Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
5121

AGINDUA, 2004ko irailaren 27koa, Jaurlaritzaren lehendakariordearena, José Ramón Mejías Vicandi jauna Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoko batzordekide izendatzen duena.

Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoa sortu eta arautu zuen apirilaren 13ko 187/1999 Dekretuaren 6.3 artikuluan agindutakoaren arabera, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– José Ramón Mejías Vicandi jauna, Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiari atxikitako letradua, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoko batzordekide izendatzea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 27a.

Jaurlaritzaren lehendakariordea.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala