionario izendatzeko proposamenarekin batera, bakoitza dagokion eskalan. Hainbaketarik egonez gero, oposizio fasean puntuazio handiena lortu duena jarriko da lehena.

8.– Eskaerak aurkezteko era.

8.1. Izendapena egin baino lehenago, aukeratuak izan diren lehiakideek beherago zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Pertsonaleko Gerenteordetzan, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Hogei eguneko epea izango dute, horretarako hautatuen zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentuak:

a) Nortasun-agiriaren fotokopia.

b) zinpeko aitorpena, honakoak adierazten dituena: lehiakidea ez dela administrazio publikotik bereizia izan diziplina espedientearen bidez, ez dutela ezgaitu funtzio publikoan aritzeko, eta ez daukala herri administrazioetako langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasunik.

c) deialdian parte hartzeko eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua

d) osasun ziurtagiri ofiziala, adierazten duena interesatuak ez daukala gaixotasunik eta eragozpen fisikorik, eginkizunak betetzea eragozten dionik.

e) hizkuntza eskakizunaren ziurtagiria.

8.2.– Epe horretan dokumentazioa aurkezten ez dutenak (ezinbesteko kasuetan izan ezik) edo, dokumentazioa aurkeztu arren, baldintza guztiak betetzen ez dituztenak ezin izango dira karrerako funtzionario izendatuak izan, eta baliogabetu egingo dira bide horretan egindako ekintza guztiak. Gainera, lehiakideak iruzurrik egin badu, erantzukizunak eskatu ahal izango zaizkio.

8.3.– Baldintzak betetzearen ziurtagirien fotokopiak legez konpultsaturik aurkezten ez badira, dokumentuok jasotzen dituen unibertsitateko bulegariak erkatuko ditu jatorrizko agiriekin.

9.– Lehiakideak karrerako funtzionario izendatzea.

9.1.– Dokumentuak aurkezteko epea amaitu ondoren, EHUko errektoreak karrerako funtzionario izendatuko ditu, ebazpen baten bidez, aukeratutako lehiakideak. Ebazpena EHAAn argitaratuko da.

9.2.– Izendatutako pertsonak Pertsonaleko Gerenteordetzan egingo dira postuen jabe hilabeteko epean, izendapen-ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

9.3.– Epearen barruan plazaren jabe egiten ez direnek lanposturako eskubidea galduko dute.

9.4.– Funtzionario estatusa lortuta, langilea lanpostu horri atxikita geratuko da, eta dagokion eskalako EHUko plantillan sartuta geratuko da.

10.– Gorabeherak.

10.1 Epaimahaiak eskumena dauka oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen guztian sor litezkeen zalantzak ebazteko, eta hautaketa prozesua ondo bete dadin behar diren erabakiak hartzeko.

10.2. Deialdia, oinarriak eta haietatik nahiz epaimahaiaren jardunetik sor litezkeen egintza administratiboak inpugnatu ahal izango dira, 4/1999 Legeak aurreikusitako epean eta moduetan (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatu zuen).

Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Euskal Herriko Unibertsitateko gerenteari hilabeteko epean; bestela, zuzenean aurka egin dakioke Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Errektorea,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
I. ERANSKINA / ANEXO I
UNIBERTSITATEAN LANPOSTU ADMINISTRATIBOETAN DAUDEN LAN KONTRATUKO LANGILE FINKOAK KARRERAKO FUNTZIONARIO BIHURTZEKO ESKARIA
SOLICITUD DE ADMISION A LAS PRUEBAS SELECTIVAS PARA EL ACCESO A LA CONDICIÓN DE FUNCIONARIO DE CARRERA DE LA UPV/EHU DEL PERSONAL LABORAL FIJO DE LA MISMA TITULAR DE PUESTOS DE NATURALEZA ADMINISTRATIVA

I. NORBERAREN DATUAK / I. DATOS PERSONALES

Lehenengo deitura / Primer Apellido	Bigarren deitura / Segundo Apellido	Izena / Nombre

Jaiotze-data / Fecha de Nacimiento	NAN zk. / D.N.I.	Telefonoa / Teléfono

Helbidea / Domicilio	Udelerria 	Probintzia 	 Posta-kodea

	Municiplo	Provincia	Código Postal

II. ESKATZAILEAREN LANPOSTUA / II. PUESTO DE TRABAJO DEL QUE ES TITULAR

LANPOSTUA / PUESTO DE TRABAJO	LANGUNEA / DESTINO

III. ESKATZAILEAK LORTU NAHI DUEN ESKALA / III. ESCALA A LA QUE ASPIRA

n B taldea: Artxibo, biblioteka eta museoetako laguntzaileak / Grupo B: Ayudantes de Archivo, Bibliotecas y Museos

n B taldea: Unibertsitateko gestioa / Grupo B: Gestión Universitaria

n C taldea: Administraria / Grupo C Administrativo

n D taldea: administrazio laguntzailea / Grupo D: Auxiliar Administrativo

n E taldea: menpekoak / Grupo E: Subalterno

IV. TITULU AKADEMIKOAK / IV. TITULOS ACADEMICOS

Tituluak	Noiz lortuak

Títulos	Fecha de Obtención

V. EUSKARA MAILA / V. CONOCIMIENTO DE EUSKARA

Lortutako HE	Lortu nahi den HE

Perfil acreditado	Perfil que desea acreditar

n 1 – n 2. – n 3 – n 4 - n EGA edo baliokidea / EGA o equivalente 	n 1 – n 2. – n 3 – n 4

Behean sinatzen duenak honen bidez eskatzen du eskari honetan aipatzen diren probetarako onartua izatea.

Era berean, sinatzaileak adierazten du eskari honetan jarritako xehetasun guztiak egiazkoak direla, eta deiaren oinarri-arauek eskatutako baldintzak betetzen dituela.

.........................(e)an, 2004.ko

El abajo firmante solicita ser admitido a las pruebas selectivas a que se refiere la presente solicitud.

Asimismo, declara que son ciertos los datos consignados en esta solicitud y que reúne las condiciones exigidas en las bases de la convocatoria

En ......................., a ...... de .................de 2004.

Sinaturik: / Firmado:

EHUko ERREKTOREA / EXCMO. SR. RECTOR DE LA UPV

II. ERANSKINA
GAI ZERRENDA
B ESKALA: "ARTXIBO, BIBLIOTEKA ETA MUSEOETAKO LAGUNTZAILEAK"

I.– Zuzenbide politiko eta administratiboa:

1. gaia.– 1978ko Konstituzioa. Egitura eta edukia. Atariko titulua: printzipio nagusiak Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak.

2. gaia.– Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak: antolaketa eta eskumenak. Estatuaren eta autonomia erkidegoen eskumenen arteko mugak.

3. gaia.– Lege indarra duten xedapenak. Arautegia. Administrazioaren egintza: kontzeptua eta motak, bete beharra eta etendura, betearaztea, arrazoitzea eta jakinarazpena.

4. gaia.– Administrazio prozedurei buruzko printzipio nagusiak. Administrazio eta Prozedura Legea: funtsezko edukiak Denbora administrazio prozeduran: egun eta ordu baliodunak, epeen zenbaketa. Dokumentuak jaso eta erregistratzea.

5. gaia.– Administrazio prozedura orokorra: prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazio errekurtsoak: kontzeptua eta motak.

6. gaia.– Administrazio kontratuak: kontzeptua eta motak. Administrazio kontratuen inguruko funtsezko gaiak.

7. gaia.– Administrazioaren erantzukizuna ondarearen arloan. Oinarria eta abiapuntua. Kalte ordainen eraginkortasuna. Erantzukizun akzioa.

II.– Euskal Zuzenbide Publikoa:

8. gaia.– Euskal Autonomia Estatutua. Atariko Titulua. Euskadiren eskumenak, batez ere hezkuntza, unibertsitate eta ikerketan.

9. gaia.– Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak. Lehendakaria. Lurralde historikoetako erakundeak. Ekainaren 30eko 7/1981 Legea, Jaurlaritzari buruzkoa.

III.– Funtzio publikoa.

10. gaia.– Funtzio publikoaren erreformarako neurriei buruzko 30/1984 Legea: egitura eta eduki orokorra.

11. gaia.– Euskal Funtzio Publikoaren Legea (I): egitura eta edukia, aplikazio eremua. Lanpostuen zerrendak. Administrazioko langileak. Funtzionarioen kidegoak eta titulazio taldeak. Langileen aukeraketa. Funtzionariotza lortzea eta galtzea. Funtzionarioen egoerak. Langileen errolda. Lanpostuak betetzea.

12. gaia.– Euskal Funtzio Publikoaren Legea (II): funtzionario publikoen eskubideak eta eginkizunak. Lansariak. Erantzukizunak. Zentzapide errejimena. Elkartuezinak. Hizkuntza Normalkuntza.

I.V.– Euskal Herriko Unibertsitatea:

13.– gaia.– Arauak: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea, eta EHUko Estatutuak (abenduaren 23ko 322/2003 Dekretua): eduki nagusiak, batez ere administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez.

14. gaia.– Titulazio taldeen eskalak EHUn eta plantillaren antolaketa. Lanpostuen zerrenda. Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena: oinarrizko edukiak. Hizkuntza eskakizunak.

15. gaia.– EHUren egitura: administrazio orokorra, unibertsitateko campusak, ikastegiak eta sailak: oinarrizko ezaugarriak. Zerbitzuen antolaketa eta gestioa. EHUko organo orokorrak.

V.– Unibertsitate Biblioteka:

16. gaia.– Unibertsitate biblioteka: kontzeptua eta eginkizuna. Egitura eta zerbitzuak.

17. gaia.– Unibertsitate biblioteketan bibliografia hautatu eta baloratzeko irizpide eta prozedurak. Bildumen gestioa eta ebaluazioa unibertsitate biblioteketan.

18. gaia.– Internet zerbitzuen aplikazioa biblioteketan. Informazioa bilatzea sarean. Informazioaren edizioa eta informazioa eskuratzeko zerbitzuak. Interneten beste erabilera batzuk biblioteketan.

19. gaia.– Unibertsitate biblioteken eta biblioteka zientifikoen arteko lankidetza: eremuak eta metodoak, produktuak eta elkarlaneko zerbitzuak. Egoera eta egungo joerak Espainian.

20. gaia.– Unibertsitate biblioteken eginkizuna pertsonak hezi eta prestatzeko.Gaur egungo biblioteka, aldatuz doan goi mailako irakaskuntzaren tresna. Liburuzaina, hezitzaile.

21. gaia.– Unibertsitate bibliotekak erabiltzaileei eskainitako zerbitzuak: erreferentzia eta informazio bibliografikoa, informazioaren zabalkunde selektiboa eta erabiltzaileen prestakuntza. Dokumentua eskuratzekoa, biblioteken arteko mailegua etab. Unibertsitate biblioteka baten web orria

22. gaia.– Bibliografia eta informazio iturriak: definizioa eta helburuak. Informazio iturriak giza zientzietan eta gizarte zientzietan. Informazio iturriak biomedikuntzan. Informazio iturriak zientzian eta teknologian.

23. gaia.– Biblioteka hibridotik biblioteka digitalera. Biblioteka zerbitzuen gestio automatizatua.

GAI ZERRENDA
B ESKALA: "UNIBERTSITATE GESTIOA"

I.– Zuzenbide politiko eta administratiboa:

1. gaia.– 1978ko Konstituzioa. Egitura eta edukia. Atariko titulua: printzipio nagusiak Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak.

2. gaia.– Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak: antolaketa eta eskumenak. Estatuaren eta autonomia erkidegoen eskumenen arteko mugak.

3. gaia.– Antolaketa juridikoaren iturri sistema. Lege indarra duten xedapenak. Arautegia. Arauak egiteko ahalmenaren mugak.

3. gaia.– Administrazio eta Prozedura Legea. Administrazio prozedura erkideari buruzko printzipio nagusiak. Administrazioaren egintza: kontzeptua, osagaiak eta motak. Administrazioaren egintzen eraginkortasuna eta balioa, jakinarazpena eta argitalpena. Administrazioaren egintza: kontzeptua, osagaiak eta motak. Administrazio prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazioaren eta bertako langileen erantzukizuna.

4. gaia.– Denbora kontuak: epe mugak eta epeak. Dokumentuak jaso, erregistratu eta artxibatzea. Herritarren eskubidea artxibo eta erregistroetara jotzeko. Administrazio isiltasuna.

5. gaia.– Administrazio errekurtsoak. Errekurtso gaia, errekurtso motak eta arrazoiak, epeak eta ebazpen formulak. Akzio zibiletara eta lan akzioetara jo aurretiko erreklamazioak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa.

6. gaia.– Administrazio kontratuak: kontzeptua eta motak. Kontratista hautatzea. Kontratistaren eta administrazioaren eskubide eta betebeharrak. Obra kontratua. Hornidura kontratua. Bestelakoak. Kontratazio Mahaia.

7. gaia.– Administrazioaren erantzukizuna ondarearen arloan. Oinarria eta abiapuntua. Konponketaren eraginkortasuna. Erantzukizun ekintza.

II.– Euskal Zuzenbide Publikoa:

8. gaia.– Euskal Autonomia Estatutua: Atariko Titulua eta Euskadiren eskumenak. Ekonomia Ituna.

9. gaia.– Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak. Lehendakaria. Lurralde historikoetako erakundeak. Ekainaren 30eko 7/1981 Legea, Jaurlaritzari buruzkoa.

III.– Funtzio publikoa.

10. gaia.– Funtzio publikoaren erreformarako neurriei buruzko 30/1984 Legea: egitura eta eduki orokorra.

11. gaia.– Euskal Funtzio Publikoaren Legea (I): egitura eta edukia, aplikazio eremua. Lanpostuen zerrendak. Administrazioko langileak. Funtzionarioen kidegoak eta titulazio taldeak. Langileen aukeraketa. Funtzionariotza lortzea eta galtzea. Funtzionarioen egoerak. Langileen errolda. Lanpostuak betetzea.

12. gaia.– Euskal Funtzio Publikoaren Legea (II): funtzionario publikoen eskubideak eta eginkizunak. Lansariak. Erantzukizunak. Zentzapide errejimena. Elkartuezinak. Hizkuntza Normalkuntza.

II.– Antolaketa eta gestioa:

13. gaia.– Aurrekontua: kontzeptua eta motak. Aurrekontu zikloa. Programaka antolatutako aurrekontua: kontzeptua eta helburuak. Programazioa, aurrekontua egitea eta kontrola.

14. gaia.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak Printzipioak eta egitura. Aurrekontuok egiteko eta onartzeko prozedura. Kreditu motak. Aurrekontuetan aldaketak egiteko araubidea. Aurrekontu orokorren kitapena.

15. gaia.– Aurrekontua gauzatzea eta administrazioko kontratazioa. Gastuaren antolaketa eta ordainketen antolaketa. Organo eskudunak. Prozeduraren faseak.

16. gaia.– Administrazio lanaren programazioa eta kontrola. Edozein lan programaren oinarrizko osagaiak. Ebaluazio eta kontrol modalitateak. Teknologia berriak administrazio gestioetan. Baliabide informatikoen erabilera: kontzeptu nagusiak eta abantailak.

17. gaia.– Lan arloko legeria: harreman indibidualak eta kolektiboak. Langileen Estatutua: eremua eta iturriak. Lan kontratua eta kontratuen tipologia.

18. gaia.– Gizarte Segurantzaren sistema: funtsezko ezaugarriak. Legeria orokorra. Gizarte Segurantzak emandako babesa. Gizarte Segurantzak babeste dituen gorabeherak. Prestazioak: kontzeptua eta motak. Prestazioen ezaugarriak. Ezintasun iragankorra. Ezintasun iraunkorra.

IV.– Euskal Herriko Unibertsitatea

19. gaia.– Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea, eta EHUko Estatutuak (abenduaren 23ko 322/2003 Dekretua) Unibertsitatea Antolatzeko 6/2001 Legea: funtsezko edukiak.

20. gaia.– EHUren egitura: administrazio orokorra, unibertsitateko campusak, ikastegiak eta sailak, unibertsitateko ikerketa institutuak.

21. gaia.– EHUko organo orokorrak.

22. gaia.– Lan baldintzen hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa (indarrekoak). Hizkuntza eskakizunak. 14. gaia.– Lanpostuen zerrenda. Titulazio taldeen eskalak eta plantillaren antolaketa EHUn.

23. gaia.– Zerbitzuen antolaketa eta gestioa. Unibertsitatearen ekonomia eta finantza araubidea.

GAI ZERRENDA
C ESKALA: ADMINISTRARIAK

I.– Zuzenbide politiko eta administratiboa:

1. gaia.– 1978ko Konstituzioa. Atariko titulua: printzipio nagusiak. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak.

2. gaia.– Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak: antolaketa eta eskumenak. Estatuaren eta autonomia erkidegoen eskumenen arteko mugak.

3. gaia.– Administrazio prozedura erkidearen printzipio nagusiak. Administrazioaren egintza: kontzeptua, osagaiak eta motak. Administrazioaren egintzen eraginkortasuna eta balioa, jakinarazpena eta argitalpena. Administrazioaren egintza: kontzeptua, osagaiak eta motak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera: ideia orokorrak. Administrazioaren eta bertako langileen erantzukizuna.

4. gaia.– Administrazio prozedura erkidearen xehetasunak: denbora. Epe-mugak eta epeak. Dokumentuak jaso, erregistratu eta artxibatzea. Herritarren eskubidea artxibo eta erregistroetara jotzeko. Administrazio errekurtsoak. Errekurtso gaia, errekurtso motak eta arrazoiak, epeak eta ebazpen formulak. Akzio zibiletara eta lan akzioetara jo aurretiko erreklamazioak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: ideia nagusiak.

5. gaia.– Administrazio kontratazioa: oinarrizko ezaugarriak.

II.– Gestioa eta komunikazioa:

6. gaia.– Administrazio lanaren programazioa eta kontrola. Edozein lan programaren oinarrizko osagaiak. Ebaluazio eta kontrol modalitateak. Teknologia berriak administrazio gestioetan. Baliabide informatikoen erabilera: kontzeptu nagusiak eta abantailak.

7. gaia.– Dokumentuak normalizatu, sailkatu eta artxibatzea. Artxiboen funtzionamendua, sarrerak, irteerak, itzulketak.

8. gaia.– Komunikazioa administrazioan: administrazioko hizkeraren erabilera egokia. Komunikazio motak: ahozkoa, telefono bidezkoa eta idatzia. Dokumentu idatzien edukia eta itxura: jakinarazpenak, eskariak, ziurtagiriak etab. Herritarrarentzako informazioa. Herritarrekiko harreman zuzena. Herritarrekin jarduteko trebetasunak: harrera egitea, eskaria aztertzea eta erantzuna ematea.

9. gaia.– Aurrekontua: kontzeptua eta motak. Aurrekontu zikloa. Programaka antolatutako aurrekontua: kontzeptua eta helburuak. Programazioa, aurrekontua egiteko prozesua eta kontrola.

10. gaia.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak Printzipioak eta egitura. Aurrekontuok egiteko eta onartzeko prozedura. Kreditu motak. Aurrekontuetan aldaketak egiteko araubidea. Aurrekontu orokorren kitapena.

11. gaia.– Langileen Estatutua: eremua eta iturriak. Lan kontratua. Iraupen jakineko kontratuak.

12. gaia.– Gizarte Segurantzaren sistema: oinarrizko ezaugarriak. Langileen afiliazioa: altak eta bajak. Gizarte Segurantzak emandako babesa, babestutako gorabeherak Kreditu motak. Ezintasun iragankorra.

III.– Euskal Zuzenbide Publikoa:

13. gaia.– Euskal Autonomia Estatutua. Atariko Titulua. Euskadiren eskumenak, batez ere hezkuntza, unibertsitate eta ikerketan.

14. gaia.– Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak. Lehendakaria. Lurralde historikoetako erakundeak. Ekainaren 30eko 7/1981 Legea, Jaurlaritzari buruzkoa.

IV.– Funtzio publikoa.

15. gaia.– Funtzio publikoaren erreformarako neurriei buruzko 30/1984 Legea: egitura eta eduki orokorra.

16. gaia.– Euskal Funtzio Publikoaren Legea (I): egitura eta edukia, aplikazio eremua. Lanpostuen zerrendak. Administrazioko langileak. Funtzionarioen kidegoak eta titulazio taldeak. Langileen hautaketa. Funtzionariotza lortzea eta galtzea. Funtzionarioen egoerak. Langileen errolda. Lanpostuak betetzea.

17. gaia.– Euskal Funtzio Publikoaren Legea (II): funtzionario publikoen eskubide eta eginbeharrak. Erantzukizunak eta zentzapide errejimena. Lansariak. Elkartuezinak. Hizkuntz normalkuntza.

V.– Euskal Herriko Unibertsitatea

18. gaia.– Arauak: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea, eta EHUko Estatutuak (abenduaren 23ko 322/2003 Dekretua): ideia nagusiak, batez ere administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez.

19. gaia.– Titulazio taldeen eskalak EHUn eta lanpostuen zerrenda. Plantillaren antolaketa. Plantillaren antolaketa.

20. gaia.– Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena: oinarrizko edukiak. Hizkuntza eskakizunak.

21. gaia.– EHUren egitura: administrazio orokorra, unibertsitateko campusak, ikastegiak eta sailak: oinarrizko ezaugarriak. Zerbitzuen antolaketa eta gestioa. EHUko organo orokorrak: ideia nagusiak.

GAI ZERRENDA
D ESKALA: "ADMINISTRAZIO LAGUNTZAILEAK"

I.– Zuzenbide politiko eta administratiboa:

1. gaia.– 1978ko Konstituzioa: printzipio nagusiak, eskubideak eta eginbeharrak.

2. gaia.– Euskal Autonomia Estatutua. Ideia nagusiak. Atariko titulua: izena eta osaera; lurraldea: kontzeptua, beste lurralde batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko aukera; lurralde guztien erakundeen egoitzak; euskara; euskal herritarren eskubide eta eginbeharrak. Euskadiren eskumenak. Euskadiren aginteak: Legebiltzarra, lehendakaria, Eusko Jaurlaritza.

3. gaia.– Administrazioren egintza. Administrazio prozedurari buruzko printzipio nagusiak.

4. gaia.– Administrazio prozedura erkidearen faseak. Denbora administrazio prozeduran: egun eta ordu baliodunak, epeen zenbaketa, dokumentuak jaso eta erregistratzea, komunikazioak eta jakinarazpenak.

II.– Funtzionario publikoak Euskal Funtzio Publikoaren Legean.

5. gaia.– Aplikazio eremua eta euskal administrazio publikoetako langileak. Lanpostuen zerrendak. Funtzionarioen kidegoak eta titulazio taldeak.

6.– gaia.– Funtzionarioen eskubideak eta eginkizunak, administrazio karrera, lansariak eta administrazio egoerak: kontzeptu nagusiak. Zentzapen errejimena: oinarrizko ezaugarriak. Hizkuntza normalkuntza.

III.– Administrazio gestioa:

7. gaia.– Administrazio lanaren sinplifikazioa. Dokumentuak sailkatu eta artxibatzea. Ideia nagusiak. Sailkapen sistema, dokumentuak sailkatzeko moduak, artxibo motak, artxiboen funtzionamendua (sarrera, irteera eta itzulketak): ideia nagusiak.

8. gaia.– Komunikazioa administrazioan eta herritarrekiko harremana: oinarrizko ezaugarriak.

9. gaia.– Erregistro orokorrak, lanaldia eta egutegia, ikastetxeak zabaldu eta ixteko sasoiak, administrazio atalen antolaketa, egitura eta funtzionamendua.

IV.– Euskal Herriko Unibertsitatea:

10.– gaia.– Arauak: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea, eta EHUko Estatutuak (abenduaren 23ko 322/2003 Dekretua): ideia nagusiak, batez ere administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez.

11. gaia.– Titulazio taldeen eskalak EHUn eta lanpostuen zerrenda. Plantillaren antolaketa.

12. gaia.– Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena: oinarrizko edukiak. Hizkuntza eskakizunak.

13. gaia.– EHUren egitura: administrazio orokorra, unibertsitateko campusak, ikastegiak eta sailak: oinarrizko ezaugarriak. Zerbitzuen antolaketa eta gestioa.

14. gaia.– EHUko organo orokorrak: ezaugarri orokorrak.

GAI ZERRENDA
E TALDEA: "MENPEKOAK"

I.– Zuzenbide politiko eta administratiboa:

1. gaia.– Espainiako Konstituzioa: printzipio nagusiak, eskubideak eta eginbeharrak.

2. gaia.– Euskal Autonomia Estatutua. Ideia nagusiak: Atariko titulua: izena eta osaera; lurraldea: kontzeptua, beste lurralde batzuk euskal autonomia erkidegoan sartzeko aukera; lurralde guztien erakundeen egoitzak; euskara; euskal herritarren eskubide eta eginbeharrak; Euskadiren eskumenak. Euskadiren aginteak: Legebiltzarra, lehendakaria, Eusko Jaurlaritza.

3. gaia.– Administrazioren egintza. Administrazio prozedurari buruzko printzipio nagusiak.

4. gaia.– Administrazio prozedurei buruzko printzipio orokorrak. Denbora administrazio prozeduran: egun eta ordu baliodunak, epeen zenbaketa, dokumentuak jaso eta erregistratzea, komunikazioak eta jakinarazpenak.

II.– Funtzionario publikoak Euskal Funtzio Publikoaren Legean.

5. gaia.– Aplikazio eremua, euskal administrazio publikoetako langileak, langileen zerrendak. Funtzionarioen kidegoak eta titulazio taldeak.

6. gaia.– Funtzionarioen eskubideak eta eginbeharrak, administrazio karrera, lansariak eta administrazio egoerak: kontzeptu nagusiak. Funtzionarioen zentzapen errejimena: ideia orokorrak. Hizkuntza normalkuntza.

III.– Euskal Herriko Unibertsitatea:

7. gaia.– Arauak: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea, eta EHUko Estatutuak (abenduaren 23ko 322/2003 Dekretua): ideia nagusiak, batez ere administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez.

8. gaia.– Titulazio taldeen eskalak EHUn eta lanpostuen zerrenda. Plantillaren antolaketa.

9. gaia.– Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena: oinarrizko edukiak. Hizkuntza eskakizunak.

10. gaia.– EHUren egitura: administrazio orokorra, unibertsitateko campusak, ikastegiak eta sailak: oinarrizko ezaugarriak. Zerbitzuen antolaketa eta gestioa. EHUko organo nagusiak: ideia orokorrak.

11. gaia.– Erregistro orokorrak, lanaldia eta egutegia, ikastetxeak zabaldu eta ixteko sasoiak, administrazio atalen antolaketa, egitura eta funtzionamendua.

12. gaia.– Komunikazioa administrazioan eta herritarrekiko harremana: oinarrizko ezaugarriak.


Azterketa dokumentala