Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arabako Foru Aldundia
5123

IRAGARKIA, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Pertsonal Laguntzailearen zerbitzu buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurraldearen Aldizkari Ofizialean (2004ko irailaren 27a, 112 zk.), Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Pertsonal Laguntzailearen zerbitzu buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesatuek, Lehendakaritzako foru diputatuaren izenean, Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte euren eskabideak, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 17a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

JOAQUÍN ERVITI ORTIZ.


Azterketa dokumentala