Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
5122

EBAZPENA, 2004ko irailaren 6koa, Segurtasun Sailburuordearena. Beraren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioa izendatzen da.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2004ko uztailaren 21eko ebazpena ikusi da. Beraren bidez, ebazpen horretan aipatzen den Ertzaintzako kidea karrerako funtzionario izendatzea proposatu zuen, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian. 2001eko martxoaren 15eko ebazpeneko hamazortzigarren eta hemeretzigarren oinarrietan xedatutakoaren arabera, eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri zuen 358/1999 Dekretuaren 13. artikuluan Segurtasun sailburuordeari aitortzen zaizkion eskumenak direla bide, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2004ko uztailaren 21eko ebazpenean aipatzen den pertsona Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzea, oinarrizko eskalako "agente" kategoriarekin. Izendapen honek 2004ko martxoaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– 1.– Izendatzen den Ertzaintzako kide hori 10 eguneko epean jabetu behar da bere postuaz, ebazpen hau EHAAn argitaratu ondoko egunetik aurrera zenbatuta.

2.– Araututako lizentzia edo baimena hartu badu edo hartu berri badu, postuaz jabetzeko epea baimena edo lizentzia amaitzean hasiko da zenbatzen.

3.– Hala egiten ez badu (ezinbesteko kasuren bat ez bada), jarduketa guztiak ondoriorik gabe geratuko dira, eta emandako kategorian sartzeko izan ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.– Izendatutako Ertzaintzako kidea Ertzaintzako "praktiketako agente" gisa aritu den unitatean egongo da atxikirik, behin-behinean.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka interesatuak gorabidezko errekurtsoa egin dezake, Herrizaingo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean (ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera), Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107 eta 114. artikuluetan ezarritakoa dela bide.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 6a.

Segurtasun sailburuordea,

MIKEL LEGARDA URIARTE.


Azterketa dokumentala